ORTUA

URRIA 2023 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
URRIA 2023 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023-11-08

GABA BALTZAKO GAILETAK HH

HHko lagunok gaileta goxo-goxoak egin ditugu. Begira ze itxura, udazken eta Gaba Baltzeko formekin egin ditugu. Primeran pasatu dugu!




 

2023-11-07

GABA BALTZA EDO ARIMEN GAUA

 Pasa den Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen Gaua ospatu genuen eskolan. Goizean LH 5-6koek Ingelesean egindako laburmetraia estreinatu zuten , LH 3-4koek udazkenari buruzko kanta bat kantatu ziguten ingelesez eta denok batera kanta ta dantza egin genuen. Gero tailerrak eta jolasak izan genituen eta arratsaldean kalabazak hustu eta herrian zehar jarri genituen. Egun ederra pasatu genuen.



 

2023-10-17

KILOMETROARI BUELTA

 Urriaren 11an "Kilometroari buelta" egitera joan ginen. Bizi Elkarteko kideak, gurasoak, ikasleak, irakasleak...denok elkartu ginen ekimen polit hau aurrera eramateko. Bero handia zegoenez paseo txikiagoa eman genuen. Paseoa eta gero Bizi Elkarteko kideek merienda goxo-goxoa prestatu ziguten. Primeran ibili ginen. 

Mila esker Bizi Elkarteko kideei.