ORTUA

2008-03-14

UDANEREN URTEBETETZEA


Martxoak 17, astelehena, Udaneren urtebetetzea da, 5 urte egiten ditu, baina gaur, ostiralean, ospatu dugu Aste Santuko oporrak datozelako.
LEXURI, L.H.4

ESKOLAKO GARBIKETA.

Atzo hasi giñen garbiketa egiten eskolan, liburu guztiak etxera eramaten hasi giñen: inguruneko liburuak, matematikako liburuak, e.a... Motxila pisu handiarekin eraman genuen eta eskolan ezin dira eduki hainbeste gauza.
ESTHER. L.H.4

ASTESANTUKO OPORRAK

Gaur, Martxoak 14, Ispasterko eskolako umeontzat Aste Santua hasten da. Orduan gaur azken eguna da, gero jan eta berriro eskolara. Dorik etxeko lanak ipini eta arratsaldean eskolatik irten eta jolastu, eta gero bi asteko oporrak.
Ondo pasa oporrak
AIORA. L.H.3

2008-03-07

EKUATORIANOAK


Asteazkenean Ekuadorreko irakasle bi etorri ziren gure eskola ikustera. Txikia izan arren, asko gustatu zitzaien. haziz egindako pultsera batzuk ekarri zituzten. bat KICHWA zen eta bestea SHUAR nazionalitaekoak. Eskerrik asko esaten era bitara ikasi genduan: YUPAYCHANI- kichwa-eraz eta YUMINSAKME- shuar-eraz.

DORO ZOBARAN


Asteazkenean, Martxoak 5, ipuin kontalari bat etorri zen eskolara. Kitarra batekin abestu eta ipuinak kontatu zituen: "5 hatz" eta 2 ipuin Pepitina-renak. Doro oso barregarria da, ipuinak amaitu eta gero kanta batzuk abestu genduan.
AIORA. L.H.3

ALTABIZKAR MURALA

Atzo hasi giñen "ALTABIZKARKO KANTUA"ren murala egiten. Guda baten historia da, batzuk harriak botatzen euskaldunei, arranoak odola edaten, Carlomagno eta bere ejerzitoa Zaragozara joaten, ... Oso polita gelditzen dago.
ESTHER L.H.4

AGUR URTZA


Otsailak 11an Urtza etorri zen praktikak egitera Lehen Hezkuntzako gelara eta oso ondo pasatu duela uste dugu. Praktikaldia amaitu zaio eta Bilbora bueltatu behar da, berak ez du joan nahi. Ez joateko eskatu diogu baina ezinezkoa da.
Lexuri, L.H.4