Elexalde, 13 48288 Ispaster (Bizkaia) TEL: 94.684.02.63 eskola@ispasterkoeskola.com
2015-05-20
BIZIKLETA EGUNA
Maiatzak 6an, bizxikleta eguna ospatu genuen eskolan. Jolas ordua eta gero ikasle eta irakasle guztiak kilometroari bizikletaz eman genion buelta bat. Batzuk beste batzuk baino gehiago nekatu ginen!!!!!!!!
KORRIKA
Martxoak 23an, Korrika txikia ospatu genuen eskolan. Eguraldi txarra egin zuenez, elizapetik bueltaka ibili ginen, nagusienetik hasita gazteenetaraino. Goiz polita atera zen, haurreskolakek ere parte hartu zuten.
ITURRIOTZ
Maiatzaren 5ean, Lekeitioko BHIko 4. mailakoak gure eskolara etorri ziren ipuinak kontatzera, beraiek egiten duten ipuin tailerrean landutako ipuinak. Asko gustatu jakuzan kontatu eta antzeztutako ipuinak. komendianteak esaten zuten bezala
: "El año que viene, más y mejor"
: "El año que viene, más y mejor"
OLINPIADAK
Apirilaren 30an, Lea-Artibaiko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasle guztiak Lekeition batu ginen gure arteko Olinpiadak egiteko.
Batzuk eskola inguruan ibili ginen eta beste batzuk, herriko frontoiaren inguruan, kirol desberdinak lantzen.
Denok batera bazkaldu ondoren herriko plazan, herriko frontoian eskuz txapelketa egon zan. Ondo pasatu genuen.
Ea datorren urtean non den? Ondarroan edo Markinan?
Batzuk eskola inguruan ibili ginen eta beste batzuk, herriko frontoiaren inguruan, kirol desberdinak lantzen.
Denok batera bazkaldu ondoren herriko plazan, herriko frontoian eskuz txapelketa egon zan. Ondo pasatu genuen.
Ea datorren urtean non den? Ondarroan edo Markinan?
PELLO AÑORGA
Martxoaren 24an, ipuin kontalarien programaren barruan, Pello Añorga etorri zaigun. A ze arratsalde ederra bota genuen berarekin, ipuinak kontatu, antzeztu, abestu, dantzatu,...
Ia hurrengoan ere gure eskolara datorren!!!!!!!!!!!!!!!!!
Ia hurrengoan ere gure eskolara datorren!!!!!!!!!!!!!!!!!
MARTXOAK 8
Martxoak 8, Emakumeen eguna, igandea izan zenez, aurreko ostiralean ospatu genuen eskolan. Ormairudi bat egin genuen Lehen Hezkuntzako gela guztien artean: 1. ziklokoak emakume abeslariak landu zuten, 2. ziklokoek, emakume kirolariak eta 3. ekoek, emakume idazleak. Haur Hezkuntzakoak, berriz, emakumeen lanbideak landu zuten .
Biografia guztiekin, galdetegi bat prestatu zen. Ikasle guztiak galdetegia erantzun zuten eta denon artean zozketa egin zen.
Gero denok batuta eta morez jantzita, argazki erraldoi bat atera genuen
Biografia guztiekin, galdetegi bat prestatu zen. Ikasle guztiak galdetegia erantzun zuten eta denon artean zozketa egin zen.
Gero denok batuta eta morez jantzita, argazki erraldoi bat atera genuen
2015-05-19
GALTZAGORRI
Otsailaren 13an, liburu ibiltarien altxorra heldu zen eskolara. Eskolan denboraldia egin eta gero martxoaren 18an bila etorri ziren. Bertan egon ziren ipuin eta liburuak asko gustatu jakuzan. Ohianak kontatzen hasitako ipuinak ere, oso politak izan ziren
GOSARI OSASUNTSUA
Aurten ere, azken urteetan bezala, gosari osasuntsua egin dugu eskolan. Elurra zela eta, egun aldaketa egon zen baina azkenean heldu zen eguna. Etxetik gosaldu gabe etorri eta Lehen Hezkuntzako guztiak jantokian aurkitu genuen gosaria prest: esnea, kakakoa, indi oilarra, ogia, olioa, eta sagarrak. a ze gosari ederra!
2015-02-09
SANTA AGEDA
Aurtengo Santa Ageda eguna gustiz desberdina izan da.
Dena prest, urtero bezala herritik kantatzeko eta gero eguerdian, eskolako nagusiak bokatarekin Goierrira joateko eta ...........
goizean esnatu ginenean...........
dena ZURI ZURI, elurrez inguratuta geunden. Ah, ze poza!
Eskolatik hurbil baino ez genuen abestu, plazan, udaletxe aurrean, elizapean eta frontoiko tabernan. Beste lekuren baten abesterik ez zan egon.
Elurrarekin jolastu ondoren, eskolan bokata jan eta gero etxera, berriro elurrarekin jolastera.
Urte askotan ahaztuko ez zaigun eguna!
Zelan pasa genuen ikusi nahi baduzue, klikatu hemen
Zelan pasa genuen ikusi nahi baduzue, klikatu hemen
2015-02-02
INAUTERIAK
Badatozela, ......
Gero eta gutxiago falta dela,.......
Gu hemen gaude prestatzen, eta zuek?
Animatu eta ikusiko gara
Gero eta gutxiago falta dela,.......
Gu hemen gaude prestatzen, eta zuek?
Animatu eta ikusiko gara
2014-11-12
SAN MARTIN EGUNA
Atzo San Martin eguna ospatu genuen azken urteetan bezala. Lehen Hezkuntzakoak oinez bertaratu ginen, eta gaztainak zelan prstatzen diren ikusi, dastatu eta berriro bueltatu ginen.
Primerako eguraldia izan genuen hara joateko
Primerako eguraldia izan genuen hara joateko
2014-11-05
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)