ORTUA

2008-06-13

AGUR DENOI

Kaixo eta agur, ze ia gure bloga amaitzen ari da eta oporrak hurbil daude, orduan muxu handi bat denoi eta bagoaz .
AGAR. L.H.4

AGUR BLOG

Gaur, ekainak 13, ostirala azken eguna da blogean idatziko duguna. Agur bero bat blog a ikusten dutenoi. Laster itzuliko gara.
Lexuri eta Esther L.H.4

ASIERREN URTEBETETZEA

Ekainaren 8an Asierren urtebetetzea izan zen. 4 urte egin ditu. Bizkotxoa eta zumoa ekarri zituen eta gero zorionak abestu genion. Oso ondo pasatu genduan.
KOBA-L.H.2, JUDITH-L.H.4 eta XABAT-L.H.1.

NIRE URTEBETETZEA (LEXURI)

Ekainak 8an nire urtebetetzea izan zen. 10 urte egin ditut. Eskolako zaharrena naiz. Eskolan ospatu genuen lehenengo, eta gero frontoian. Oso ondo pasatu genuen denok.
Lexuri eta Esther. L.H.4

IGERI IKASTAROA AMAITU DA

Igerilekua amaitu egin da. Monitoreak hauek izan dira: Aingeru, Miguel Angel eta Iban. Denak oso ondo portatu dira gurekin. Ondo pasatu dugu eta penarekin gelditu gara.
XABAT-L.H.1, KOBA-L.H.2 ETA JUDITH-L.H.4