Pasa den ostiralean Pello Añorga ipuin kontalaria etorri zen eskolara. Ipuin asko kontatu zituen: oilo baten ipuina kontatu zigun eta denoi grazia eman zigun,batez ere andereinoei, batzuk negarrez hasi ziren barregura asko eman zietelako ipuinak. Bapatean June altxatu zen eta esan zuen: Pello! Badakizu nola deitzen didan niri nire ardiak? Juuuneee,Juuuneee!!!!!
Denok barre algaraka hasi ginen eta Mariasun negarrez hasi zen. Denok oso oso ondo pasatu genuen. Espero dugu datorren urtean ere etortzea, eta ez egotea 11 urte gure eskolatik etorri gabe.
Lexuri L.H.5
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina