2010-02-05

SANTA AGEDAKO BIDEA PRESTATZEN



Astelehen arratsaldean heziketa fisikoko orduan, Santa Ageda egunerako ibilbidea ikusten joan ginen. Aizpe baserrian txakur bat aurkitu genuen, ez genekien norena zen ez nola deitzen zen eta gurekin etorri zen ibilbide guztia egitera. Bide generalera heldu ginenean, ez ginen konturatu arriskutsua izango zela txakurra gurekin eramatea. Txakurra bide erdian jarri zen eta bapatean kamioi bat etorri zen, guk kentzeko esan genion baina ez zen kendu eta hil egin zen. Ezetz broma dela!!! kendu egin zen. Puf, zelako sustoa!!! Terek sustoaren sustoz buelta emateko esan zigun eta hala egin genuen. Txakurrak eskolaraino jarraitu zigun eta bidean aurkitu genuen neska batek esan zigun Beltzi deitzen zela. Eskolan argazki batzuk atera genizkion eta gero etxera joan zen.
Lexuri L.H.6.

iruzkinik ez: