2010-02-05
SANTA AGEDA
Atzo, otsailak lau, Santa Ageda bezpera zen. Eskolan denok bildu eta abestera!!
Lehendabizi, gu nagusiok, Txirliatik gora egin genuen; han lau-bost baserritan abestu eta gero txikiekin batu eta etxe berrietarantz joan ginen. Txikiak ez ziren joan Txirliatik gora, aldapa izugarria dagoelako eta eskola aurrean zeuden zain. Etxe berrietan ez genuen suerte askorik izan, jende gehiena oraindik lo edo lanean zegoelako. Kaskoko ibilbidea amaitu ondoren, gu L.H guztia, beno ez guztia, Goierritik gora egin genuen, Solarte baserria, e.a...Baserri askotan abestu genuen. Azkenean bi kotxetan etorri ginen. Bajatu ginenean, batzuk sustoa eman nahi zidaten, eta ni joan nintzan sagar ustelez beteta zegoen sagarrondo batera eta jausi nintzen sagar guztien gainera. ZE NASKA !!! Baina beno, diru pila lortu genuen. ZE ONDO.
Aiora. L.H.5
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina