Pinta eskola ondoko zelaian egoten den zaldiak kume bat izan du, ez dakigu oraindik nola deituko diogun baina laster asmatuko dugu. Oso polita eta txiki-txikia da, jaiotzen ikusi genduan, eskola alboko landatik eskapatu zelako bolatoki ondoan dagoen zelaira. Eskolara heldu ginenean han zeuden biak lurrean etzanda. Ogia eta ura eman genien. Gero jabea etorri zenean bere lekura eraman zuten berriro.
AGAR: L.H.4
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina