ORTUA

2007-06-22

OPORRAK

Uda etorri da eta berarekin oporrak.
Ondo pasa denok eta datorren urtean ikusiko gara. Agur.

Ispasterko eskolakoak

KARLOS BAUDILIO


Atzo joan ginen Karlozengana. Urtero joaten gara bere margo lekura pintatzera koadro bat, Karlos margolaria delako. Oso polita gelditu zitzaigun denoi koadroa, lehenengo egin genuen bakoitzak bere koadroa eta gero ume guztien artean egin genuen kuadro handi bat, koadro handi hori salduko zuela esan zuen. Oso ondo pasatu genuen denok.

Egilea: Judith Etxebarrieta L.H.3

2007-06-15

ANTZERKIA



Gaur eskolako nagusiak antzerki bat egin dugu erderaz. Protagonistak hauek izan dira: Judith-txakurra, Esther-neska bat, Agar-bentrilokua, Aiora eta Koba-zerbitzariak eta Lexuri beste neska bat. Txiki guztiak barrezka egon dira. Antzerkia amaitu denean Terek esan du antzerkia jarraitzeko eta guk jarraitu dugu. Aiorak ura ekarri du eta bere arropara jausi zaio ur guztia. Txikiek pila bat barre egin dute Aiorari ura jausi zaionean.

Egilea: Lexuri Malaxetxebarria eta Esther Etxebarrieta.L.H.3

PIRATAS DEL CARIBE

Pelikula berri bat atera dute "Piratas del caribe" deitzen dena. Barregarria eta beldurgarria da. Bere jokua ere atera dute. Nik pelikula osoa ez dut ikusi horregaitik ez dakit ezer gehiago. Ikusitakoa oso polita izan da.

Egilea: Agar. L.H.3

EUSKAL BIZIKLETA


Pasa den ostiralean Euskal Bizikleta pasatu zen Ispastertik. Guri gustatzen zaigu Euskaltel taldea, eta Euskalteleko txirrindulari batek ura edateko erabiltzen duten botila huts bat bota zigun, eta guri asko gustatu zitzaigun Euskaltelekoa zelako. Eta orain guk hortik edaten dugu ura. Oso polita izan zen Eukal Bizikleta.

Egilea:Judith Etxebarrieta. L.H.3.

2007-06-08

UDA

Laster uda dator, eta oporrak!! Gaur arratsaldean extraeskolarretako jaia ospatuko dugu, Iker eta Amaiarekin: abestiak, dantzak, antzerkia guk egindako txotxongiloekin.

BESTE ALBISTEA:
Denpora asko pasatu ondoren kutxazain automatikoa, Osasun etxea eta janari denda bat zabaldu dituzte.
Etxe berri asko daude egiten gure herrian eta poliki poliki herria handitzen doa.

Egileak: Aiora Elgezabal, L.H.2 eta Judith Etxebarrieta, L.H.3.

EKAINAK 8


Gaur Lexuri, Koro eta Asierren urtebetetzea da. Lexurik 9 urte egin ditu, Korok 49 urte egin ditu eta Asierrek 3 urte eta gaur arratsaldeko 5tan frontoiko tabernan ospatuko dugu.

Egileak:Lexuri Malaxetxebarria, Esther Etxebarrieta.

2007-06-01

URTEBETETZEAK

Ekainak 8an Lexuri eta Asierren urtebetetzea da. Ekainak 12an Arhanerena eta azkenik ekainak 30an Aioraren urtebetetza da.
Lexurik 9 urte egindo ditu, Asierrek, 3, Arhanek 5 eta Aiorak 8 urte.

Egilea: Esther Etxebarrieta Ibarra. L.H.3

BLOGA

Ostiral goizetan eskolako bloga egiten dugu, ordenagailu gelan, bakoitza ordenagailu batekin. Astean zehar zer gertatzen den eskolan kontatzen dugu. Oso polita gelditzen zaigu, argazki bat jartzen dugu batzuetan politago gelditzeko; horrela ordenagailuan idazten ikasten dugu


Egilea:Judith Etxebarrieta. L.H.3