ORTUA

2008-10-10

KARTELAK


Urriak 9an, eskolako ume txikienak,Mariaren gelakoak, kartel batzuk egin zituzten patioan ipintzeko. Kartel hoietan jartzen zuen: zakarrontziak erabili eta patioa denona da.
ESTHER L.H.5

HABITAT EGUNA


Urriak 6, astelehena, eskolako patioa eta txabolatxoa ere garbitu genuen, belarrak ere garbitu genituen. Orain eskola oso garbi dago eta garbi mantentzen saiatuko gara.
KOBA L.H.3, LEXURI L.H.5

2008-10-03

KEXA

2 urte pasa dira eta oraindik ez dute ipini eskatutakoa. bakarrik 2 gauza, 2 gauza. AGAR L.H.5

IRAKASLE GELA

Ihaz informatika gela izan zena, orain irakasle gela da. Irakasle gelan batzarrak ere egiten dira eta blogean ere idazten dugu beste urteetan moduan. Bueno, gauza da gela hori gauza askotarako erabiltzen dela, umeak lo egiteko ere.
JUDITH L.H.5

ORDUZ KANPOKO EKINTZAK

Astelehenean extraeskolarrak hasi ziren. Dantzak, Jonek, psikomotrizitate gelan, jolasak Amagoiak frontoian, musika Ikerrek eta Peiok, Ikerrek dotrinan eta Peiok H.H.2,3 gelan.
KOBA L.H.3 eta LEXURI L.H.5

KUADRILA BAZKARIA

Bihar, Urriak 4, larunbata, herri bazkaria dago. Lehenengo umeak jango dugu eta gero nagusiak. Umeak hau jango dugu: espagetiak eta okela. Haundiak marmitakoa eta okela. Azkenean gauen musika 01:30arte.
AIORA L.H.4

2008-09-26

IKASLE BERRIAK ETA ANDEREÑO BERRIAK

Aurten 6 ume berri eta 4 andereño berri etorri dira eskolara. Ume berriak dira: DANEL, IRAIA, JON, LAIA, MALEN eta EKAITZ. Irakasleak dira: LOURDES, GARBIÑE eta IXONE.
ESTHER L.H.5 ETA KOBA L.H.3

ESKOLA OBRETAN.

Urte honetan eskolako nagusiak, Lehen Hezkuntza 3, 4 eta 5. mailakoak, dotrinan gaude. Eskolako goiko pisua konpontzen ari dira gela berriak ateratzeko guretzat.
Andereñok esaten du Gabonak arte edo bertan egon beharko garela. Zelako hotza.
AIORA, L.H.3 eta ESTHER, L.H.5

BIZKAIA 21


Asteazkenean, irailak 23an, BIZKAIA 21eko autobusa eskolara etorri zen, guri azaltzera, nola birziklatu behar dugun eta baita ordenagailuan joko batzuk egiteko. Bueno, gauza da denok oso ondo pasatu genuela.
JUDITH. L.H.5

KAIXO LAGUNOK!

Eskolan hasi garenez, blogean idazten ere bai. faltak baditugu, ordenagailuan ibili gabe, bueno idatzi gabe, denbora asko egon garelako izango da.
Bueno, ba guk oporretan super ondo pasa dugu, nire lagun Lexurik eta nik behintzat, hala uste dugu. Espero dugu zuek ere opor on batzuk pasatuko zenutela, ezta? Bueno, datorren ostiralerarte.
AGAR eta LEXURI. L.H.5

2008-06-13

AGUR DENOI

Kaixo eta agur, ze ia gure bloga amaitzen ari da eta oporrak hurbil daude, orduan muxu handi bat denoi eta bagoaz .
AGAR. L.H.4

AGUR BLOG

Gaur, ekainak 13, ostirala azken eguna da blogean idatziko duguna. Agur bero bat blog a ikusten dutenoi. Laster itzuliko gara.
Lexuri eta Esther L.H.4

ASIERREN URTEBETETZEA

Ekainaren 8an Asierren urtebetetzea izan zen. 4 urte egin ditu. Bizkotxoa eta zumoa ekarri zituen eta gero zorionak abestu genion. Oso ondo pasatu genduan.
KOBA-L.H.2, JUDITH-L.H.4 eta XABAT-L.H.1.

NIRE URTEBETETZEA (LEXURI)

Ekainak 8an nire urtebetetzea izan zen. 10 urte egin ditut. Eskolako zaharrena naiz. Eskolan ospatu genuen lehenengo, eta gero frontoian. Oso ondo pasatu genuen denok.
Lexuri eta Esther. L.H.4

IGERI IKASTAROA AMAITU DA

Igerilekua amaitu egin da. Monitoreak hauek izan dira: Aingeru, Miguel Angel eta Iban. Denak oso ondo portatu dira gurekin. Ondo pasatu dugu eta penarekin gelditu gara.
XABAT-L.H.1, KOBA-L.H.2 ETA JUDITH-L.H.4