Gaur, Irailaren 27an LH 3-4. mailakoak Otoiora egin dugu txangoa. Azoka egunean gure bitxiak saldu eta gero ateratako diruarekin erosketatxoak egin genituen eta Otoiora joan ginen hamaiketakoa egitera. Primeran ibili ginen.
2023-10-03
HABITAT EGUNA
HABITAT EGUNA
2023-09-18
2023-06-26
AZKENENGO EGUNA.
Azkenengo egunean HH eta LH 1-2ko lagunek tailerrak izan zituzten goizean (maskarak, tatuaiak, aurpegi margoketa...) gero merendola egin zuten eta azkenik puzgarrian jolastu zuten. Plan ezinhobea ikasturtea amaitzeko.
ESKOLAKO JAIALDIA
Ekainaren 20an eskolako jaialdia ospatu genuen. Emanaldi oso polita eta hunkigarria izan zen. Gure 6.mailako lagunak agurtu genituen. Zorte bostoi!
UDALFOROA
Ekainaren 16an UDALFOROA izan genuen eskolan. Ikasle guztiak elkartu ziren alkatearekin eta ikasturte osoan zehar AGENDA 30 proiektuan barruan egindako ekintza guztien berri emon zioten. Beraien eskaerak eta konpromisoak ere azaldu zituzten.
OSKAR COLLAZO PILOTAGILEAREN BISITA
Ekainaren 16an Oskar Collazo pilotagilearen bisita izan zuten LH 1-2ko lagunek. Oskarrek pilota modalitate bakoitzeko pilotak nolakoak diren eta nola egiten diren azaldu zien. Bi pilota mota ere egin zituzten eta oso gustura egon ziren berarekin.
2023-06-23
EAra TXANGOA
Ekainaren 15an Eara joan ginen denok. LHkoak Argin erreka aztertzera joan ziren Ibaialde programaren barruan eta han ibili ondoren hondartzara etorri ziren eta han HHkoekin elkartu ziren. Egun zoragarria pasatu genuen.
ARRAGUA HH.
Ekainaren 14an HHko lagunok Arraguara joan ginen. Pentsatu, esperimentatu, sortu eta ikasteaz gain primeran pasatu genuen.
2023-06-22
RUN, RUN, RUN. LH 1-2
Ekainaren 13an LH 1-2ko ikasleek antzerkitxo bat eta kanta bi eskeini zizkieten beraien familie. Oso ondo egin zuten eta poz-pozik ibili ginen dena prestatzen.
BIZI ELKARTEKOEN BISITA
Ekainaren 9an Bizi Elkarteko lagunak etorri zitzaizkigun bisitan. Lehenengo hamaiketako eder-ederra prestatu ziguten beraien txokoan eta gero eskolara etorri ziren lehenagoko kontuak kontatzera. Oso interesgarria eta aberasgarria izan zen eta asko ikasi genuen beraiekin. Mila esker!
2023-06-13
LH 1-2 BTT. HEZIKETA FISIKOA
LH 1-2ko ikasleak mendiko txirrindularekin ibili dira egun hauetan Gorputz Heziketan. Oso trebeak dira eta oso ondo pasatu dute,
2023-06-06
PASEOTXOA SANTIAGORA HH eta LH1-2
Ekainaren 2an Santiagora joan ginen paseotxo bat emanaz, hantxe arratsaldea pasatzera. Primeran ibili ginen.
2023-06-01
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN EGUNA. MARKINA-XEMEIN 2023-05-26
Pasa den barikuan Markina-Xemeinen egon ginen LH 5-6. mailako ikasleak Zientzia eta Teknologiaren eguna ospatzen. Lea-Artibaiko lantegi askok hartzen dute parte eta oso interesgarriak izan ziren tailerrak. Asko ikasi genuen "stand" desberdinetan eta oso dibertigarriak izan ziren egin genituen esperimentuak.
2023-05-23
ESKULANEN TAILERRA HH eta LH1-2
Maiatzaren 19an eskulanen tailerra egin genuen HH eta LH 1-2ko lagunok. Koilarrak, margolanak, irudiak......denetarik egin genuen. Oso gauza politak egin genituen eta primeran pasatu genuen. Hemen duzue bideoa:
2023-05-19
EMAKUMEEN ITZULIA
Maiatzaren 12an Emakumeen Itzulia-Itzulia Women ikustera hurbildu ginen LHko ikasleak. Topera animatu genituen parte-hartzaileak.
2023-04-27
MARTXOA. ENGLISH LH 3-4 FOOD.
LH 3-4koak FOOD gaia landu dugu Ingelesean. Janari osasuntsua zein den ikasi dugu, elikagaien piramidea nolakoa den eta zein elikagai dauden bakoitzean ere ikasi dugu eta azkenik Ispasterko taberna bietako menua Ingelesez jarri dugu. Menuak entregatzera joan garenean saria jaso dugu.
2023-03-21
MARTXOA. LH 1-2 IRAKURKETA ERRONKA
Irakurketa
erronka bat genuen: “Baietz denon artean 100 liburu irakurri!”
Eta ia-ia lortu
dugu, lortzen dugunean… MERENDOLA!
OTSAILA-MARTXOA. SUKALDARITZA TAILERRA. HHkoak eta LH 1-2koak sukaldean aritu dira ostiraletan. Hamaiketako osasuntsuak prestatzen dituzte gelan jateko.
San Blasak
2023-03-10
OTSAILA. HH 2-3 GORPUTZA. Gorputzaren proiektua egin dugu.
Bingo
jolasean jolastu dugu eta asko gustatu zaigu. Gainera ostiralero ikasle
bakoitzak etxera eraman du Gorputzeko bingoa familia giroan jolasteko!!
ALTUERA, ESKUA, OINA GORPUTZAREN SILUETA:
Gure gorputza
aztertzeko, altuera metroarekin neurtu dugu eta horman itsatsita utzi dugu gure
altuerak.
Irinarekin, gatzarekin
eta urarekin masa bat osatu dugu. Ondoren, gure eskua bertan jarri eta ESKUAREN
AZTARNA masan geratu da. Lehortzen utzi dugu eta etxera eraman dugu!
Oinak tenperarekin margotu eta “Zapatilen zenbakiak” murala
egin dugu bakoitzaren zapatiletako zenbakia jarriz. Oso polita geratu da!
“Aske izan koloretan” ipuina irakurrita, murala egin
dugu eta gorputzaren silueta koloretako paper zatitxoekin apaindu dugu.