Ekainaren 21ean agur esan genion ikasturteari. Aurten "ur-guda" egiteko asmoa geneukan baina eguraldiak ez zigunez lagundu, goizean jolasak egin genituen frontoian. Primeran pasatu genuen.
2024-06-27
EAko HONDARTZA ETA IBAIALDE.
Ekainaren 17an txangoa egin genuen Ea-ra. HHkoak hondartzara joan ginen zuzenean eta LHkoak ibaia garbitzera joan ziren "Ibaialde" ekintza burutzeko. Hori bukatuta hondartzara etorri ziren HHkoekin elkartzera.
UDAL FOROA.
Ekainaren 14an Udal Foroa izan genuen liburutegiko goiko gelan. Alkatearekin elkartu ginen Agenda 30ean egindako lanak aurkezteko, gure eskaerak egiteko eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko. Horren ostean hameiketako osasungarri eta goxoa eskaini ziguten.
BIZI ELKARTEKOEKIN YOGURTAK EGITEN. HH-LH
Ekainaren 13an, arratsaldez, Bizi Elkarteko lagunekin yougurtak egin genituen beraien txokoan. Oso gustura ibili ginen beraiekin. Hurrengo egunean Udal Foroaren ostean jan genituen yogurtak.
ARRAGUARA BISITA. HH
Ekainaren 13an Arragua espaziora egin genuen bisita. Hango instalazioetan jolastu ginen eta eguraldi eder-ederra zegoenez urarekin ere txipli-txapla ibili ginen. Goiz zoragarria pasatu genuen.
BIZKAIKO ESKOLA TXIKIEN TOPAKETA
Ekainaren 7an Bizkaiko Eskola Txikien Topaketa egon zen Zugastietan. Hantxe elkartu ginen beste eskoletako HH eta LH1-2ko ikasleekin. Egun eder-ederra pasatu genuen.
SCAVENGER HUNT. LH 3-4
LH 3-4.mailako ikasleak jarraibideak landu dituzte Inglesean. Praktikan jartzeko "Altxorraren bila" egin dugu herrian zehar.
SENSES LH 5-6
LH 5-6. mailan zentzumenak landu ditugu Science-n. Talde bakoitzak zentzumen bat landu du eta aukezpen gisa Canva bat egin dute. Hortaz gain beste taldeentzako ariketak eta esperimentuak egin dituzte.
TALENTATU. ZIENTZIAREN EGUNA LH 5-6
LH 5-6. mailako ikasleak Markina-Xemeinera joan dira Zientziari buruzko jardunaldira. Lea-Artibaiko enpresa desberdinek egiten duten lana ezagutu dute. Gustura ibili dira.
ELECTRICITY LH 5-6
LH 5-6ko ikasleak elektrizitatearen gaia landu dute Sciencen. Zirkuitu elektrikoa nola egiten den ikasteko beste gelakoentzan jolas batzu egin dituzte.
OUR TOWN
LH 3-4.mailako ikasleak gure hizkuntza laguntzailea den KCri gure herria erakutsi diogu. Asko gustatu zaio.
2024-06-03
BASERRIA. HH2-3
HH2-3ko ikasleak BASERRIA proiektuaren barruan hainbat bisita jaso eta egin dituzte gaia lantzeko. Begiratu zelako bideo polita egin duten.
MATIFIC-eko OLINPIADAK.
Pasa den hilabetean Matific-eko Olinpiadak ospatu ziren. Gure ikasleek oso lan ona egin zuten.
Matific 2024ko olinpiadetan parte hartu dugu eta
oso gustora aritu gara. Espero genuen
baino emaitza hobeagoak lortu ditugu:
Espainia mailan 38. postuan gelditu
gara baina Euskadin 4. eskola bezala eta hauek izan dira Espainia mailako postuak kurtsoen arabera:
HH5…………………………………………………….19.
LH1……………………………………………………..38.
LH2………………………………………………………10.
LH3………………………………………………………10.
LH4……………………………………………………….3.
Hurrengo urtean ere parte hartuko
dugu.