ORTUA

2014-11-12

SAN MARTIN EGUNA

Atzo San Martin eguna ospatu genuen azken urteetan bezala. Lehen Hezkuntzakoak oinez bertaratu ginen, eta gaztainak zelan prstatzen diren ikusi, dastatu eta berriro bueltatu ginen.
Primerako eguraldia izan genuen hara joateko





2014-10-31

HALLOWEEN

Hemen gaude berriro, hainbat denbora pasa eta gero.Ia hemendik aurrera sarriago egoten garen

Halloween eguna heldu da, hainbat ekintzekin.
  • Goizean harrera geletan
  • Gero nagusiak, txikiei gaurko egunaren nondik norakoak azalduko deutsie
  • Ostean, danok batera esku lanak egingo dabez.
  • Frontenis txapelketako diplomak eman
  • Halloween gozokiak banatu 
  • Eskulanak amaitu
  • Bazkaldu ostean, pelikulak ikusiko ditugu.
Denok batera, primeran pasatuko dugulakoan.
Beste bat arte

2012-02-20

SASI KOIPETSU 2012

INAUTERIAK 2012

Goizeko 9:30 etan . Eskolan batuko gara, GELAN TUTOREEKIN.


Goizeko 10:30 etan:  KALEJIRA ALAIA egingo dugu HERRITIK.


Ondoren   HAMAIKETAKOA PLAZAN nahi duen guztiarentzat.


Gero    DANTZAK.   Eskolako umeek prestatutako emanaldia. KANPOKO FRONTOIAN

Eguerdiko 13:00tan  bazkaria FRONTOIAN. 
   

ZATOZTE DANOK !!!
ESKOLA ETA GURASO ELKARTEA.

2012-02-10

ELURRA MARA MARA

Elurra teilatuan
sakua lepoan
ibili beharko degu
aurtengo neguan. RIAU



2011-12-16

EUSKERAREN EGUNA

Aurten ere euskeraren eguna zela eta, herriko DANOBAT enpresak ekintza batzuk prestatu zituen ospatzeko eguna. Ekintza horiek bukatu eta gero, partehartzaile guztien artean bizikleta baten zozketa zegoen. Eta nori tokatu????
Ea asmatzen duzuen!!!!!!

2011-12-15

ENTSAIOAK


Olentzero egunean dana ondo urteteko entsaioak egiten hasi gara. Gaur publiko berria izan dugu gure kantaldia entzuten. Iparraldeko ikasle batzuk izan dira. Pozarren joan dira berriz Foruko barnetegira.

2011-11-11

SAN MARTIN EGUNA

Gaur 2011ko azaroaren 11, San martin egunean,aspaldiko partez San Martinera joan gara oinez L.H. osoa. Bertan gaztainak eta mostoa edan dugu. Eskerrik asko antolatzaileentzat. Datorren urtean, aurtengo moduko eguraldia egiten badu, prest egongo gara berriz joateko.

2011-06-10

LEKEITIOKO IGERILEKURA

Uda heltzear dagoenez, Lekeitiora joaten gara igeri egiten ikastera. Egun batzuetan Lehen Hezkuntzakoak joaten dira eta beste batzuetan denok batera, eskola osoa.

2011-06-03

UDAL FOROA

Maiatzaren 27an, urtero egiten dugun bezala, alkatearekin batu ginen udal foroa egiteko, eta datorren urterako eskariak egiteko.

ETXETIK KANPORA GAU BI

Pasa den Maiatzaren 18, 19 eta 20an etxetik kanpo bi gau egin genituen. Ezetz asmatu nora joan ginen? Hora hor pista bi. Asamatzen duzuenean erantzuna bidali. Bakarrik esan primeran pasatu genuela.

2011-05-30

KORRIKA

2011ko apirilaren 15an, ohitura den bezala eskola osoak korrika txikia egin genuen.Korrika gauaz pasatzen zenez herritik, ba guk KORRIKA TXIKIA egin genuen kilometroari bueltak emanez. Beste urte bi itxaron beharko dugu korrika txikia berriz egiteko.

IBAIALDE

2011ko apirilaren 14an, IBAIALDE programaren barruan, Argin erreka astertzera joan ginen. Erreba txikia denez eta inguruan ez dagoelez lantegirik, nahiko garbia egoten da.

IPUIN KONTALARIAK LEKEITIOTIK

2011ko apirilaren 8an, Lekeitioko Iturriotz DBHko 3. mailako neska mutilak eskolara etorri ziren euren tailerretan guretzat prestatzen dituzten ipuinak kontatzera. KaƱoia eta pantaila handia behar izaten dute ipuinak kontatzeko. Urtero etortzen dira, eta gustora egoten gara.