ORTUA

2015-02-09

SANTA AGEDA

Aurtengo Santa Ageda eguna gustiz desberdina izan da. 
Dena prest, urtero bezala herritik kantatzeko eta gero eguerdian, eskolako nagusiak bokatarekin Goierrira joateko eta ...........
goizean esnatu ginenean........... 
dena ZURI ZURI, elurrez inguratuta geunden. Ah, ze poza!
Eskolatik hurbil baino ez genuen abestu, plazan, udaletxe aurrean, elizapean eta frontoiko tabernan. Beste lekuren baten abesterik ez zan egon.
Elurrarekin jolastu ondoren, eskolan bokata jan eta gero etxera, berriro elurrarekin jolastera. 
Urte askotan ahaztuko ez zaigun eguna! 

Zelan pasa genuen ikusi nahi baduzue, klikatu hemen


2015-02-02

INAUTERIAK

Badatozela, ......
Gero eta gutxiago falta dela,.......
Gu hemen gaude prestatzen, eta zuek?
Animatu eta ikusiko gara


ELURRA TEILATUAN, .......

Elurra be badatorrela eta, hemen gaude zain.
Ez beldurtu hau txingorra da eta.

2014-11-12

SAN MARTIN EGUNA

Atzo San Martin eguna ospatu genuen azken urteetan bezala. Lehen Hezkuntzakoak oinez bertaratu ginen, eta gaztainak zelan prstatzen diren ikusi, dastatu eta berriro bueltatu ginen.
Primerako eguraldia izan genuen hara joateko





2014-10-31

HALLOWEEN

Hemen gaude berriro, hainbat denbora pasa eta gero.Ia hemendik aurrera sarriago egoten garen

Halloween eguna heldu da, hainbat ekintzekin.
  • Goizean harrera geletan
  • Gero nagusiak, txikiei gaurko egunaren nondik norakoak azalduko deutsie
  • Ostean, danok batera esku lanak egingo dabez.
  • Frontenis txapelketako diplomak eman
  • Halloween gozokiak banatu 
  • Eskulanak amaitu
  • Bazkaldu ostean, pelikulak ikusiko ditugu.
Denok batera, primeran pasatuko dugulakoan.
Beste bat arte

2012-02-20

SASI KOIPETSU 2012

INAUTERIAK 2012

Goizeko 9:30 etan . Eskolan batuko gara, GELAN TUTOREEKIN.


Goizeko 10:30 etan:  KALEJIRA ALAIA egingo dugu HERRITIK.


Ondoren   HAMAIKETAKOA PLAZAN nahi duen guztiarentzat.


Gero    DANTZAK.   Eskolako umeek prestatutako emanaldia. KANPOKO FRONTOIAN

Eguerdiko 13:00tan  bazkaria FRONTOIAN. 
   

ZATOZTE DANOK !!!
ESKOLA ETA GURASO ELKARTEA.

2012-02-10

ELURRA MARA MARA

Elurra teilatuan
sakua lepoan
ibili beharko degu
aurtengo neguan. RIAU



2011-12-16

EUSKERAREN EGUNA

Aurten ere euskeraren eguna zela eta, herriko DANOBAT enpresak ekintza batzuk prestatu zituen ospatzeko eguna. Ekintza horiek bukatu eta gero, partehartzaile guztien artean bizikleta baten zozketa zegoen. Eta nori tokatu????
Ea asmatzen duzuen!!!!!!

2011-12-15

ENTSAIOAK


Olentzero egunean dana ondo urteteko entsaioak egiten hasi gara. Gaur publiko berria izan dugu gure kantaldia entzuten. Iparraldeko ikasle batzuk izan dira. Pozarren joan dira berriz Foruko barnetegira.

2011-11-11

SAN MARTIN EGUNA

Gaur 2011ko azaroaren 11, San martin egunean,aspaldiko partez San Martinera joan gara oinez L.H. osoa. Bertan gaztainak eta mostoa edan dugu. Eskerrik asko antolatzaileentzat. Datorren urtean, aurtengo moduko eguraldia egiten badu, prest egongo gara berriz joateko.

2011-06-10

LEKEITIOKO IGERILEKURA

Uda heltzear dagoenez, Lekeitiora joaten gara igeri egiten ikastera. Egun batzuetan Lehen Hezkuntzakoak joaten dira eta beste batzuetan denok batera, eskola osoa.

2011-06-03

UDAL FOROA

Maiatzaren 27an, urtero egiten dugun bezala, alkatearekin batu ginen udal foroa egiteko, eta datorren urterako eskariak egiteko.

ETXETIK KANPORA GAU BI

Pasa den Maiatzaren 18, 19 eta 20an etxetik kanpo bi gau egin genituen. Ezetz asmatu nora joan ginen? Hora hor pista bi. Asamatzen duzuenean erantzuna bidali. Bakarrik esan primeran pasatu genuela.