Amorotoko eskolakoen bila joan ginen. Gero Oiz mendiko errotak ikustera joan ginen eta han goian hotz handia egiten zuen. Gero montatu ginen autobusean eta bazkaltzera joan ginen Garaiko frontoira, eta gero eskolara bueltatu ginen.
Egilea: esther etxebarrieta. L.H. 3
2007-05-25
HAMELINGO TXIRULARIA
Asteartean joan ginen Donostira antzerki bat ikustera, izenburua zen Hamelingo txirularia.Gu joan ginen Donostira Amorotoko eskolako umeekin, denoi asko gustatu zaigun pilo bat antzerkiaoso barregarria izan zelako. Antzerkia eta gero joan ginen jatera Donostiko parke polit batera, Miramar Jauregira, eta gero autobusez bueltatu ginen Donostitik Ispasterrera.
Egilea:Judith Etxebarrieta. L.H.3
Egilea:Judith Etxebarrieta. L.H.3
GOROZIKA
Maiatzaren 16an Gorozikara joan ginen ea eskolako ikasle guztiak bi gau eta hiru egun pasatzera. Heldu ginenean autobusetik bajatu, maletak hartu eta barnetegira joan ginen, maletak utzi eta monitoreak ezagutu genituen, haien izenak hauek dira: Loli, Xabi, 2 Enara eta Ametz.Tailerra egin genituen: ogia, esku pilotako pilota, kandelak, haritza hasteko ezkurrak landatu, erreka aztertu, Bizkargira joan, hostoak bildu, e.a... Errekara joateko aker handi baten ondotik pasatu behar izan genuen. Zelako beldurra pasatu genuen!
Egilea: Aiora. L.H.2
Egilea: Aiora. L.H.2
TXOTXONGILOAK
Eskulanetan txotxongiloak egiten ari gara gero antzerkia egiteko. Lehenengo marrazkia egin genuen,gero idatzi genuen pertsonaia nolakoa izango zen, gero kortxo borobil bat papelez estali genuen forma emateko. Orain aurpegia egiten eta margozten ari gara. Zerbait jausten bazaio ez da inporta, gero antzerkian zergaitik jauzi den esango dugulako.
Egilea: Agar. L.H.3
Egilea: Agar. L.H.3
MARGOKETA
Astelehenean,Haritzen aita Aitor etorri zen gure eskolako etarteko ormak pintatzera. Landa, ohiana, baserria eta itxasoa marraztu zituen. Gaur, tenperekin dago margozten. Pila bat animali egin ditu: Landan: ardia, txakurra, ahuntza, oreina, sugea, azeria, sagua, igela, ahatea, hontza,kastorea, basurdea eta urtxintxa. Ohianean: ostruka, hipopotamoa, lehoia, elefanteak, zebra, kokrodiloa, loroa eta tukana.
Baserrian: Behia, astoa, katua, txerria eta zaldia.
Itsasoan: Delfinak, marrazoa, dordoka, olagarroa, morsa eta azkenik itxas izarra.
Egilea:Lexuri Malaxetxebarria. L.H.3
2007-05-11
OGEIA
Orain dela asko AndereƱo Naiararekin Ogeiara joan ginen ondo pasatzera. Aiorak, Agarrek eta nik harriak hartu genituen eskulanak egiteko. Margoztu genituen eta Aiorak eta nik extralurtar bat egin genuen. Agarrek lorea, perretxikoa eta neska egin zituen. Maixu Jabik, Agarrek, Kobak eta Uxuek hankak busti zituzten. Naiarak, Aiorak eta nik harri batean gure izenak jarri genituen.Oso ondo pasatu nuen.
Egilea:Lexuri Malaxetxebarria.L.H.3
Egilea:Lexuri Malaxetxebarria.L.H.3
LAPURRAK DAUDE BUELTAKA ISPASTERTIK.
Frontoian lapurtu dute, lapurren errebueltan ere zaldia lapurtu dute. Beldurtuta gabiltza eskolako umeak.Maltzur hoiek! Beldurtuta eta haserre nago. Gainera hau idazten ari naiz zuei abisatzeko. Suertea!
Aholkuak: Ipini botilak, txintxirrinak edo zerbait zarata egiten duena, zuk jakiteko.
Egilea: Agar. L.H.3
Aholkuak: Ipini botilak, txintxirrinak edo zerbait zarata egiten duena, zuk jakiteko.
Egilea: Agar. L.H.3
2007-05-07
UDABERRIA 2007
Udaberriari ongi etorria emateko azoka bat ospatu genuen. Guk extraeskolarretan egindako gauzak saldu genituen: poltsak, koilarrak, gantxoak, tobilerak, mobilak, marrazkiak, postalak, e.a.
Oso ondo pasatu genuen, eta merienda ere egon zen; jende asko etorri zen ikustera baita beste herri batzuetakoak ere.
hurrengo eskulana txotxongiloak izango dira eta horrekin antzerkia egingo dugu.
Egilea: Agar. L.H.3
Oso ondo pasatu genuen, eta merienda ere egon zen; jende asko etorri zen ikustera baita beste herri batzuetakoak ere.
hurrengo eskulana txotxongiloak izango dira eta horrekin antzerkia egingo dugu.
Egilea: Agar. L.H.3
2007-05-04
ARGENTINARRAK
Pasaden astean Argentinarrak etorri ziren udaletxera euren arbasoen datuak (aitarena) aurkitzera.1880.an jaio zen Ispasterren. Udaletxeko liburuetan aurkitzen ari ziren eta azkenean aurkitu zuten.
Bere lurraldera oso pozik bueltatuko ziren.
Egilea:Lexuri Malaxetxebarria eta Esther Etxebarrieta. L.H.3
Bere lurraldera oso pozik bueltatuko ziren.
Egilea:Lexuri Malaxetxebarria eta Esther Etxebarrieta. L.H.3
HARRIAK
Eskola ondoan lehen kanposantu bat zegoen baina udaletxekoak bota egin zuten eta gure jolaslekuan utzi zute harriak denbora batez; baina alkateari inkesta egitera joan ginenean kendu zuten harriak eta orain pentsatu dugu baratza egitea, piperrak eta kalabazak landatuko ditugu.
Egilea: Aiora, L.H.2
Egilea: Aiora, L.H.2
ARGIN ERREKA
Asteazkenean joan ginen Argin errekara. Eraman genuen hamaiketakoa, bete genuen liburutxo bat: zenbat zuhaitz zeuden eta zelakoak ziren, txori motak, intsektuak, uraren azterketa, abiadura, tenperatura, kutsadura, errekaren azterketa osoa.
Ihez ere joan ginen Argin errekara eta animali gehiago egon ziren uretan, eta aurten zapaburuak eta arrainak bakarrik ikusi ditugu. Oso ondo pasatu genuen.
Argin errekara joateko eta itzultzeko eskolara autobusez joan ginen.
Egilea: Judith Etxebarrieta. L.H.3
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)