2008-11-28

GAZTELANIA

Erderan egiten dugu: irakurri liburu bat eta gero galderei erantzun, eta orain gaude ikasten adjetiboak, polisemikoak, monosemikoak, tildea e.a... Erdera ematen digu Lourdesek eta hori gure tutorea da.
ESTHER: L.H.5

GELA BERRIA

Laster gela berria estrenatuko dugu. Goian gela bi daude. Bata morea eta bestea urdiña. Gogo asko dugu estrenatzeko. Gure gela morea izango da.
KOBA. L.H.3

SUPER SUKALDARIAK

Euskeran "errezetak" lantzen hasi gara. Hau da eskolan prestatu dugun menua: makarroiak, oilasko papar errebozatua eta mazedonia. Ze gozoa, umm! Bi eskutitz idatzi ditugu, bat zuzendariarentzat, erosketak egin eta janaria prestatzeko baimena eta dirua eskatuz eta bestea udalera, nagusien aretoko sukaldea uzteko, biak luze luzeak. Espero dugu dena perfekto ateratzea eta goxoa egotea.
LEXURI eta AGAR. L.H.5

MUSIKA

Musika arloan, kurtsoa hasi denetik, kanta asko ikasi ditugu jotzen txirularekin: Axuri beltza, Zorionak zuri, Pintto Pintto eta orain gogoratzen ez dudan beste batzuk. Maraka bat ere egin genuen. Momentuz ondo goaz. Andereñoa Ixone deitzen da eta oso maja da. Berarekin oso pozik gaude.
JUDITH L.H.5

INGURUNE

Guk, alegia, L.H.3,4 eta 5.mailakoak, Ingurunen Txanela liburua erabiltzen dugu. Hurrengo gaiak ikusten gaude: kultura aniztasuna, kultura desberdinak, biztanleria e.a... Nik uste dut Gabonetarako lan asko egina izango dugula eta asko ikasia.
AIORA: L.H.4

2008-11-21

OSTIRAL BERDEA BERRIZ

Barkatu, Teren azken eguna da hemen eta gehiago kontatzeko esan dit. Pasa den ostiralean egun berdea izan zen. Bi buelta eman genion kilometroari bizikletaz eta Haur Hezkuntzakoak frontoiari. Zer? Ez dakizuela zer den egun berdea? Bueno, ba da egun bat ezin dena erabili ez kotxerik ez eta motorrik. Bueno, behintzat saiatu ez erabiltzen. Ondo ibili baina oinez, eh!
AGAR. L.H.5

OSTIRAL BERDEA

Joan zen ostiralean ezin izan genuen idatzi ze ostiral berdea ospatu genuen. bi buelta eman genion kilometroari.
AGAR L.H.5

ZUZENDARI BERRIA

Batzuk esaten dute zuzendari berria etorriko dela korbata eta limusina batekin. Ogellara goazenean limusinan bueltako gara. Zelako ederto!
Zuzendaritza berria ipini dute, mahaia, armairuak, margoztu dute,....zain gaude noiz etorriko.
ESTHER L.H.5

SUPER URTEBETETZEA

Atzo arratsaldean 8 umeren urtebetetze festa ospatu genuen eta gero Mariak eta Magusek, guraso batzuk, jolas batzuk prestatu zituzten.Zazpi t´erdietan oraindik kalean egon ginen. Denok oso ondo pasatu genuen, batez ere urte betetzekoak, Esther(10),Judith(10),Uxue(7), Xabat(7), Katalin(4), Ekaitz(2),Koba(8) eta Agar(10. Zorionak denontzat.
JUDITH eta LEXURI. L.H.5

2008-11-07

NIRE URTEBETETZEA

Azaroak 17an, nire urtebetetzea izango da.
KOBA: L.H.3

MUNDUA

Eskolan 5. mailakoak, ingurunen, mundua ikasten gaude. Garrantzitsua ikusten dut zenbat jende bizi den, nolakoa den, e.a... ikastea. Poliki poliki bagoaz ikasten. JUDITH. L.H.5

NEURKETAK

Atzo, azaroak 6 alegia, guk L.H.3,4,5 mailakoak gure gela berria neurtzera joan ginen. Hiru talde egin genituen, Agar eta Esther, Koba eta Judith eta Lexuri eta neu. Gero bakoitzari, Andereño Lourdesek zer neurtu esan zigun: Agar eta Estherreri gela handiena, Koba eta Juditheri beste gela bat eta Lexuri eta niri? Ezetz samatu! Esango dizuet? Baaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa, komuna. Zelako suerte txarra. Zer egingo diogu!
AIORA. L.H.4

INGELESEAN EGITEN DITUGUN ARIKETAK

Inglesean orain ordenagailuan idazten gaude, eta paperezko Eiffel dorrea ere egin genuen, baina azkenean bota genuen paperontzira, oso txarto gelditu zelako.
ESTHER L.H.5

PAPARGORRIA

Asteazkenean papargorri batek haurreskolako kristalarekin jo zuen eta guk zaindu genuen.Momentu batean pentsa genuen hilda zegoela baina ez.Oso oso polita da,bueno, zen. Orain apur bat triste gaude, baina espero dugu berriro ikustea.
LEXURI eta AGAR: L.H.5