Nolako gezurti galanta daukagun hemen gure eskola txikian, Tere gezurti. Zenbat negar egin duen Aiorak, puf!!!!!! Bueno, denetarik egin dugu, zertarako? Gero aste bat pasatzeko eta dena normal, normal egoteko.
AGAR L.H.5
2008-12-12
MARIJO GAIXORIK
Pasa den astean maisu berria etorri zen Marijo gaixorik dagoelako. Maisu berria Santi deitzen da eta laguntza ematen du.Oso maixu majoa da eta eskolan dagoen maixu bakarra da.
Lexuri,L.H.5 eta Koba L.H.3
Lexuri,L.H.5 eta Koba L.H.3
ESKOLAN BAZKARIA
Atzo Abenduak 11 osteguna, bazkaria prstatu genuan eskolan. Lehenengo erosketak egin genituen eta gero jubilatuen etxeko sukaldean prestatu. Hau zen menua: makarroiak tomate eta gaztarekin, bigarren platera oilasko paparra eta postrerako, mazedonia Ummmmmmmmmmmm! Zelako goxoa egon zen.
AIORA. L.H.4
AIORA. L.H.4
GURE GELA BERRIA
Gela berrian ia mahai eta aulki guztiak daude. Arratsaldean liburuak eta gauzak pasatuko ditugu, oso pozik jarri gara hori entzun dugunean. Astelehenean gela barria estreinatuko dugu nahiz eta oraindik armairuak eta ipini barik egon.
Esther. L.H.5
Esther. L.H.5
LASTER GABONETAKO OPORRAK
Laster gabonetako oporrak helduko dira, Abenduak 19an. Egun horretan Olentzero abesten aterako gara kalez kalez eta beserriz baserri. nik uste dut hotza pasatuko dugula.
JUDITH L.H.5
JUDITH L.H.5
2008-11-28
GAZTELANIA
Erderan egiten dugu: irakurri liburu bat eta gero galderei erantzun, eta orain gaude ikasten adjetiboak, polisemikoak, monosemikoak, tildea e.a... Erdera ematen digu Lourdesek eta hori gure tutorea da.
ESTHER: L.H.5
ESTHER: L.H.5
GELA BERRIA
Laster gela berria estrenatuko dugu. Goian gela bi daude. Bata morea eta bestea urdiña. Gogo asko dugu estrenatzeko. Gure gela morea izango da.
KOBA. L.H.3
KOBA. L.H.3
SUPER SUKALDARIAK
Euskeran "errezetak" lantzen hasi gara. Hau da eskolan prestatu dugun menua: makarroiak, oilasko papar errebozatua eta mazedonia. Ze gozoa, umm! Bi eskutitz idatzi ditugu, bat zuzendariarentzat, erosketak egin eta janaria prestatzeko baimena eta dirua eskatuz eta bestea udalera, nagusien aretoko sukaldea uzteko, biak luze luzeak. Espero dugu dena perfekto ateratzea eta goxoa egotea.
LEXURI eta AGAR. L.H.5
LEXURI eta AGAR. L.H.5
MUSIKA
Musika arloan, kurtsoa hasi denetik, kanta asko ikasi ditugu jotzen txirularekin: Axuri beltza, Zorionak zuri, Pintto Pintto eta orain gogoratzen ez dudan beste batzuk. Maraka bat ere egin genuen. Momentuz ondo goaz. Andereñoa Ixone deitzen da eta oso maja da. Berarekin oso pozik gaude.
JUDITH L.H.5
JUDITH L.H.5
INGURUNE
Guk, alegia, L.H.3,4 eta 5.mailakoak, Ingurunen Txanela liburua erabiltzen dugu. Hurrengo gaiak ikusten gaude: kultura aniztasuna, kultura desberdinak, biztanleria e.a... Nik uste dut Gabonetarako lan asko egina izango dugula eta asko ikasia.
AIORA: L.H.4
AIORA: L.H.4
2008-11-21
OSTIRAL BERDEA BERRIZ
Barkatu, Teren azken eguna da hemen eta gehiago kontatzeko esan dit. Pasa den ostiralean egun berdea izan zen. Bi buelta eman genion kilometroari bizikletaz eta Haur Hezkuntzakoak frontoiari. Zer? Ez dakizuela zer den egun berdea? Bueno, ba da egun bat ezin dena erabili ez kotxerik ez eta motorrik. Bueno, behintzat saiatu ez erabiltzen. Ondo ibili baina oinez, eh!
AGAR. L.H.5
AGAR. L.H.5
OSTIRAL BERDEA
Joan zen ostiralean ezin izan genuen idatzi ze ostiral berdea ospatu genuen. bi buelta eman genion kilometroari.
AGAR L.H.5
AGAR L.H.5
ZUZENDARI BERRIA
Batzuk esaten dute zuzendari berria etorriko dela korbata eta limusina batekin. Ogellara goazenean limusinan bueltako gara. Zelako ederto!
Zuzendaritza berria ipini dute, mahaia, armairuak, margoztu dute,....zain gaude noiz etorriko.
ESTHER L.H.5
Zuzendaritza berria ipini dute, mahaia, armairuak, margoztu dute,....zain gaude noiz etorriko.
ESTHER L.H.5
SUPER URTEBETETZEA
Atzo arratsaldean 8 umeren urtebetetze festa ospatu genuen eta gero Mariak eta Magusek, guraso batzuk, jolas batzuk prestatu zituzten.Zazpi t´erdietan oraindik kalean egon ginen. Denok oso ondo pasatu genuen, batez ere urte betetzekoak, Esther(10),Judith(10),Uxue(7), Xabat(7), Katalin(4), Ekaitz(2),Koba(8) eta Agar(10. Zorionak denontzat.
JUDITH eta LEXURI. L.H.5
JUDITH eta LEXURI. L.H.5
2008-11-07
MUNDUA
Eskolan 5. mailakoak, ingurunen, mundua ikasten gaude. Garrantzitsua ikusten dut zenbat jende bizi den, nolakoa den, e.a... ikastea. Poliki poliki bagoaz ikasten. JUDITH. L.H.5
NEURKETAK
Atzo, azaroak 6 alegia, guk L.H.3,4,5 mailakoak gure gela berria neurtzera joan ginen. Hiru talde egin genituen, Agar eta Esther, Koba eta Judith eta Lexuri eta neu. Gero bakoitzari, Andereño Lourdesek zer neurtu esan zigun: Agar eta Estherreri gela handiena, Koba eta Juditheri beste gela bat eta Lexuri eta niri? Ezetz samatu! Esango dizuet? Baaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa, komuna. Zelako suerte txarra. Zer egingo diogu!
AIORA. L.H.4
AIORA. L.H.4
INGELESEAN EGITEN DITUGUN ARIKETAK
Inglesean orain ordenagailuan idazten gaude, eta paperezko Eiffel dorrea ere egin genuen, baina azkenean bota genuen paperontzira, oso txarto gelditu zelako.
ESTHER L.H.5
ESTHER L.H.5
PAPARGORRIA
Asteazkenean papargorri batek haurreskolako kristalarekin jo zuen eta guk zaindu genuen.Momentu batean pentsa genuen hilda zegoela baina ez.Oso oso polita da,bueno, zen. Orain apur bat triste gaude, baina espero dugu berriro ikustea.
LEXURI eta AGAR: L.H.5
LEXURI eta AGAR: L.H.5
2008-10-31
AGARREN URTEBETETZEA
Urriak 26an igandean, nire ahizparen urtebetetzea izan zen. Oso ondo pasatu genuen.
KOBA L.H.3
KOBA L.H.3
EGUN BERDEA
Gaur, urriak 30, egun berdea da. Ospatzeko bizikletaz ibiltzeko asmoa izan dugu baina egun txarra egin duenez beste egun baterako atzeratzea erabaki dugu, eguraldi ona egiten duenerako.
ESTHER. L.H.5
ESTHER. L.H.5
GURE URTEBETETZEA
Asteartean gure urtebetetzea izan zen, Estherrena eta nirea. Bikiak gara. eskolan ospatu genuen. Gure amak tostadak eta arrozezko pastela egin zuen. gero zorionak kanta ziguten. Oso ondo pasatu genuen. Egun berean Agar eta Uxueren urtebetetzea ospatu genuen.
JUDIT. L.H.5
JUDIT. L.H.5
UXUEREN URTEBETETZEA
LEKEITIOKO OSASUN ZENTRORA BUELTA
Herenegun, alegia, urriak 29an, haur Hezkuntzako ikasleak Lekeitioko anbulatoriora joan ziren eta han ia konsulta guztietara sartu ziren gainera hango medikuek azaldu zien zer zen matrona eta horrelako gauzak. Zelako aurpegia daukate eurak ze gu ia musika gabe geratu ginen. Eskerrak arin heldu zirela, errekreo ordurako, bestela erdera egingo genuen.
AIORA. L.H.4
AIORA. L.H.4
2008-10-24
GOIZEKO IPUINA
Terek goizero ipuin bat kontatzen digu. Irakurtzen hasi baino lehenago, periodikoarekin forratu egin du ez ikusteko portada, ez jakiteko ze liburu den. Esan zuen ez bazaigu gustatzen ez gelditzeko ipuina entzuten, baina denok gelditzen gara. Oso laburrak eta oso politak dira historioak.
ESTHER L.H.5
ESTHER L.H.5
AZTERKOSTA
Ostiralean Ogellara joan ginen Asterkosta egitera. Haur Hezkuntzakoak kotxez joan ziren eta Lehen Hezkuntzakoak oinez. Hondartza aztertu genuen, uraren temperatura hartu genuen,ikusi genuen ura ona edo txarra zegoen, animaliak aztertu genituen eta gero, hamaiketakoa jan genuen. Eskolara heldu ginenean batzuk blai-blai eginda heldu ziren.
LEXURI. L.H.5
JONEN URTEBETETZEA
Gure euskal dantzetako andereñoak, alegia, Jonek, 29 urte egin ditu eta eskolara pastelarekin etorri zen baina umeek ez zuten pastelari mokadutxo bat ere eman, andereinoek dena jan zutelako. Zelako aurpegia.
Aiora.L.H.4
Aiora.L.H.4
PASEOA
Astelehenean, paseo bat ematera joan giñen, kilometroari buelta bat eman genion, gero Santiago baselizara joan giñen, han eskutaketara jolastu genuen. Denok primeran pasatu genuen.
JUDITH. L.H.5
JUDITH. L.H.5
2008-10-10
PINTXO DORTOKA
Atzo, osteguna, andereño Sorkundek bere dordoka PINTXO ekarri zuen kaiola batean. Ekarriaz batera, eskolako patioan soltatu genuen. Patio orduan denok jolastu genuen dordokarekin. L.H.,1,2 mailakoak matematika orduan, pisatu eta neurtu egin zuten. 2,5 kg pisatzen du eta 19 Zzm-ko luzera dauka.PINTXO dordokak 11 urte ditu.
AIORA L.H.4 eta JUDITH L.H.5
AIORA L.H.4 eta JUDITH L.H.5
KATALINEN URTEBETETZEA
Gaur Katalinen urtebetetzea da. 4 urte egin ditu, eta tarta ez da egon oso goxoa, bueno, egia esan guk L.H.koak ez dugu ospatu, bakarrik H.H.koak.
AGAR L.H.5
AGAR L.H.5
KARTELAK
HABITAT EGUNA
2008-10-03
IRAKASLE GELA
Ihaz informatika gela izan zena, orain irakasle gela da. Irakasle gelan batzarrak ere egiten dira eta blogean ere idazten dugu beste urteetan moduan. Bueno, gauza da gela hori gauza askotarako erabiltzen dela, umeak lo egiteko ere.
JUDITH L.H.5
JUDITH L.H.5
ORDUZ KANPOKO EKINTZAK
Astelehenean extraeskolarrak hasi ziren. Dantzak, Jonek, psikomotrizitate gelan, jolasak Amagoiak frontoian, musika Ikerrek eta Peiok, Ikerrek dotrinan eta Peiok H.H.2,3 gelan.
KOBA L.H.3 eta LEXURI L.H.5
KOBA L.H.3 eta LEXURI L.H.5
KUADRILA BAZKARIA
Bihar, Urriak 4, larunbata, herri bazkaria dago. Lehenengo umeak jango dugu eta gero nagusiak. Umeak hau jango dugu: espagetiak eta okela. Haundiak marmitakoa eta okela. Azkenean gauen musika 01:30arte.
AIORA L.H.4
AIORA L.H.4
2008-09-26
IKASLE BERRIAK ETA ANDEREÑO BERRIAK
Aurten 6 ume berri eta 4 andereño berri etorri dira eskolara. Ume berriak dira: DANEL, IRAIA, JON, LAIA, MALEN eta EKAITZ. Irakasleak dira: LOURDES, GARBIÑE eta IXONE.
ESTHER L.H.5 ETA KOBA L.H.3
ESTHER L.H.5 ETA KOBA L.H.3
ESKOLA OBRETAN.
Urte honetan eskolako nagusiak, Lehen Hezkuntza 3, 4 eta 5. mailakoak, dotrinan gaude. Eskolako goiko pisua konpontzen ari dira gela berriak ateratzeko guretzat.
Andereñok esaten du Gabonak arte edo bertan egon beharko garela. Zelako hotza.
AIORA, L.H.3 eta ESTHER, L.H.5
Andereñok esaten du Gabonak arte edo bertan egon beharko garela. Zelako hotza.
AIORA, L.H.3 eta ESTHER, L.H.5
BIZKAIA 21
KAIXO LAGUNOK!
Eskolan hasi garenez, blogean idazten ere bai. faltak baditugu, ordenagailuan ibili gabe, bueno idatzi gabe, denbora asko egon garelako izango da.
Bueno, ba guk oporretan super ondo pasa dugu, nire lagun Lexurik eta nik behintzat, hala uste dugu. Espero dugu zuek ere opor on batzuk pasatuko zenutela, ezta? Bueno, datorren ostiralerarte.
AGAR eta LEXURI. L.H.5
Bueno, ba guk oporretan super ondo pasa dugu, nire lagun Lexurik eta nik behintzat, hala uste dugu. Espero dugu zuek ere opor on batzuk pasatuko zenutela, ezta? Bueno, datorren ostiralerarte.
AGAR eta LEXURI. L.H.5
2008-06-13
AGUR DENOI
Kaixo eta agur, ze ia gure bloga amaitzen ari da eta oporrak hurbil daude, orduan muxu handi bat denoi eta bagoaz .
AGAR. L.H.4
AGAR. L.H.4
AGUR BLOG
Gaur, ekainak 13, ostirala azken eguna da blogean idatziko duguna. Agur bero bat blog a ikusten dutenoi. Laster itzuliko gara.
Lexuri eta Esther L.H.4
Lexuri eta Esther L.H.4
ASIERREN URTEBETETZEA
Ekainaren 8an Asierren urtebetetzea izan zen. 4 urte egin ditu. Bizkotxoa eta zumoa ekarri zituen eta gero zorionak abestu genion. Oso ondo pasatu genduan.
KOBA-L.H.2, JUDITH-L.H.4 eta XABAT-L.H.1.
KOBA-L.H.2, JUDITH-L.H.4 eta XABAT-L.H.1.
NIRE URTEBETETZEA (LEXURI)
Ekainak 8an nire urtebetetzea izan zen. 10 urte egin ditut. Eskolako zaharrena naiz. Eskolan ospatu genuen lehenengo, eta gero frontoian. Oso ondo pasatu genuen denok.
Lexuri eta Esther. L.H.4
Lexuri eta Esther. L.H.4
IGERI IKASTAROA AMAITU DA
Igerilekua amaitu egin da. Monitoreak hauek izan dira: Aingeru, Miguel Angel eta Iban. Denak oso ondo portatu dira gurekin. Ondo pasatu dugu eta penarekin gelditu gara.
XABAT-L.H.1, KOBA-L.H.2 ETA JUDITH-L.H.4
XABAT-L.H.1, KOBA-L.H.2 ETA JUDITH-L.H.4
2008-05-30
BESTE GAIXOTASUN BATZUK
Ni Uxue naiz eta alergia eduki dut. Ni Koba naiz eta tripako miñak eduki nituen.
Koba. L.H.2 eta Uxue L.H.1
Koba. L.H.2 eta Uxue L.H.1
GAIXOTASUNAK
Gaur ia denak daude gaixorik: Lexuri, buruko minarekin, Xabat tripako minekin, Uxue papar eta masailetako minarekin, Judith oina trokatuta esginzearekin eta gero igual Dori gaixotako zaigu.
ESTHER. L.H.4 eta AIORA. L.H.3
ESTHER. L.H.4 eta AIORA. L.H.3
KONTSUMO TAILERRAK
Atzo eta gaur kontsumoko hiru tailer egin ditugu eskolan. Neska batzuk etorri dira eta atzo paper birziklatua egin genuen eta gaur, elikagaien tailerrean yogurta egin dugu eta birziklaketen taillerrean jostailu batzuk: itzulapikoa, teleskopioa,... gauza da oso ondo pasatu dugula.
JUDITH eta AGAR. L.H.4
JUDITH eta AGAR. L.H.4
2008-05-23
ANTZERKIA
ESKOLAKO AZKEN EGUNEAN ANTZERKIA EGINGO DUGU. OSO POLITA IZANGO DA.
XABAT ETA UXUE. L.H.1
KOBA. L.H.2
XABAT ETA UXUE. L.H.1
KOBA. L.H.2
ARGIN ERREKA
Astelehenean "ARGIN" erreka aztertzera joan ginen Ibaialde programaren barruan. leku apropos bat aurkitu genuenean, poteak atera eta intsektuak eta animaliak bilatzen hasi ginen. Animaliak aztertuta zeudenean askatu solta genituen eta uraren kalitatean aztertzen hasi ginen: abiadura, kutsadura, tenperatura, ... Geroago euria hasi zuenean Udanen etxeko tejabanara joan ginen hamaiketakoa jatera. Eskolara heldu eta bidaltzeko paper batzuk betetzen hasi ginen. Arratsaldean mate egiten hasi ginen baina oso nekatuta egon ginen.
ESTHER eta AGAR. l.H.4
ZORRIAK
Zorriak kentzeko aholku batzuk:
1.- Bartzak daudenean esan nahi du zorriak ere badaudela.
2.- Pazientzia eduki.
3.- Egunero begiratu buruak.
4.- Lozioak eta potingeak ez dute luzarorako balio.
5.- Zorriek 150 arraultza jartzen dute egunero.
6.- Eta bartzak egunero eskuekin banan banan kendu.
Gure aholkuei kasu egin nahi badiozue egin edo bestela zorriak edukiko dituzue betirako.
LEXURI eta JUDITH. L.H.4
1.- Bartzak daudenean esan nahi du zorriak ere badaudela.
2.- Pazientzia eduki.
3.- Egunero begiratu buruak.
4.- Lozioak eta potingeak ez dute luzarorako balio.
5.- Zorriek 150 arraultza jartzen dute egunero.
6.- Eta bartzak egunero eskuekin banan banan kendu.
Gure aholkuei kasu egin nahi badiozue egin edo bestela zorriak edukiko dituzue betirako.
LEXURI eta JUDITH. L.H.4
OBRAK
Orain dela gutxi eskola atzeko etxeak direla eta, obrak hasi dira, eztoldak kendu eta gauzak egiten hasi dira, sokak eta kableak jarri dituzte eta orain ezin ditugu komunak erabili.
AIORA. L.H.3
AIORA. L.H.3
2008-05-16
JABI
Asteartean Jabi etorri zen gu bisitatzera, ihazko maisua. Abesti bat abestu genion txirularekin eta beste bat ahoz.
Agar. L.H.4
Agar. L.H.4
IÑAKI BEITIA
IBAIALDE
Datorren astelehenean, maiatzak 19, Ibaialde egitera joango gara eskola guztia. Argin errekako ura aztertuko dugu. Udanen etxetik oso hurbil dago. Nik uste dut oso ondo pasatuko dugula.
Lexuri. L.H.4
Lexuri. L.H.4
IGERILEKUA
Astearte eta ostegunetan joaten gara eskola guztia Lekeitioko igerilekura. Monitore bi daude: Aingeru eta Migel Angel. Denok oso ondo pasatzen dugu.
Judith. L.H.4
Judith. L.H.4
2008-05-09
FOROA
Gaur ostirala, maiatzak 9, Agenda 21eko foroa egin dugu eta dotrinara joan gara alkateari urtean zehar zer egin dugun esatera eta eskaera batzuk egitera. Bakoitzak gauza bat esan dugu. Bizikletak aparkatzeko barra bat eta semaforoa zebrabidearen ondoan jartzeko eskatu diogu. Amaitzeko alkateak pasta eta edari batzuk eman dizkigu.
Lexuri eta Agar. L.H.4
ANTZERKIA
Ikasturte amaierarako antzerki bat prestatzen ari gara. Hauek dira pertsonaiak: maitagarria, Ali, iseba Laila, Martinen ama, Noraren aita, Martinen lagunak, sagutxoa, ... eta niretzako oso ondo geldituko da.
ESTHER L.H.4
ESTHER L.H.4
IGERILEKURA
Asteartean, igerilekura joango gara eskolako guztiak, oso ondo pasatzen dugu igeri lekuan, han monitoreak egongo dira. Lekeitioko igerilekuan bi igerileku daude: bat
txikia eta beste bat handia. Oso ondo pasatuko dugu.
AIORA. L.H.3
txikia eta beste bat handia. Oso ondo pasatuko dugu.
AIORA. L.H.3
2008-04-18
GOROZIKA . 3 eguna
Asteazkenean esnatu ginen eta gosaltzera joan ginen, kola kao eta tostadak. Gero apur bat frontoira joan ginen monitoreak etorri arte: monedero bat eta ogia egin genuen. gero frontoira, jolastu eta gero, jatera, makarroiak eta solomoa eta postrea gelatina. maletak egin eta gero, autobusa etrri zan eta ispasterrera joan ginen.
LEXURI ETA JUDITH: L.H.4
LEXURI ETA JUDITH: L.H.4
GOROZIKARA JOAN GARA. 1 eguna
Apirilak 14an autobusa etorri zen eskolara bederatzi eta erdietan, gu Gorozikara
eramatera. Heldu ginenean, maletak utzi eta frontoira joan ginen, gero monitoreak ezagutu eta ekintzak hasi ginen egiten : karpetak eta gero bazkaldu genuen bainak eta hanburgesak. Ekintza gehiago, baserrietatik buelta bat eta gauean afaldu sopa eta patata tortilla. Gero lotara, ez genuen lorik egin 6 pertsona 4 ohetan egon ginelako.
Aiora.L.H.3
eramatera. Heldu ginenean, maletak utzi eta frontoira joan ginen, gero monitoreak ezagutu eta ekintzak hasi ginen egiten : karpetak eta gero bazkaldu genuen bainak eta hanburgesak. Ekintza gehiago, baserrietatik buelta bat eta gauean afaldu sopa eta patata tortilla. Gero lotara, ez genuen lorik egin 6 pertsona 4 ohetan egon ginelako.
Aiora.L.H.3
GOROZIKA. 2 eguna
Asteartean Gorozikan egon ginen, jaiki, nagiak atera eta gosaltzera joan gara. Gero frontoira joan gara. Monitoreak etorri ziren gure bila, Gorozikako marrazki bat egin genuen eta bizkotxoa egin eta gero frontoira joan ginen; gero jatera: lentejak eta albondigak, gero frontoira. Arratsaldean mendira joan giñen, iturria zegoen lekura, hantxe bokata jan genuen eta ur freskoa edan. Gero afaldu, sopa eta san jakobo eta kokretak eta diskotekara dantzatzera, gero ohera lo egitera. Lo asko egin genuen oso nekatuta geundelako.
Agar eta Esther. L.H.4
Agar eta Esther. L.H.4
2008-04-11
FRONTOIA ZARRATUTA
Frontoia zarratuta dago denbora batean oporretan dagoelako eta horregatik denak joaten dira herriko tabernara. Herria oso hutsik dago.
XABAT L.H.1 eta AIORA L.H.3
XABAT L.H.1 eta AIORA L.H.3
GOROZIKARA GOAZ.
Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean Gorozikara goaz. Hiru egun falta dira joateko. Ihaz ere Gorozikara joan ginen.
ESTHER. L.H.4
ESTHER. L.H.4
2008-04-04
PINTAREN KUMEA
Pinta eskola ondoko zelaian egoten den zaldiak kume bat izan du, ez dakigu oraindik nola deituko diogun baina laster asmatuko dugu. Oso polita eta txiki-txikia da, jaiotzen ikusi genduan, eskola alboko landatik eskapatu zelako bolatoki ondoan dagoen zelaira. Eskolara heldu ginenean han zeuden biak lurrean etzanda. Ogia eta ura eman genien. Gero jabea etorri zenean bere lekura eraman zuten berriro.
AGAR: L.H.4
AGAR: L.H.4
GETXORA BIDAIA
Asteazkenean Getxora joan giñen antzerki bat ikustera (Alizia herrialde miresgarrian). Oso polita eta barre asko egitekoa; gero Portugaleteko Zubi Esekia (Puente Colgante) ikustera joan ginen. Lehenengo igogailuz igo ginen, eta pasarela pasatu eta gero jaitsi ginen berriro igogailuz. 50 metroko altuera du eta pasarelak 160 metro dituela esan zigun hango neskak. Buelta bagoian egin genduan. Hango neska oso maja izan zen eta ondo portatu ginenez, sorpresa bat eman zigun, goxokiak. Superondo pasatu genuen. Bokata jan eta gero autobusez bueltatu ginen etxera.
JUDITH. L.H. 4
SILVANAREN URTEBETETZEA
GOROZIKA
Laster Gorozikara joango gara.Uste dugu denak joango garela, aurten aspaldiko partez Esther ere etorriko da. Mendira joango gara, eskulanak egingo ditugu, ogia ere egingo dugu eta txango asko. Irrikaz gaude joateko.
LEXURI eta ESTHER. L.H.4
LEXURI eta ESTHER. L.H.4
2008-03-14
UDANEREN URTEBETETZEA
ESKOLAKO GARBIKETA.
Atzo hasi giñen garbiketa egiten eskolan, liburu guztiak etxera eramaten hasi giñen: inguruneko liburuak, matematikako liburuak, e.a... Motxila pisu handiarekin eraman genuen eta eskolan ezin dira eduki hainbeste gauza.
ESTHER. L.H.4
ESTHER. L.H.4
ASTESANTUKO OPORRAK
Gaur, Martxoak 14, Ispasterko eskolako umeontzat Aste Santua hasten da. Orduan gaur azken eguna da, gero jan eta berriro eskolara. Dorik etxeko lanak ipini eta arratsaldean eskolatik irten eta jolastu, eta gero bi asteko oporrak.
Ondo pasa oporrak
AIORA. L.H.3
Ondo pasa oporrak
AIORA. L.H.3
2008-03-07
EKUATORIANOAK
Asteazkenean Ekuadorreko irakasle bi etorri ziren gure eskola ikustera. Txikia izan arren, asko gustatu zitzaien. haziz egindako pultsera batzuk ekarri zituzten. bat KICHWA zen eta bestea SHUAR nazionalitaekoak. Eskerrik asko esaten era bitara ikasi genduan: YUPAYCHANI- kichwa-eraz eta YUMINSAKME- shuar-eraz.
DORO ZOBARAN
ALTABIZKAR MURALA
Atzo hasi giñen "ALTABIZKARKO KANTUA"ren murala egiten. Guda baten historia da, batzuk harriak botatzen euskaldunei, arranoak odola edaten, Carlomagno eta bere ejerzitoa Zaragozara joaten, ... Oso polita gelditzen dago.
ESTHER L.H.4
ESTHER L.H.4
AGUR URTZA
2008-02-28
BELARRITAKOAK
Lehenengo alanbrea sartzen da engantxean ur tanta baten forman. Gero goiko puntan lotzen da. Berdina egiten da baina beherago. Diamanteak ipini zure gustura eta listo.
MATERIALA:
Alanbrea
Bolak
izarrak
pita
2 engantxe
2 diamante txiki
2 diamante handi
AGAR. L.H.4
MATERIALA:
Alanbrea
Bolak
izarrak
pita
2 engantxe
2 diamante txiki
2 diamante handi
AGAR. L.H.4
JUNE TELEBISTAN
Joan zen larunbatean June atera zen telebistan, apur bat nahastatu egin zen. Galdetu zioten ea nola egiten zuen ardiak eta Junek erantzun zuen: io,io,io...eta gero galdetu ziotenean nola egiten zuen astoak erantzun zuen: beeeeee,beeee... Barregarria izan zen denontzat, marigorringoz joan zelako jantzita.
Lexuri eta Esther L.H.4
Lexuri eta Esther L.H.4
XABAT LARUNBATEAN ATERAKO DA ORDU TXIKITAN
Xabat ORDU TXIKITAN programara joan da eta oso ondo pasatu du. Aurkezlea oso barregarria zen.Xabatek argia itzali zuen eta Spiderman-en kanta ipini zuen.
Xabat, L.H.1 eta Judith, L.H.4
Xabat, L.H.1 eta Judith, L.H.4
2008-02-22
PURITAREN ELKARRIZKETA
BEÑATEN URTEBETETZEA
Otailak 19an,Beñaten urtebetetzea izan zen, eta eskolan ospatu genuen bizkotxo eta zumoarekin.Eskola amaitu eta gero frontoian ospatu genuen.Oso goxoa egon zen dena. Merendolako pastela oso goxoa egon zen txokolatezkoa izan zelako. Merendola amaitu eta gero, frontoi kanpora joan ginen raketekin jolastera; oso ondo pasatu genuen.
Lexuri. L.H.4
Lexuri. L.H.4
ZALDI PROBAK
Joan den asteburuan, zaldi probak egon dira frontoian eta euren erruz ezin izan genuen egin heziketa fisikoa.
Urtero egiten dira probak,jende asko joaten da eta dena toperaino egoten da. Frontoi barruan egiten dira eta sartzeko ordaindu egin behar da. Zaldi probak eta gero dena egoten da zikin, baina hori ea amaitu da.
AIORA.L.H.3
Urtero egiten dira probak,jende asko joaten da eta dena toperaino egoten da. Frontoi barruan egiten dira eta sartzeko ordaindu egin behar da. Zaldi probak eta gero dena egoten da zikin, baina hori ea amaitu da.
AIORA.L.H.3
2008-02-15
IRAKASLE GEHIAGO ESKOLAN.
Astelehenean etorri ziren Urtza eta Oihana praktikak egitera. Hilabete bat egongo dira. Urtza Lehen Hezkuntzan Dorigaz eta Oihana aholkulari moduan Nekanegaz.
Esther. L.H.4
Esther. L.H.4
SAN BALENTIN
Atzo, otsailak 14, San Balentin eguna izan zen.Egia esanda San Balentin, "El Corte Ingles"ek asmatu du gehiago saltzeko, baina bueno. Maitasunaren eguna izanda, zure nobio ala nobiari zerbait oparituko zenion ezta?Eh! San Balentinek maitasuna esan nahi du? Bai ala ez. Normalean zer erregalatzen da? Larrosa gorriak,diamanteak, eraztunak, maitasuna,ligeroak, bonboiak, .... zuk zer oparitu diozu?
AGAR. L.H.4, AIORA L.H.3
GREBA
Atzo, otsailak 14, greba egin genuen. Eskola itxita egon zen, herri guztiak egin zuen greba. Ni patinetan ibili nintzen.
Judith. L.H.4
Judith. L.H.4
2008-02-08
INAUTERIAK
Pasa den asteartean, inauteri egunean, ZIRKOZ mozorratu ginen eskolako ume, irakasle eta guraso asko. Lehenengo aurpegia margoztu, gero hamaiketakoa jan, eta desfilea egin eta gero, plazan dantzak eta play back-a egin genuen. Ondo pasatu genuen. jatera frontoira joan ginen: paella eta tostadak. Gero Jonek (botikakoak) emandako txokolateak amaitzeko.
LEXURI. L.H.4
SANTA AGEDA.
SAN BLAS
Larunbatean izan zen San Blas eguna baina eskolan ospatu genuen ostiralean guraso batek ekarritako San Blas handi batekin. Oso goxoa egon zen eta denak jan genduen
Judith. L.H.4
Judith. L.H.4
SASI KOIPETSU
2008ko Urtarrilak 31an, sasi koipetsu ospatu genduan eskolan txistorra eta txokolatearekin. Oso goxoa egon zen dena batik bat txistorra. Gero eskolara, jantokira eta gero etxera.
AIORA:L.H.3
AIORA:L.H.3
2008-01-25
XABAT TELEBISTAN
Kaixo, Xabat naiz. Barikuan "BETIZU"-ra noa oso ongi pasatzera eta asko ikastera.
XABAT. L.H.1
XABAT. L.H.1
SANTA AGEDA.
Datorren astelehenean, Otsailak 4an, Santa Ageda abestera joango gara. Aurten abestiaren letra eta doinua aldatu ditugu eta honela da abestia:
AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA
BIHAR DA DEUN AGATE
ETXE HONETAN ZORION HUTSA
BETIKO EUKO AL DABE.
BEDEINKATUA IZAN DADILA
ETXE HONTAKO JENDEA
LURREKO LAGUN GUZTIENTZAKO
BADAUKE BORONDATEA.
NORK ESANGO DU ZER PASAU EBAN
MUNDUAN SANTA AGEDAK
LEHENDABIZIKO AZOTATUTA
KENTZEN ZIOTEN BULARRAK.
AGUR EGITEKO ORDUA DA TA
AGUR DANORI BIHOTZEZ
JAUNAK EMON DAITZUELA POZA
OSASUNA TA BAKEA
EUP!!!
LIMOSNA ERE HARTU DOGU TA
ESKERRIK ASKO DANORI
AGUR HURRENGO ARTIAN ETA
OSASUN ONAGAZ BIZI.
AGUR!!!
JUDITH. L.H.4
AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA
BIHAR DA DEUN AGATE
ETXE HONETAN ZORION HUTSA
BETIKO EUKO AL DABE.
BEDEINKATUA IZAN DADILA
ETXE HONTAKO JENDEA
LURREKO LAGUN GUZTIENTZAKO
BADAUKE BORONDATEA.
NORK ESANGO DU ZER PASAU EBAN
MUNDUAN SANTA AGEDAK
LEHENDABIZIKO AZOTATUTA
KENTZEN ZIOTEN BULARRAK.
AGUR EGITEKO ORDUA DA TA
AGUR DANORI BIHOTZEZ
JAUNAK EMON DAITZUELA POZA
OSASUNA TA BAKEA
EUP!!!
LIMOSNA ERE HARTU DOGU TA
ESKERRIK ASKO DANORI
AGUR HURRENGO ARTIAN ETA
OSASUN ONAGAZ BIZI.
AGUR!!!
JUDITH. L.H.4
JUNEN URTEBETETZEA
INAUTERIAK
Aurten pentsatu dugu "ZIRKO" gaiaz mozorrotzea. 2 eta 3 urtekoak animaliz joango dira, 4 eta 5 urtekoak paiasoz eta lehen hezkuntzakoak: gizon harrigarriz, magoz, maiorets, e.a... Inauterietan ondo pasatuko dugula uste dut Agur eta muxu handi bat.
LEXURI eta ESTHER: L.H.4
LEXURI eta ESTHER: L.H.4
2008-01-18
JOSERRAREN ORDEZKOA
Atzo Joserra ez zen etorri haurreskolara, azterketa eduki zuelako, eta horregaitik ordezkoa etorri zen, Lorea. Gertatzen dena da egun bat bakarrik egon zela eta denbora gutxi eduki genuela ezagutzeko.
LEXURI: L.H.4
LEXURI: L.H.4
GALTZAGORRI
UME BERRIAK HAURRESKOLAN
3 ume berri sartu dira haurreskolan. Ekain eta Izaro bikiak dira, eta Ekaitz. Orain
guztira 7 ume daude.
XABAT: L.H.1
JUDITH: L.H.4
guztira 7 ume daude.
XABAT: L.H.1
JUDITH: L.H.4
ANEREN URTEBETETZEA
2008-01-16
IZENADUBA
Gabonetako oporrak orduko Olentzeroren etxera joan ginen, Mungiara. Asko gustatu zitzaigun. Ordenagailuekin ibili eta gero, galtzagorriak bilatzen kanpora atera ginen Tartaloren laberintora. Kanpoan bazkaldu genduen. Hotz asko egiten zuen.
Xabat: L.H.1
Agar: L.H.4
2008-01-11
JONEN URTEBETETZEA
KOBA, UXUE ETA XABAT
Gu, Koba, Uxue eta Xabat oso zintzoak gara eta batzuetan pixka bat trastoak gara. Eta gara pixka bat desordenatuak. Agur. Mua, mua.
Koba: L.H.2
xabat eta Uxue: L.H.1
Koba: L.H.2
xabat eta Uxue: L.H.1
OPORRAK AMAITU DIRA
Oporrak amaitu ziren pasa den astelehenean eta pozik gaude eskolara berriro etorri garelako.Baina gela hankaz gora dago eta bueno, igual horregaitik ordenagailua txarto dago.Gutxi izan arren, borroka asko ematen dugu.
Agar. L.H. 4
Agar. L.H. 4
OLENTZERO
URTE BERRIA
Orain dela gutxi urte berria hasi da, eta umeak pozik etorri gara eskolara.Kontatu dugu zer ekarri digun Olentzerok eta Erregeak. Batzuei ikatza ekarri diete txarto portatu direlako.
LEXURI.L.H.4
LEXURI.L.H.4
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)