Abenduaren 20an Gabonak eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatu genituen eskolan. Pixkatxo bat zain egon eta gero han etorri ziren Olentzero eta Mari Domingi gu bisitatzera. Ondoren hamaiketako berezia egin genuen eta gero Gabon kantak kantatzera atera ginen herriko kaleetan zehar. Oso egun polita izan zen.
Elexalde, 13 48288 Ispaster (Bizkaia) TEL: 94.684.02.63 eskola@ispasterkoeskola.com
ABENDUA 2024 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ABENDUA 2024 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2025-01-07
2024-12-20
HHko lagunak TXIKI PARKEN
Pasa den Abenduaren 17an HHkoak Txiki Parkera joan ginen, Gernikara. Oso-oso-oso ondo pasatu genuen. Ikusi!
2024-12-19
JUAN KRUZ IGERABIDEREKIN KONTU KONTARI
Pasa den Abenduaren 2an Juan Kruz Igerabide idazlearen bisita izan genuen eskolan. Ipuinak, igarkizunak, txisteak.....kontu polit asko kontatu zigun eta oso gustura egon ginen berarekin.
EUSKARAREN EGUNA
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan. Taloak egin genituen Bizi Elkarteko lagunekin eta eskolan Irulegiko eskuari buruz ikasi genuen eta eskua margotu genuen. Aurretik geletan egindako leloak margotu genituen eta amaitzeko kalejira bat egin genuen herrian zehar.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)