ORTUA

2015-05-20

OLINPIADAK

Apirilaren 30an, Lea-Artibaiko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasle guztiak Lekeition batu ginen gure arteko Olinpiadak egiteko.
Batzuk eskola inguruan ibili ginen eta beste batzuk, herriko frontoiaren inguruan, kirol desberdinak lantzen.
Denok batera bazkaldu ondoren herriko plazan, herriko frontoian eskuz txapelketa egon zan. Ondo pasatu genuen.
Ea datorren urtean non den? Ondarroan edo Markinan?

PELLO AÑORGA

Martxoaren 24an, ipuin kontalarien programaren barruan, Pello Añorga etorri zaigun. A ze arratsalde ederra bota genuen berarekin, ipuinak kontatu, antzeztu, abestu, dantzatu,...
Ia hurrengoan ere gure eskolara datorren!!!!!!!!!!!!!!!!!








MARTXOAK 8

Martxoak 8, Emakumeen eguna, igandea izan zenez, aurreko ostiralean ospatu genuen eskolan. Ormairudi bat egin genuen Lehen Hezkuntzako gela guztien artean: 1. ziklokoak emakume abeslariak landu zuten, 2. ziklokoek, emakume kirolariak eta 3. ekoek, emakume idazleak. Haur Hezkuntzakoak, berriz, emakumeen lanbideak landu zuten .
Biografia guztiekin, galdetegi bat prestatu zen. Ikasle guztiak galdetegia erantzun zuten eta denon artean zozketa egin zen.
Gero denok batuta eta morez jantzita, argazki erraldoi bat atera genuen





2015-05-19

GALTZAGORRI

Otsailaren 13an, liburu ibiltarien altxorra heldu zen eskolara. Eskolan denboraldia egin eta gero martxoaren 18an bila etorri ziren. Bertan egon ziren ipuin eta liburuak asko gustatu jakuzan. Ohianak kontatzen hasitako ipuinak ere, oso politak izan ziren


GOSARI OSASUNTSUA

Aurten ere, azken urteetan bezala, gosari osasuntsua egin dugu eskolan. Elurra zela eta, egun aldaketa egon zen baina azkenean heldu zen eguna. Etxetik gosaldu gabe etorri eta Lehen Hezkuntzako guztiak jantokian aurkitu genuen gosaria prest: esnea, kakakoa, indi oilarra, ogia, olioa, eta sagarrak. a ze gosari ederra!



ELURRA TEILATUAN


Aurtengo Santa Ageda egunean eta hurrengoetan ikusi ditugun paisaiak 

2015-02-09

SANTA AGEDA

Aurtengo Santa Ageda eguna gustiz desberdina izan da. 
Dena prest, urtero bezala herritik kantatzeko eta gero eguerdian, eskolako nagusiak bokatarekin Goierrira joateko eta ...........
goizean esnatu ginenean........... 
dena ZURI ZURI, elurrez inguratuta geunden. Ah, ze poza!
Eskolatik hurbil baino ez genuen abestu, plazan, udaletxe aurrean, elizapean eta frontoiko tabernan. Beste lekuren baten abesterik ez zan egon.
Elurrarekin jolastu ondoren, eskolan bokata jan eta gero etxera, berriro elurrarekin jolastera. 
Urte askotan ahaztuko ez zaigun eguna! 

Zelan pasa genuen ikusi nahi baduzue, klikatu hemen


2015-02-02

INAUTERIAK

Badatozela, ......
Gero eta gutxiago falta dela,.......
Gu hemen gaude prestatzen, eta zuek?
Animatu eta ikusiko gara


ELURRA TEILATUAN, .......

Elurra be badatorrela eta, hemen gaude zain.
Ez beldurtu hau txingorra da eta.

2014-11-12

SAN MARTIN EGUNA

Atzo San Martin eguna ospatu genuen azken urteetan bezala. Lehen Hezkuntzakoak oinez bertaratu ginen, eta gaztainak zelan prstatzen diren ikusi, dastatu eta berriro bueltatu ginen.
Primerako eguraldia izan genuen hara joateko





2014-10-31

HALLOWEEN

Hemen gaude berriro, hainbat denbora pasa eta gero.Ia hemendik aurrera sarriago egoten garen

Halloween eguna heldu da, hainbat ekintzekin.
  • Goizean harrera geletan
  • Gero nagusiak, txikiei gaurko egunaren nondik norakoak azalduko deutsie
  • Ostean, danok batera esku lanak egingo dabez.
  • Frontenis txapelketako diplomak eman
  • Halloween gozokiak banatu 
  • Eskulanak amaitu
  • Bazkaldu ostean, pelikulak ikusiko ditugu.
Denok batera, primeran pasatuko dugulakoan.
Beste bat arte

2012-02-20

SASI KOIPETSU 2012

INAUTERIAK 2012

Goizeko 9:30 etan . Eskolan batuko gara, GELAN TUTOREEKIN.


Goizeko 10:30 etan:  KALEJIRA ALAIA egingo dugu HERRITIK.


Ondoren   HAMAIKETAKOA PLAZAN nahi duen guztiarentzat.


Gero    DANTZAK.   Eskolako umeek prestatutako emanaldia. KANPOKO FRONTOIAN

Eguerdiko 13:00tan  bazkaria FRONTOIAN. 
   

ZATOZTE DANOK !!!
ESKOLA ETA GURASO ELKARTEA.

2012-02-10

ELURRA MARA MARA

Elurra teilatuan
sakua lepoan
ibili beharko degu
aurtengo neguan. RIAU