ORTUA

2022-06-30

PIRATEN ETXEA

 Ekainaren 20 eta 21ean Pasaiako Piraten Etxean egon ginen LHko ikasleak. Asko ikasi genuen piraten bizitzari buruz eta Pasaiako portuari buruz. Izugarri ondo pasatu genuen. Etxera bueltatu baino lehen Donostiako Eureka Zientzia Museoan egon ginen. Primerakoa izan zen.















UR GUDA

 Ekainaren 17an ur guda egin genuen pation HHko ikasleak. LHkoak frontoian ibili ziren. Zelako ederto pasatu genuen! Fresko-fresko ibili ginen!








UDAL FOROA

 Ekainaren 10ean UDAL FOROA izan genuen IƱigo Egiluz aretoan. Bertan, HH eta LHko ikasleek, Agenda30eko arduadunak eta Ispasterko alkatean hartu zuten parte. Ikasleek eskolan jasangarritasuna lortzeko helburuarekin egindako jardueren barri eman zuten. Oso interesgarria izan zen.












2022-06-03

THE VERY HUNGRY CATERPILLAR. BELDAR GOSETIA. HH 4-5

 HH  4-5eko ikasleok "The very hungry caterpillar" ipuina landu dugu. Asteko egunak, zenbakiak, koloreak eta janarien izenak ikasi ditugu. Begira ze lapbook polita egin dugun.









2022-05-20

MAIATZAK 17

 Maiatzak 17an, "LGTBI fobiaren kontrako nazioarteko eguna" ospatzen da. Guk geuk be eskolan hainbat ekintza egin genduzan. 

Hor doa adibide bat, eskola osoak parte hartu ebana. 




2022-05-16

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA EGUNA

 Ostiralean LH 5-6koak Markina-Xemeinen egon ginen  Zientzia eta Teknologiaren Egunean. Eskualdeko enpresen lana ezagutu genuen eta esperimentu batzuk egin genituen. Oso interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen.