ORTUA

2010-02-19

berriz

Pasa den astean, otsailak 8an, autobusera igo ginen Berrizeko barnetegirantz; baina lehen Ermuako umeak sartu ziren. Autobusean denak berba eta berba egon ginen, baina Ermura heldu ginenean, ume pilo bat igo eta gu laurok, Koba, Aiora, Lexuri eta ni, Agar, ixilik, besteak, Ermuakoak ez zirelako ixiltzen. Bapatean Ermuko mutil bat, Jachin, Lexuri eta niri abesti bat abesten hasi zen. Abestia oso baina oso kutre, fea, e.a... zen). Bi Leireak, Leire 1 eta Leire 2 barrezka hasi ziren eta Lexuri gorri gorri ipini zen.
Berrizera heldu eta Paul (irakurtzen da Pol) eta bestea (ez dakit bere izena) maletak sarreran utzi zituzten eta Esther, Mary (Maria), Lucy(Luna),Luis louise irakurtzen da(neska), Xibon eta Trinak, batzar gelara eraman ziguten; hor bai ez nuela ezer ulertu, piperrik ere ez, denak ingelesez zekiten eta.
Bestea ez dakit zer azaltzen hasi zen, gero mandarinak jan eta klasera joan ginen. Klasean, Louise eta Xibonegaz egon eta gero bazkaldu genuen. Jan ondoren gelak ikustera eta maletak desegitera joan ginen. Gure logelan beste neska bat zegoen gurekin, Omaima, eta asko hitz egiten zuen. Maleta desegin da gero denpora librea euki genuen eta hamaiketako moduan beste mandarina batzuk jan genituen.
Hamaiketakoa eta gero klasera bueltatu ginen eta han presentazinoa prestatu genuen.
Ondoren, presentazinoa egiteko ordua heldu zen , tema zientziak ziren, dena primeran atera zen.
Aurkezpen guztiak amaitu eta gero, pelikula bat ikusi genuen.
Afaria jan eta... aginak gabitzera joan ginen.
geroago gaueko jokoetara jolastu ginen.
Horrela igaro zen aste osoa.




EGILEA: AGAR L.H.6

iruzkinik ez: