ORTUA

LH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024-06-27

AZKEN EGUNEKO JOLASAK

 Ekainaren 21ean agur esan genion ikasturteari. Aurten "ur-guda" egiteko asmoa geneukan baina eguraldiak ez zigunez lagundu, goizean jolasak egin genituen frontoian. Primeran pasatu genuen.




EAko HONDARTZA ETA IBAIALDE.

 Ekainaren 17an txangoa egin genuen Ea-ra. HHkoak hondartzara joan ginen zuzenean eta LHkoak ibaia garbitzera joan ziren "Ibaialde" ekintza burutzeko. Hori bukatuta hondartzara etorri ziren HHkoekin elkartzera.




UDAL FOROA.

 Ekainaren 14an Udal Foroa izan genuen liburutegiko goiko gelan. Alkatearekin elkartu ginen Agenda 30ean egindako lanak aurkezteko, gure eskaerak egiteko eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko. Horren ostean hameiketako osasungarri eta goxoa eskaini ziguten.