Pasa den barikuan EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, elkarretaratzea egin genuen 12:00tan herriko plazan. Bertan batu ginen ikasle, irakasle, guraso, amuma-aitxita eta Haur Eskolakoak....
Elexalde, 13 48288 Ispaster (Bizkaia) TEL: 94.684.02.63 eskola@ispasterkoeskola.com
2023-11-29
2023-11-21
OGEIARA GEOLOGOAREKIN
Barikuan, azaroaren 17an, Ogeiara joan ginen; baina oraingoan Jon Zamalloa Korta geologoarekin egin genuen bisita. Ogeiako arroken izaerarari buruz hitz egin zigun eta gelan ere arroka mota desberdinak erakutsi zizkigun. Oso gustura egon ginen eta asko ikasi genuen berarekin.
2023-11-15
AZTERKOSTA
Pasa den astelehenean, azaroaren 13an Ogellara joan ginen "Azterkosta" ekintza burutzera. Hondartza eta ingurua garbitu, ura hartu eta analizatu, paisaia aztertu, bertako fauna eta flora aztertu.... guzti hori egin genuen!
2023-11-14
GALTZAGORRI
Azaroaren 8an Galtzagorriko laguna etorri zitzaigun ipuinak ekartzera. Bide batez ipuin batzuk kontatuz zizkigun eta oso gustura egon ginen bera entzuten. Pilo bat liburu eta ipuin utzi ditu eskolan geuk irakurtzeko. Etxera ere eraman ditzakegu.
2023-11-08
ERREKA-MARI
Atzo, Azaroak 7, Erreka-Mariren antzerkia ikusi genuen. Txontxongiloak asko gustatu zitzaizkigun eta istorioa ere bai.
_page-0001.jpg)