Terek bota du bronka utzi dugulako merendola batu gabe.
KOBA, L.H.2 eta UXUE, L.H.1
2008-02-28
BELARRITAKOAK
Lehenengo alanbrea sartzen da engantxean ur tanta baten forman. Gero goiko puntan lotzen da. Berdina egiten da baina beherago. Diamanteak ipini zure gustura eta listo.
MATERIALA:
Alanbrea
Bolak
izarrak
pita
2 engantxe
2 diamante txiki
2 diamante handi
AGAR. L.H.4
MATERIALA:
Alanbrea
Bolak
izarrak
pita
2 engantxe
2 diamante txiki
2 diamante handi
AGAR. L.H.4
JUNE TELEBISTAN
Joan zen larunbatean June atera zen telebistan, apur bat nahastatu egin zen. Galdetu zioten ea nola egiten zuen ardiak eta Junek erantzun zuen: io,io,io...eta gero galdetu ziotenean nola egiten zuen astoak erantzun zuen: beeeeee,beeee... Barregarria izan zen denontzat, marigorringoz joan zelako jantzita.
Lexuri eta Esther L.H.4
Lexuri eta Esther L.H.4
XABAT LARUNBATEAN ATERAKO DA ORDU TXIKITAN
Xabat ORDU TXIKITAN programara joan da eta oso ondo pasatu du. Aurkezlea oso barregarria zen.Xabatek argia itzali zuen eta Spiderman-en kanta ipini zuen.
Xabat, L.H.1 eta Judith, L.H.4
Xabat, L.H.1 eta Judith, L.H.4
2008-02-22
PURITAREN ELKARRIZKETA
BEÑATEN URTEBETETZEA
Otailak 19an,Beñaten urtebetetzea izan zen, eta eskolan ospatu genuen bizkotxo eta zumoarekin.Eskola amaitu eta gero frontoian ospatu genuen.Oso goxoa egon zen dena. Merendolako pastela oso goxoa egon zen txokolatezkoa izan zelako. Merendola amaitu eta gero, frontoi kanpora joan ginen raketekin jolastera; oso ondo pasatu genuen.
Lexuri. L.H.4
Lexuri. L.H.4
ZALDI PROBAK
Joan den asteburuan, zaldi probak egon dira frontoian eta euren erruz ezin izan genuen egin heziketa fisikoa.
Urtero egiten dira probak,jende asko joaten da eta dena toperaino egoten da. Frontoi barruan egiten dira eta sartzeko ordaindu egin behar da. Zaldi probak eta gero dena egoten da zikin, baina hori ea amaitu da.
AIORA.L.H.3
Urtero egiten dira probak,jende asko joaten da eta dena toperaino egoten da. Frontoi barruan egiten dira eta sartzeko ordaindu egin behar da. Zaldi probak eta gero dena egoten da zikin, baina hori ea amaitu da.
AIORA.L.H.3
2008-02-15
IRAKASLE GEHIAGO ESKOLAN.
Astelehenean etorri ziren Urtza eta Oihana praktikak egitera. Hilabete bat egongo dira. Urtza Lehen Hezkuntzan Dorigaz eta Oihana aholkulari moduan Nekanegaz.
Esther. L.H.4
Esther. L.H.4
SAN BALENTIN
Atzo, otsailak 14, San Balentin eguna izan zen.Egia esanda San Balentin, "El Corte Ingles"ek asmatu du gehiago saltzeko, baina bueno. Maitasunaren eguna izanda, zure nobio ala nobiari zerbait oparituko zenion ezta?Eh! San Balentinek maitasuna esan nahi du? Bai ala ez. Normalean zer erregalatzen da? Larrosa gorriak,diamanteak, eraztunak, maitasuna,ligeroak, bonboiak, .... zuk zer oparitu diozu?
AGAR. L.H.4, AIORA L.H.3
GREBA
Atzo, otsailak 14, greba egin genuen. Eskola itxita egon zen, herri guztiak egin zuen greba. Ni patinetan ibili nintzen.
Judith. L.H.4
Judith. L.H.4
2008-02-08
INAUTERIAK
Pasa den asteartean, inauteri egunean, ZIRKOZ mozorratu ginen eskolako ume, irakasle eta guraso asko. Lehenengo aurpegia margoztu, gero hamaiketakoa jan, eta desfilea egin eta gero, plazan dantzak eta play back-a egin genuen. Ondo pasatu genuen. jatera frontoira joan ginen: paella eta tostadak. Gero Jonek (botikakoak) emandako txokolateak amaitzeko.
LEXURI. L.H.4
SANTA AGEDA.
SAN BLAS
Larunbatean izan zen San Blas eguna baina eskolan ospatu genuen ostiralean guraso batek ekarritako San Blas handi batekin. Oso goxoa egon zen eta denak jan genduen
Judith. L.H.4
Judith. L.H.4
SASI KOIPETSU
2008ko Urtarrilak 31an, sasi koipetsu ospatu genduan eskolan txistorra eta txokolatearekin. Oso goxoa egon zen dena batik bat txistorra. Gero eskolara, jantokira eta gero etxera.
AIORA:L.H.3
AIORA:L.H.3
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)