2009-05-29

ATHLETIC EK GALDU DU.


Eskolan denak joan ginen gorri eta zuriz jantzita eta abesten gure bihotzeko taldeari animoak emateko. Athletic eta Bartzelona oso talde onak dira baina Athletic askoz ere hobea da. Valentziara joan ziren guztiak Kopako finala jokatzera. Athleticek gola sartu zuenean denok oso pozik jarri giñen; baina Bartzelonak 4 gol jarraian sartu zituenean, denok negar malkoka hasi giñen. Pena izan zen!Baina datorren urtean berriro saiatuko gara. AUPA ATHLETIK!!!!!
Esther. L.H.5

OLINPIADAK


Autobusez joan giñen Lekeitiora 3.,4. eta 5. mailakoak. Lekeitioko eskolan batu giñen
inguruko 5. eta 6. mailakoekin. Jolas batzuk egiten hasi giñen, adibidez: boloak, txingak, sokatira, zelai-errea, futbola binaka, futbola baloirik gabe, e.a...
Gero plazara joan giñen bazkaltzera. Autobusa hartu eta eskolara bueltatu giñen.
KOBA. L.H.3

URTZA BA DOA.

Urtza hilabete bat egon da eskolan praktikak egiten. Urtzak eskemak egiten eta eskemak irakurtzen erakutzi digu. Atzo bere irakasleari gutun bat bidali genion esanez ea gelditu al den kurtso amaierarte.
Esther. L.H.5

ITURRIOTZ!


Joan zen astean, Iturriotzekoak etorri ziren ipuinak kontatzera. Niri gehien gusta zitzaidana "Printze txiroa" zen, oso dibertigarria izan zelako. Pantaila eta guzti etorri ziren. Guztira 5 ipuin izan ziren, baina horietatik bakarrik 1 izan zen dibertigarria. Ni txikle jaten ari nintzen eta hagina kilin-kolo nuela, zast!!!!! hagina kanpora. Ba, agur eta datorren ostiralerarte.
AGAR. L.H.5

GREBA JANTOKIAN

Atzo, osteguna 28, Gastronomia Baskako langileak, jantokiko begiralea Koro eta officeko Patriciak greba egin zuten, horregaitik ez zen egon jantokirik. Nahi zuenak etxera bazkaltzen joan zen edota bestela janaria tupper batean ekarri eta eskolan bertan jan. Gaur jantokian bazkalduko dugu, grebarik ez dagoelako.
Aiora.L.H.3

IBAIALDE


Asteazkenean Ibaialde(Agenda 21eko proiektoaren barruko ekintza bat) egitera joan ginen Hargin errekaren azterketa egiten. Lehen Hezkuntzakoak uraren tenperatura hartu, korrontearen abiadura aztertu, uraren oxigeno maila, kutsadura, intsektuak dauden ala ez ikusi, fitxak batzuk bete, e.a...Oso ondo pasatu genuen denok, batez ere Haur Hezkuntzakoak. 12.00ak aldera hamaiketakoa jan genuen eta 13:00rako eskolan giñen bueltan.
Lexuri L.H.5

2009-05-15

ITURRIOTZEKO IPUIN KONTALARIAK

Atzo Lekeitioko B.H.I.ko ikasle batzuk etorri ziren ipuinak kontatzera. Denok bildu ginen psikomotrizitate gelan. Pila bat ipuin kontatu ziguten, batzuk beste batzuk baino politagoak. Niri gehien gustatu zitzaidan ipuina Printze Txiroa izan zen.
Lexuri L.H.5