ORTUA

2023-11-29

AZAROAK 25

 Pasa den barikuan  EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, elkarretaratzea egin genuen 12:00tan herriko plazan. Bertan batu ginen ikasle, irakasle, guraso, amuma-aitxita eta Haur Eskolakoak....




2023-11-21

OGEIARA GEOLOGOAREKIN

 Barikuan, azaroaren 17an, Ogeiara joan ginen; baina oraingoan Jon Zamalloa Korta geologoarekin egin genuen bisita. Ogeiako arroken izaerarari buruz hitz egin zigun eta gelan ere arroka mota desberdinak erakutsi zizkigun. Oso gustura egon ginen eta asko ikasi genuen berarekin. 




2023-11-15

AZTERKOSTA

 Pasa den astelehenean, azaroaren 13an Ogellara joan ginen "Azterkosta" ekintza burutzera. Hondartza eta ingurua garbitu, ura hartu eta analizatu, paisaia aztertu, bertako fauna eta flora aztertu.... guzti hori egin genuen! 




2023-11-14

GALTZAGORRI

 Azaroaren 8an Galtzagorriko laguna etorri zitzaigun ipuinak ekartzera. Bide batez ipuin batzuk kontatuz zizkigun eta oso gustura egon ginen bera entzuten. Pilo bat liburu eta ipuin utzi ditu eskolan geuk irakurtzeko. Etxera ere eraman ditzakegu.




2023-11-08

ERREKA-MARI

 Atzo, Azaroak 7,  Erreka-Mariren antzerkia ikusi genuen. Txontxongiloak asko gustatu zitzaizkigun eta istorioa ere bai. 




GABA BALTZAKO GAILETAK HH

HHko lagunok gaileta goxo-goxoak egin ditugu. Begira ze itxura, udazken eta Gaba Baltzeko formekin egin ditugu. Primeran pasatu dugu!




 

2023-11-07

GABA BALTZA EDO ARIMEN GAUA

 Pasa den Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen Gaua ospatu genuen eskolan. Goizean LH 5-6koek Ingelesean egindako laburmetraia estreinatu zuten , LH 3-4koek udazkenari buruzko kanta bat kantatu ziguten ingelesez eta denok batera kanta ta dantza egin genuen. Gero tailerrak eta jolasak izan genituen eta arratsaldean kalabazak hustu eta herrian zehar jarri genituen. Egun ederra pasatu genuen.



 

PALESTINAKO SARRASKIA GELDITU

 Gaur, azaroaren 7an, goizeko 9:20an elkarretaratzea egin dugu Palestinako sarraskia gelditzeko eskatzen. Bertan batu gara ikasleak, gurasoak eta irakasleak.