2010-02-19
INAUTERIAK
Asteartean, eskolan Inauteriak ospatu genituen. Gaia "Amerika" zen eta horrela joan ginen mozorratuta: H.H.2,3koak indioz, H.H.4,5ekoak mexikanoz, L.H.1,2,3koak eskimalez eta gu nagusiok hawaianaz. 09:30 eskolara etorri ginen,10:30arte ensaiatzen ibili ginen. 10:30etan desfilea egiten hasi ginen, bukatu ondoren denontzat hamaiketakoa eta nagusientzat txorizo eta salda egon zen. Hamaiketakoa jan eta gero dantzak egiten hasi ginen. Lehenengo txikiak bi abesti, gero mexikanoak dantza bat baina oso luzea. Oso ondo egin zuten, gero eskimalak bi dantza eta gero gu nagusiak bi dantza, deitzen direla: Hawaii Bombay (Mecano) eta Bomba.
Dantzatu eta gero bazkaltzera joan ginen herriko tabernara. Lehenengo umeak eta gero gurasoak eta irakasleak. Eta horrela izan zen eguna, dibertigarria ezta!!!
L.H.6 Judith
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina