Asteazkenean esnatu ginen eta gosaltzera joan ginen, kola kao eta tostadak. Gero apur bat frontoira joan ginen monitoreak etorri arte: monedero bat eta ogia egin genuen. gero frontoira, jolastu eta gero, jatera, makarroiak eta solomoa eta postrea gelatina. maletak egin eta gero, autobusa etrri zan eta ispasterrera joan ginen.
LEXURI ETA JUDITH: L.H.4
2008-04-18
GOROZIKARA JOAN GARA. 1 eguna
Apirilak 14an autobusa etorri zen eskolara bederatzi eta erdietan, gu Gorozikara
eramatera. Heldu ginenean, maletak utzi eta frontoira joan ginen, gero monitoreak ezagutu eta ekintzak hasi ginen egiten : karpetak eta gero bazkaldu genuen bainak eta hanburgesak. Ekintza gehiago, baserrietatik buelta bat eta gauean afaldu sopa eta patata tortilla. Gero lotara, ez genuen lorik egin 6 pertsona 4 ohetan egon ginelako.
Aiora.L.H.3
eramatera. Heldu ginenean, maletak utzi eta frontoira joan ginen, gero monitoreak ezagutu eta ekintzak hasi ginen egiten : karpetak eta gero bazkaldu genuen bainak eta hanburgesak. Ekintza gehiago, baserrietatik buelta bat eta gauean afaldu sopa eta patata tortilla. Gero lotara, ez genuen lorik egin 6 pertsona 4 ohetan egon ginelako.
Aiora.L.H.3
GOROZIKA. 2 eguna
Asteartean Gorozikan egon ginen, jaiki, nagiak atera eta gosaltzera joan gara. Gero frontoira joan gara. Monitoreak etorri ziren gure bila, Gorozikako marrazki bat egin genuen eta bizkotxoa egin eta gero frontoira joan ginen; gero jatera: lentejak eta albondigak, gero frontoira. Arratsaldean mendira joan giñen, iturria zegoen lekura, hantxe bokata jan genuen eta ur freskoa edan. Gero afaldu, sopa eta san jakobo eta kokretak eta diskotekara dantzatzera, gero ohera lo egitera. Lo asko egin genuen oso nekatuta geundelako.
Agar eta Esther. L.H.4
Agar eta Esther. L.H.4
2008-04-11
FRONTOIA ZARRATUTA
Frontoia zarratuta dago denbora batean oporretan dagoelako eta horregatik denak joaten dira herriko tabernara. Herria oso hutsik dago.
XABAT L.H.1 eta AIORA L.H.3
XABAT L.H.1 eta AIORA L.H.3
GOROZIKARA GOAZ.
Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean Gorozikara goaz. Hiru egun falta dira joateko. Ihaz ere Gorozikara joan ginen.
ESTHER. L.H.4
ESTHER. L.H.4
2008-04-04
PINTAREN KUMEA
Pinta eskola ondoko zelaian egoten den zaldiak kume bat izan du, ez dakigu oraindik nola deituko diogun baina laster asmatuko dugu. Oso polita eta txiki-txikia da, jaiotzen ikusi genduan, eskola alboko landatik eskapatu zelako bolatoki ondoan dagoen zelaira. Eskolara heldu ginenean han zeuden biak lurrean etzanda. Ogia eta ura eman genien. Gero jabea etorri zenean bere lekura eraman zuten berriro.
AGAR: L.H.4
AGAR: L.H.4
GETXORA BIDAIA
Asteazkenean Getxora joan giñen antzerki bat ikustera (Alizia herrialde miresgarrian). Oso polita eta barre asko egitekoa; gero Portugaleteko Zubi Esekia (Puente Colgante) ikustera joan ginen. Lehenengo igogailuz igo ginen, eta pasarela pasatu eta gero jaitsi ginen berriro igogailuz. 50 metroko altuera du eta pasarelak 160 metro dituela esan zigun hango neskak. Buelta bagoian egin genduan. Hango neska oso maja izan zen eta ondo portatu ginenez, sorpresa bat eman zigun, goxokiak. Superondo pasatu genuen. Bokata jan eta gero autobusez bueltatu ginen etxera.
JUDITH. L.H. 4
SILVANAREN URTEBETETZEA
GOROZIKA
Laster Gorozikara joango gara.Uste dugu denak joango garela, aurten aspaldiko partez Esther ere etorriko da. Mendira joango gara, eskulanak egingo ditugu, ogia ere egingo dugu eta txango asko. Irrikaz gaude joateko.
LEXURI eta ESTHER. L.H.4
LEXURI eta ESTHER. L.H.4
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)