ORTUA

2024-10-21

HABITAT EGUNA

 Pasa den Irailaren 30ean HABITAT EGUNA ospatu genuen eskolan. Eskola ingurua garbitzera joan ginen denok. Zaborra batu eta gero sailkatu egin genuen ikusteko zenbat zabor eta zein motatakoa botatzen dugun lurrera. Behin sailkatuta zabor guztia dagokion edukiontzietara bota genuen. Horrelako ekintzek kontzientzia hartzeko balio digute.



2024-09-23

KILOMETROARI BUELTA BIZI ELKARTEKOEKIN

 Pasa den eguenean, irailaren 19an "Kilometroari" buelta emon genion Bizi Elkartekoekin batera. Paseotxoa egin ostean elkartera joan ginen eta han Bizi Elkarteko kideek prestatutako merienda goxoa jan genuen. 

Eskerrik asko bihotz-bihotzez!



2024-06-27

AZKEN EGUNEKO JOLASAK

 Ekainaren 21ean agur esan genion ikasturteari. Aurten "ur-guda" egiteko asmoa geneukan baina eguraldiak ez zigunez lagundu, goizean jolasak egin genituen frontoian. Primeran pasatu genuen.




EAko HONDARTZA ETA IBAIALDE.

 Ekainaren 17an txangoa egin genuen Ea-ra. HHkoak hondartzara joan ginen zuzenean eta LHkoak ibaia garbitzera joan ziren "Ibaialde" ekintza burutzeko. Hori bukatuta hondartzara etorri ziren HHkoekin elkartzera.




UDAL FOROA.

 Ekainaren 14an Udal Foroa izan genuen liburutegiko goiko gelan. Alkatearekin elkartu ginen Agenda 30ean egindako lanak aurkezteko, gure eskaerak egiteko eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko. Horren ostean hameiketako osasungarri eta goxoa eskaini ziguten.







BIZI ELKARTEKOEKIN YOGURTAK EGITEN. HH-LH

 Ekainaren 13an, arratsaldez, Bizi Elkarteko lagunekin yougurtak egin genituen beraien txokoan. Oso gustura ibili ginen beraiekin. Hurrengo egunean Udal Foroaren ostean jan genituen yogurtak.




ARRAGUARA BISITA. HH

 Ekainaren 13an Arragua espaziora egin genuen bisita. Hango instalazioetan jolastu ginen eta eguraldi eder-ederra zegoenez urarekin ere txipli-txapla ibili ginen. Goiz zoragarria pasatu genuen.




BIZKAIKO ESKOLA TXIKIEN TOPAKETA

 Ekainaren 7an Bizkaiko Eskola Txikien Topaketa egon zen Zugastietan. Hantxe elkartu ginen beste eskoletako HH eta LH1-2ko ikasleekin. Egun eder-ederra pasatu genuen.




SCAVENGER HUNT. LH 3-4

 LH 3-4.mailako ikasleak jarraibideak landu dituzte Inglesean. Praktikan jartzeko "Altxorraren bila" egin dugu herrian zehar.




SENSES LH 5-6

 LH 5-6. mailan zentzumenak landu ditugu Science-n. Talde bakoitzak zentzumen bat landu du eta aukezpen gisa Canva bat egin dute. Hortaz gain beste taldeentzako ariketak eta esperimentuak egin dituzte.




TALENTATU. ZIENTZIAREN EGUNA LH 5-6

 LH 5-6. mailako ikasleak Markina-Xemeinera joan dira Zientziari buruzko jardunaldira. Lea-Artibaiko enpresa desberdinek egiten duten lana ezagutu dute. Gustura ibili dira.













KOMIKIEN ERAKUSKETA LH3-4

 LH 3-4ko ikasleek KOMIKI oso politak egin dituzte. Erakusketa bat jarri dute goiko gelan.









ELECTRICITY LH 5-6

 LH 5-6ko ikasleak elektrizitatearen gaia landu dute Sciencen. Zirkuitu elektrikoa nola egiten den ikasteko beste gelakoentzan jolas batzu egin dituzte.



OUR TOWN

 LH 3-4.mailako ikasleak gure hizkuntza laguntzailea den KCri gure herria erakutsi diogu. Asko gustatu zaio.




2024-06-03

BASERRIA. HH2-3

 HH2-3ko ikasleak BASERRIA proiektuaren barruan hainbat bisita jaso eta egin dituzte gaia lantzeko. Begiratu zelako bideo polita egin duten.