Atzo Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna zela eta, herriko plazan elkartu ginen emakumeak jasaten duten indarkeria salatzeko. Eskolan ere landu genuen gaia eta gure mezuak idatzi genituen globoetan.
Elexalde, 13 48288 Ispaster (Bizkaia) TEL: 94.684.02.63 eskola@ispasterkoeskola.com
2024-11-26
2024-11-21
AZTERKOSTA
Urtero legez "Azterkosta" ekintza egitera joan ginen Ogeiara. HH 4-5 eta LHko lagunak joan ginen. Hondartza eta goiko merenderoa garbitu eta ur laginak hartu genituen gero gelan analizatzeko. Ogeia hondarrez beteta aurkitu genuen eta oso pozik ibili ginen.
SAN MARTIN EGUNA
Ohitura dugun bezala, azaroaren 11an San Martinera egin genuen txangoa. Han bertako elkartekoek gaztaina erreak prestatu zizkiguten. Oso-oso onak zeuden. Goiz ederra pasatu genuen.
2024-11-19
GABA BALTZA
Pasa den Urriaren 30ean "Gaba Baltza" edo "Arimen Gaba" ospatu genuen eskolan. Goizean tailerrak eta jolasak izan genituen eta arratsaldean kalabaza hustuketa. Hurrengo egunean kalabazak herrian zehar jarri genituen. Oso egun polita izan zen.
GALTZAGORRI
Aurten ere Galtzagorrikoen bisita izan dugu eskolan. Galtzagorri Elkarteko Oihanak pilo bat liburu polit ekartzen dizkigu eskolara. Hiru-lau kontatzen dizkigu eta denak eskolan uzten ditu guk gero etxera eraman ahal izateko. Oso ipuin politak kontatu zizkigun!
2024-11-15
HH GARRAIOAK
Kaixo, kaixo!
HHko ikasleak "GARRAIOAK" landu dituzte. Oso ondo pasatu dute. Suhiltzaileen kamioia etorri zen eskolara eta anbulantzia ere bai. Asko ikasi dute eta primeran ibili dira. Hemen bideotxoa: