ORTUA

2009-01-23

TERE

Tere gure zuzendaria da, urte asko daroa eskolan. Lehenengo urteetan Agurtzaneren lankidea izan zen, gero zuzendari bihurtu zen eta orain ere Tere da zuzendaria, Dori, Lourdes, Maria eta Garbiñe irakasleen ondoan.
AGAR L.H.5

ZERTAZ JOANGO GARA INAUTERIETAN?


Orain kontatuko dizuet zertaz joango garen Iñauterietan. Aurten "AFRIKA"z joatea erabaki dugu eta pentsatzen gaude zelan jantziko garen: kolore askodun tela bategaz jantzi bat egin, kokoteko luze batzuk,... Gaur arratsaldean gurasoak eta irakasleak batzar bat daukate erabakitzeko. Irrikitan gaude eguna heltzeko.
JUDITH L.H.5

SANTA AGEDA EGUNA

Otsailak 4a Santa Ageda bezpera delez, denok kaleetatik kantatzera joango gara. Egunero jolastorduetan ensaiatzen dugu. Baserritarrez jantzita joan behar gara. Nire ustez ez da oso ondo atarako, eguraldi txarregia egingo duelako.
Esther L.H.5

LANDER PRAKTIKETAKO MUTILA


Lander praktikak egiten etorri zen astelehenean. 1992tik 1998ra Ispasterko eskolan ikasi zuen andereno Agurtzane eta Tererekin. Berak esaten du oso pozik dagoela hemen. Oraindik 3 aste falta zaizkio Bilbora itzultzeko. Gero Nagore Amias etorriko da. Egunero idazten du guk gelan egiten duguna eta beti egoten gara berarekin, baina Doriren gelakoekin ere egongo da.
Landerrek esaten du asko aldatu dela eskola, gela kopurua, jantokia, garraioa, e.a...
Lexuri L.H.5 eta Koba L.H.3

2009-01-16

KOBA GAIXORIK

Koba gaixorik dago kalenturarekin. Gelako guztiak egon gara aste honetan gaixorik, neu ez ezik. Zelako morroa!
AGAR. L.H.5

HITZA

Gu, nagusiok L.H.3,4 eta 5. mailakoak HITZA aldizkarirako txosten bat idatzi dugu gure eskolaren berri denok izateko. Espero dugu gustatzea.
Esther eta Lexuri. L.H.5

AIORA GAIXORIK BI EGUNETAN

Astelehen eta asteartean Aiora gaixorik egon da samako minarekin. Eskolara heldu zenean, samako mina zeukala esan zuen. Orduan, Terek, eskolako zuzendariak, Aioraren amari deitu zion eta Aiora etxera joan zen. Handik bi egun pasatuta, Aiora eskolara etorri da. Faltan bota dugu.
JUDITH. L.H.5

EUSKERA - INGURU

Euskera-Ingurune orduetan bi talde egin genituen eta andereñok bi gai eman zizkigun. Talde bateri Euskal Herri politikoa eta besteari Euskal Herriaren kokagunea tokatu zaion. Talde baikotzak, lana bukatu ondoren, besteari prestatu zuena azaldu zion. Horregatik asko ikasi eta ensaiatu behar genuen. Azkenean oso ondo atera zitzaigun.
AIORA. L.H.4

2009-01-09

ESTHER GAIXORIK

Esther gaixorik dago eskarlatinarekin ohean eta bere ahizpa, bikiak dira eta, triste-triste eskolan bakarrik.
AGAR. L.H.5

JUBILATUAK EZAGUTZEN

Orain dela aste batzuk Leire, jubilatuen tutorea, eskolara etorri zen esanez jubilatuak etorriko zirela guda garaiko gauzak kontatzera. Guk ordainetan gaur eguneko teknologia modernoa erakutsiko diegu.
AIORA. L.H.4

OLENTZERO ESKOLARA ETORRI ZENEAN

Ostirala, abenduak 19an, Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren eskolara, goizeko 09:30tan. Gero denok batera psikomotrizitate gelara joan ginen. Han Olentzero eta Mari Domingirentzat abesti eta dantza batzuk egin genituen. Asko gustatu zitzaien opari asko jaso genituelako.
JUDITH. L.H.5

HEMEN GAUDE BERRIRO

Kaixo denori!
Oporrak pasatu dira eta hemen gaude berriro blogean idazten. Opor guztiak pasatu dira ezer konta gabe, baina hemen gaude berriz eta hemen jarraituko dugu datorren urterarte blogean idazten.
Lexuri L.H.5 eta Koba L.H.3