ORTUA

2023-03-10

OTSAILA. HH 2-3 GORPUTZA. Gorputzaren proiektua egin dugu.



 

Bingo jolasean jolastu dugu eta asko gustatu zaigu. Gainera ostiralero ikasle bakoitzak etxera eraman du Gorputzeko bingoa familia giroan jolasteko!!











ALTUERA, ESKUA, OINA GORPUTZAREN SILUETA:  

Gure gorputza aztertzeko, altuera metroarekin neurtu dugu eta horman itsatsita utzi dugu gure altuerak.




Irinarekin, gatzarekin eta urarekin masa bat osatu dugu. Ondoren, gure eskua bertan jarri eta ESKUAREN AZTARNA masan geratu da. Lehortzen utzi dugu eta etxera eraman dugu!





Oinak tenperarekin margotu eta “Zapatilen zenbakiak” murala egin dugu bakoitzaren zapatiletako zenbakia jarriz. Oso polita geratu da!













“Aske izan koloretan” ipuina irakurrita, murala egin dugu eta gorputzaren silueta koloretako paper zatitxoekin apaindu dugu.










iruzkinik ez: