ORTUA

2016-01-18

CROSSA

Ekainaren 12an, arratsaldez, eskola eta elizape inguruan euria zegoelako, normalean San Martin inguruan egiten bait dugu,  eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen artean crossa egin genuen. Gelaka egin genuen korrika eta gurasoak ere parte hartu zuten. Irabazten duten ikasleak medaila jasotzen dute eta gurasoei koroa bat jartzen zaie. Partehartzaile guztiak saria jaso zuten eta amaieran frontoipean merendola egin genuen. Primeran pasatu genuen baina eguraldia ez zen gure alde egon. Ia datorren urtean zelako eguraldia egiten duen























2016-01-14

ESKOLA GIDA 2015-2016



ESKOLA GIDA 2015-2016



https://drive.google.com/file/d/0B_LxUwwYbyG9S0dDd0FsMl9SU28/view?usp=sharing





2015-06-29

SASTARRAIN

Ekainaren 9tik 11ra, Sastarrainera (Zestoa) joan ginen eskola osoa, 2 eta 3 urteetakoak ezik. Bertan hiru egun eta bi gau pasatu genituen ekintza desberdinak eginez.
















PAINT BALL

Ekainak 5ean, eta Lehen Hezkuntzako 6. maila amaitu dutenentzat sorpresa bat prestatu genuen. Zornotzan dagoen jolas parke batera joan ginen 6. mailatik pasatu diren irakasle guztiekin batera.


IBAIALDE

Ekainaren 4an, Eskola Agenda 21 programaren barruan, IBAIALDE programa dago eta honek herriko ibaiaren zati bat garbitzean datza. Hori dela eta Argin erreka garbitzea tokatzen zaigu.
Autobusez joan ginen Eara eskola osoa. Han Haur Hezkuntzakoak Eako hondartzan gelditu ziren egun pasa egiten eta Lehen Hezkuntzakoak bidegorritik Argin errekaraino joan ginen. Han erreka garbitu eta aztertu ostean, berriro bueltatu ginen Eara. Hondartzan bazkaldu eta arratsaldea pasatu ondoren, autobusa hartu eta betiko irteerako ordurako, eskolan bueltan egon ginen.






2015-05-21

Maiatzak 17




Danok ezberdinak garelako eta eskubide bardinak ditugulako!

2015-05-20

GETXO LINGUAE 2015

Aurten Getxo Linguaen landu den gaia Hizkuntza Proiektua izan da, eta beste askoren artean aukeratuak izan gara bertan azaltzen Ingelesa lantzeko egiten ditugun ekintzak.
Nahiz eta horrelakoak egiteko ohiturarik ez izan, onik atera ginen. Ainhoaren (ingeleseko irakaslea) planteamenduarekin denok ados eta gustura egon ziren


 EGITARAUA / PROGRAMA
EGITARAUA
Goizean
9:00-9:30. Sarrera ofiziala
9:30-10:15. Hizkuntza Proiektua gure ikastetxeetan, Berritzegune Nagusiko hizkuntzak taldea.
10:15-11:30. Zer dago erabaki didaktiko-metodologikoen atzean?, Uri Ruiz Bikandi, EHUko irakaslea eta ikertzailea (GREAL ikerketa taldeko kidea).
11:30- 12:00. ATSEDENALDIA
12:00-13:15. Eleaniztasunerantz: ikerketa baten inguruko gogoeta, Elizabet Arocena, EHUko irakaslea eta ikertzailea (DREAM ikerketa taldeko kidea).
13:15:13:45. Etwinning, eskolen arteko lankidetza on!, Conchi Bergera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; Xabier Muxika, Berritzegune Nagusia; Joserra Jimenez, CEP Lucas Rey-Matias Landaburu LHI eta Maite Elejalde, CEP Virgen de la Guía LHI.
Arratsaldean
15:30etik 17:15era. Ikastetxeetako praktika onak:
·         Lehen Hezkuntzako praktika onak
o    CEP Luis Dorao LHI
o    CEP Luis Ezeiza LHI
o    CEP Ispaster LHI
o    CPIPS La Inmaculada Hijas de Jesús HLBHIP
·         Bigarren Hezkuntzako praktika onak
o    IES Lekeitio BHI
o    IES Lizardi BHI
o    IES Lakua BHI
o    IES Egape Ikastola BHI
17:15etik 17:30era. Saioaren itxiera
PROGRAMA 
Mañana
9:00-9:30. Presentación oficial
9:30-10:15. Hizkuntza Proiektua gure ikastetxeetan, Asesores de Lenguas del Berritzegune Nagusia
10:15-11:30. Zer dago erabaki didaktiko-metodologikoen atzean?, Uri Ruiz Bikandi, Profesora e investigadora de la Universidad del País Vasco, (miembro del grupo de investigación GREAL).
11:30- 12:00. DESCANSO
12:00-13:15. Eleaniztasunerantz: ikerketa baten inguruko gogoeta, Elizabet Arocena, Profesora e Investigadora de la Universidad del País Vasco (miembro del grupo de investigación DREAM).
13:15:13:45.Etwinning, eskolen arteko lankidetza on!, Conchi Bergera, Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura; Xabier Muxika, Berritzegune Nagusia; Joserra Jimenez, CEP Lucas Rey-Matias Landaburu LHI y Maite Elejalde, CEP Virgen de la Guía LHI.
Tarde
15:30-17:30. Buenas prácticas:
·         Buenas prácticas de Educación Primaria
o    CEP Luis Dorao LHI
o    CEP Luis Ezeiza LHI
o    CEP Ispaster LHI
o    CPIPS La Inmaculada Hijas de Jesús HLBHIP
·         Buenas prácticas de Educación Secundaria
o    IES Lekeitio BHI
o    IES Lizardi BHI
o    IES Lakua BHI
o    IES Egape Ikastola BHI
17:15-17:30. Cierre de la Jornada

IRAKASLEEN AGURRA

Egun berean, gure eskolan praktikak egiten egon diren bi irakasleen azken eguna izan zen. Agurne eta Uzuri.
Agurra emateko L.H.5-6 mailakoak etxeetan prestatutako janaria ekarri genuen eta gelan jan genuen. Ondo pasatu genuen baina irakasle biak penaz gelditu ziren