ORTUA

2008-01-25

XABAT TELEBISTAN

Kaixo, Xabat naiz. Barikuan "BETIZU"-ra noa oso ongi pasatzera eta asko ikastera.
XABAT. L.H.1

SANTA AGEDA.

Datorren astelehenean, Otsailak 4an, Santa Ageda abestera joango gara. Aurten abestiaren letra eta doinua aldatu ditugu eta honela da abestia:
AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA
BIHAR DA DEUN AGATE
ETXE HONETAN ZORION HUTSA
BETIKO EUKO AL DABE.

BEDEINKATUA IZAN DADILA
ETXE HONTAKO JENDEA
LURREKO LAGUN GUZTIENTZAKO
BADAUKE BORONDATEA.

NORK ESANGO DU ZER PASAU EBAN
MUNDUAN SANTA AGEDAK
LEHENDABIZIKO AZOTATUTA
KENTZEN ZIOTEN BULARRAK.

AGUR EGITEKO ORDUA DA TA
AGUR DANORI BIHOTZEZ
JAUNAK EMON DAITZUELA POZA
OSASUNA TA BAKEA
EUP!!!

LIMOSNA ERE HARTU DOGU TA
ESKERRIK ASKO DANORI
AGUR HURRENGO ARTIAN ETA
OSASUN ONAGAZ BIZI.
AGUR!!!
JUDITH. L.H.4

JUNEN URTEBETETZEA


Urtarrilak 20, Junen urtebetetzea izan zen.Zumoa eta bizkotxoa ekarri zuen. Arratsaldean merendola 5-etan . Merendolan gauza hauek: palomitak, doritos, gusanitos, fruitu lehorrak eta edateko Kas, ura eta Coca Cola. Gero jolastu eta denok etxera joan ginen.
Aiora: L.H.3

INAUTERIAK

Aurten pentsatu dugu "ZIRKO" gaiaz mozorrotzea. 2 eta 3 urtekoak animaliz joango dira, 4 eta 5 urtekoak paiasoz eta lehen hezkuntzakoak: gizon harrigarriz, magoz, maiorets, e.a... Inauterietan ondo pasatuko dugula uste dut Agur eta muxu handi bat.
LEXURI eta ESTHER: L.H.4

2008-01-18

JOSERRAREN ORDEZKOA

Atzo Joserra ez zen etorri haurreskolara, azterketa eduki zuelako, eta horregaitik ordezkoa etorri zen, Lorea. Gertatzen dena da egun bat bakarrik egon zela eta denbora gutxi eduki genuela ezagutzeko.
LEXURI: L.H.4

GALTZAGORRI


Ipuin kontalaria etorri zen asteazkenean gabon aurretik guk irakurtzeko utxi zituen liburuak jasotzera. Altxorra eta liburuxka bat eman zigun irakurtzen ditugun liburuen laburpena bertan idazteko. Gero alde egin eban.
ESTHER: L.H.4
KOBA: L.H.2

UME BERRIAK HAURRESKOLAN

3 ume berri sartu dira haurreskolan. Ekain eta Izaro bikiak dira, eta Ekaitz. Orain
guztira 7 ume daude.
XABAT: L.H.1
JUDITH: L.H.4

ANEREN URTEBETETZEA


Atzo Abenduak 17, osteguna, Aneren urtebetetzea izan zen. Aitak egindako tarta bat ekarri zuen eskolara eta zumoa; arratsaldean merendola egin zen Ean eta gero denok etxera joan ginen.
Aiora:L.H.3

2008-01-16

IZENADUBA


Gabonetako oporrak orduko Olentzeroren etxera joan ginen, Mungiara. Asko gustatu zitzaigun. Ordenagailuekin ibili eta gero, galtzagorriak bilatzen kanpora atera ginen Tartaloren laberintora. Kanpoan bazkaldu genduen. Hotz asko egiten zuen.
Xabat: L.H.1
Agar: L.H.4

2008-01-11

JONEN URTEBETETZEA


Gaur Jonen urtebetetzea da, 4 urte egin ditu. Etartean ospatu dugu denok: korona ipini, abestu eta bizkotxoa eta zumoak hartu ditugu. Dena oso goxoa egon da.
Judith: L.H.4

KOBA, UXUE ETA XABAT

Gu, Koba, Uxue eta Xabat oso zintzoak gara eta batzuetan pixka bat trastoak gara. Eta gara pixka bat desordenatuak. Agur. Mua, mua.
Koba: L.H.2
xabat eta Uxue: L.H.1

OPORRAK AMAITU DIRA

Oporrak amaitu ziren pasa den astelehenean eta pozik gaude eskolara berriro etorri garelako.Baina gela hankaz gora dago eta bueno, igual horregaitik ordenagailua txarto dago.Gutxi izan arren, borroka asko ematen dugu.
Agar. L.H. 4

OLENTZERO



Eskolako azken egunean psikomotrizitate gelara Olentzero etorri zen, benetazkoa, opari pilo bat ekarri zituen. Txokolatea eta txistorra hartu genuen, gero baserriz baseri joan ginen Olentzero abestera. Bazkaria jan eta oporrak hartu genituen.
Esther.L.H.4
Aiora.L.H.3

URTE BERRIA

Orain dela gutxi urte berria hasi da, eta umeak pozik etorri gara eskolara.Kontatu dugu zer ekarri digun Olentzerok eta Erregeak. Batzuei ikatza ekarri diete txarto portatu direlako.
LEXURI.L.H.4