Ekainaren 21ean agur esan genion ikasturteari. Aurten "ur-guda" egiteko asmoa geneukan baina eguraldiak ez zigunez lagundu, goizean jolasak egin genituen frontoian. Primeran pasatu genuen.
Elexalde, 13 48288 Ispaster (Bizkaia) TEL: 94.684.02.63 eskola@ispasterkoeskola.com
2024-06-27
EAko HONDARTZA ETA IBAIALDE.
Ekainaren 17an txangoa egin genuen Ea-ra. HHkoak hondartzara joan ginen zuzenean eta LHkoak ibaia garbitzera joan ziren "Ibaialde" ekintza burutzeko. Hori bukatuta hondartzara etorri ziren HHkoekin elkartzera.
UDAL FOROA.
Ekainaren 14an Udal Foroa izan genuen liburutegiko goiko gelan. Alkatearekin elkartu ginen Agenda 30ean egindako lanak aurkezteko, gure eskaerak egiteko eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko. Horren ostean hameiketako osasungarri eta goxoa eskaini ziguten.
BIZI ELKARTEKOEKIN YOGURTAK EGITEN. HH-LH
Ekainaren 13an, arratsaldez, Bizi Elkarteko lagunekin yougurtak egin genituen beraien txokoan. Oso gustura ibili ginen beraiekin. Hurrengo egunean Udal Foroaren ostean jan genituen yogurtak.
ARRAGUARA BISITA. HH
Ekainaren 13an Arragua espaziora egin genuen bisita. Hango instalazioetan jolastu ginen eta eguraldi eder-ederra zegoenez urarekin ere txipli-txapla ibili ginen. Goiz zoragarria pasatu genuen.
BIZKAIKO ESKOLA TXIKIEN TOPAKETA
Ekainaren 7an Bizkaiko Eskola Txikien Topaketa egon zen Zugastietan. Hantxe elkartu ginen beste eskoletako HH eta LH1-2ko ikasleekin. Egun eder-ederra pasatu genuen.
SCAVENGER HUNT. LH 3-4
LH 3-4.mailako ikasleak jarraibideak landu dituzte Inglesean. Praktikan jartzeko "Altxorraren bila" egin dugu herrian zehar.