ORTUA

2023-06-06

PASEOTXOA SANTIAGORA HH eta LH1-2

 Ekainaren 2an Santiagora joan ginen paseotxo bat emanaz, hantxe arratsaldea pasatzera. Primeran ibili ginen. 


2023-06-01

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN EGUNA. MARKINA-XEMEIN 2023-05-26

 Pasa den barikuan Markina-Xemeinen egon ginen LH 5-6. mailako ikasleak Zientzia eta Teknologiaren eguna ospatzen. Lea-Artibaiko lantegi askok hartzen dute parte eta oso interesgarriak izan ziren tailerrak. Asko ikasi genuen "stand" desberdinetan eta oso dibertigarriak izan ziren egin genituen esperimentuak.




2023-05-23

ESKULANEN TAILERRA HH eta LH1-2

 Maiatzaren 19an eskulanen tailerra egin genuen HH eta LH 1-2ko lagunok. Koilarrak, margolanak, irudiak......denetarik egin genuen. Oso gauza politak egin genituen eta primeran pasatu genuen. Hemen duzue bideoa:




2023-05-19

EMAKUMEEN ITZULIA

Maiatzaren 12an Emakumeen Itzulia-Itzulia Women ikustera hurbildu ginen LHko ikasleak. Topera animatu genituen parte-hartzaileak.






LGTBIQ+ FOBIARIK EZ!

 MAIATZAK 17. ISPASTERKO ESKOLA KOMUNITATEA ERE LGTBIQ+ FOBIAREN AURKA.




2023-04-27

MARTXOA. ENGLISH LH 3-4 FOOD.

 LH 3-4koak FOOD gaia landu dugu Ingelesean. Janari osasuntsua zein den ikasi dugu, elikagaien piramidea nolakoa den eta zein elikagai dauden bakoitzean ere ikasi dugu eta azkenik Ispasterko taberna bietako menua Ingelesez jarri dugu. Menuak entregatzera joan garenean saria jaso dugu.




2023-03-21

MARTXOA. LH 1-2 IRAKURKETA ERRONKA

 

Irakurketa erronka bat genuen: “Baietz denon artean 100 liburu irakurri!”

Eta ia-ia lortu dugu, lortzen dugunean… MERENDOLA!





OTSAILA-MARTXOA. SUKALDARITZA TAILERRA. HHkoak eta LH 1-2koak sukaldean aritu dira ostiraletan. Hamaiketako osasuntsuak prestatzen dituzte gelan jateko.

 San Blasak




Batidoa ere egin dugu


Tortitak ere oso goxoak zeuden


Aste honetan croissanten txanda izan da. 



Flana ere egin dugu.



Eta  gaur limoizko bizkotxoa egin dugu!



Aste Santua eta gero ere tailerrarekin jarraitu dugu eta fruta-brotxeta eder-ederra prestatu dugu.




 








2023-03-10

OTSAILA. HH 2-3 GORPUTZA. Gorputzaren proiektua egin dugu.



 

Bingo jolasean jolastu dugu eta asko gustatu zaigu. Gainera ostiralero ikasle bakoitzak etxera eraman du Gorputzeko bingoa familia giroan jolasteko!!











ALTUERA, ESKUA, OINA GORPUTZAREN SILUETA:  

Gure gorputza aztertzeko, altuera metroarekin neurtu dugu eta horman itsatsita utzi dugu gure altuerak.




Irinarekin, gatzarekin eta urarekin masa bat osatu dugu. Ondoren, gure eskua bertan jarri eta ESKUAREN AZTARNA masan geratu da. Lehortzen utzi dugu eta etxera eraman dugu!





Oinak tenperarekin margotu eta “Zapatilen zenbakiak” murala egin dugu bakoitzaren zapatiletako zenbakia jarriz. Oso polita geratu da!













“Aske izan koloretan” ipuina irakurrita, murala egin dugu eta gorputzaren silueta koloretako paper zatitxoekin apaindu dugu.