Urriak 26an igandean, nire ahizparen urtebetetzea izan zen. Oso ondo pasatu genuen.
KOBA L.H.3
2008-10-31
EGUN BERDEA
Gaur, urriak 30, egun berdea da. Ospatzeko bizikletaz ibiltzeko asmoa izan dugu baina egun txarra egin duenez beste egun baterako atzeratzea erabaki dugu, eguraldi ona egiten duenerako.
ESTHER. L.H.5
ESTHER. L.H.5
GURE URTEBETETZEA
Asteartean gure urtebetetzea izan zen, Estherrena eta nirea. Bikiak gara. eskolan ospatu genuen. Gure amak tostadak eta arrozezko pastela egin zuen. gero zorionak kanta ziguten. Oso ondo pasatu genuen. Egun berean Agar eta Uxueren urtebetetzea ospatu genuen.
JUDIT. L.H.5
JUDIT. L.H.5
UXUEREN URTEBETETZEA
LEKEITIOKO OSASUN ZENTRORA BUELTA
Herenegun, alegia, urriak 29an, haur Hezkuntzako ikasleak Lekeitioko anbulatoriora joan ziren eta han ia konsulta guztietara sartu ziren gainera hango medikuek azaldu zien zer zen matrona eta horrelako gauzak. Zelako aurpegia daukate eurak ze gu ia musika gabe geratu ginen. Eskerrak arin heldu zirela, errekreo ordurako, bestela erdera egingo genuen.
AIORA. L.H.4
AIORA. L.H.4
2008-10-24
GOIZEKO IPUINA
Terek goizero ipuin bat kontatzen digu. Irakurtzen hasi baino lehenago, periodikoarekin forratu egin du ez ikusteko portada, ez jakiteko ze liburu den. Esan zuen ez bazaigu gustatzen ez gelditzeko ipuina entzuten, baina denok gelditzen gara. Oso laburrak eta oso politak dira historioak.
ESTHER L.H.5
ESTHER L.H.5
AZTERKOSTA
Ostiralean Ogellara joan ginen Asterkosta egitera. Haur Hezkuntzakoak kotxez joan ziren eta Lehen Hezkuntzakoak oinez. Hondartza aztertu genuen, uraren temperatura hartu genuen,ikusi genuen ura ona edo txarra zegoen, animaliak aztertu genituen eta gero, hamaiketakoa jan genuen. Eskolara heldu ginenean batzuk blai-blai eginda heldu ziren.
LEXURI. L.H.5
JONEN URTEBETETZEA
Gure euskal dantzetako andereñoak, alegia, Jonek, 29 urte egin ditu eta eskolara pastelarekin etorri zen baina umeek ez zuten pastelari mokadutxo bat ere eman, andereinoek dena jan zutelako. Zelako aurpegia.
Aiora.L.H.4
Aiora.L.H.4
PASEOA
Astelehenean, paseo bat ematera joan giñen, kilometroari buelta bat eman genion, gero Santiago baselizara joan giñen, han eskutaketara jolastu genuen. Denok primeran pasatu genuen.
JUDITH. L.H.5
JUDITH. L.H.5
2008-10-10
PINTXO DORTOKA
Atzo, osteguna, andereño Sorkundek bere dordoka PINTXO ekarri zuen kaiola batean. Ekarriaz batera, eskolako patioan soltatu genuen. Patio orduan denok jolastu genuen dordokarekin. L.H.,1,2 mailakoak matematika orduan, pisatu eta neurtu egin zuten. 2,5 kg pisatzen du eta 19 Zzm-ko luzera dauka.PINTXO dordokak 11 urte ditu.
AIORA L.H.4 eta JUDITH L.H.5
AIORA L.H.4 eta JUDITH L.H.5
KATALINEN URTEBETETZEA
Gaur Katalinen urtebetetzea da. 4 urte egin ditu, eta tarta ez da egon oso goxoa, bueno, egia esan guk L.H.koak ez dugu ospatu, bakarrik H.H.koak.
AGAR L.H.5
AGAR L.H.5
KARTELAK
HABITAT EGUNA
2008-10-03
IRAKASLE GELA
Ihaz informatika gela izan zena, orain irakasle gela da. Irakasle gelan batzarrak ere egiten dira eta blogean ere idazten dugu beste urteetan moduan. Bueno, gauza da gela hori gauza askotarako erabiltzen dela, umeak lo egiteko ere.
JUDITH L.H.5
JUDITH L.H.5
ORDUZ KANPOKO EKINTZAK
Astelehenean extraeskolarrak hasi ziren. Dantzak, Jonek, psikomotrizitate gelan, jolasak Amagoiak frontoian, musika Ikerrek eta Peiok, Ikerrek dotrinan eta Peiok H.H.2,3 gelan.
KOBA L.H.3 eta LEXURI L.H.5
KOBA L.H.3 eta LEXURI L.H.5
KUADRILA BAZKARIA
Bihar, Urriak 4, larunbata, herri bazkaria dago. Lehenengo umeak jango dugu eta gero nagusiak. Umeak hau jango dugu: espagetiak eta okela. Haundiak marmitakoa eta okela. Azkenean gauen musika 01:30arte.
AIORA L.H.4
AIORA L.H.4
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)