ORTUA

2023-03-21

MARTXOA. LH 1-2 IRAKURKETA ERRONKA

 

Irakurketa erronka bat genuen: “Baietz denon artean 100 liburu irakurri!”

Eta ia-ia lortu dugu, lortzen dugunean… MERENDOLA!





OTSAILA-MARTXOA. SUKALDARITZA TAILERRA. HHkoak eta LH 1-2koak sukaldean aritu dira ostiraletan. Hamaiketako osasuntsuak prestatzen dituzte gelan jateko.

 San Blasak




Batidoa ere egin dugu


Tortitak ere oso goxoak zeuden


Aste honetan croissanten txanda izan da. 



Flana ere egin dugu.



Eta  gaur limoizko bizkotxoa egin dugu!



Aste Santua eta gero ere tailerrarekin jarraitu dugu eta fruta-brotxeta eder-ederra prestatu dugu.




 








2023-03-10

OTSAILA. HH 2-3 GORPUTZA. Gorputzaren proiektua egin dugu.



 

Bingo jolasean jolastu dugu eta asko gustatu zaigu. Gainera ostiralero ikasle bakoitzak etxera eraman du Gorputzeko bingoa familia giroan jolasteko!!











ALTUERA, ESKUA, OINA GORPUTZAREN SILUETA:  

Gure gorputza aztertzeko, altuera metroarekin neurtu dugu eta horman itsatsita utzi dugu gure altuerak.




Irinarekin, gatzarekin eta urarekin masa bat osatu dugu. Ondoren, gure eskua bertan jarri eta ESKUAREN AZTARNA masan geratu da. Lehortzen utzi dugu eta etxera eraman dugu!





Oinak tenperarekin margotu eta “Zapatilen zenbakiak” murala egin dugu bakoitzaren zapatiletako zenbakia jarriz. Oso polita geratu da!













“Aske izan koloretan” ipuina irakurrita, murala egin dugu eta gorputzaren silueta koloretako paper zatitxoekin apaindu dugu.