Kaixo, kaixo!
HHko ikasleak "GARRAIOAK" landu dituzte. Oso ondo pasatu dute. Suhiltzaileen kamioia etorri zen eskolara eta anbulantzia ere bai. Asko ikasi dute eta primeran ibili dira. Hemen bideotxoa:
Elexalde, 13 48288 Ispaster (Bizkaia) TEL: 94.684.02.63 eskola@ispasterkoeskola.com
Kaixo, kaixo!
HHko ikasleak "GARRAIOAK" landu dituzte. Oso ondo pasatu dute. Suhiltzaileen kamioia etorri zen eskolara eta anbulantzia ere bai. Asko ikasi dute eta primeran ibili dira. Hemen bideotxoa:
Ekainaren 21ean agur esan genion ikasturteari. Aurten "ur-guda" egiteko asmoa geneukan baina eguraldiak ez zigunez lagundu, goizean jolasak egin genituen frontoian. Primeran pasatu genuen.
Ekainaren 17an txangoa egin genuen Ea-ra. HHkoak hondartzara joan ginen zuzenean eta LHkoak ibaia garbitzera joan ziren "Ibaialde" ekintza burutzeko. Hori bukatuta hondartzara etorri ziren HHkoekin elkartzera.
Ekainaren 14an Udal Foroa izan genuen liburutegiko goiko gelan. Alkatearekin elkartu ginen Agenda 30ean egindako lanak aurkezteko, gure eskaerak egiteko eta beste hainbat gairi buruz hitz egiteko. Horren ostean hameiketako osasungarri eta goxoa eskaini ziguten.
Ekainaren 13an, arratsaldez, Bizi Elkarteko lagunekin yougurtak egin genituen beraien txokoan. Oso gustura ibili ginen beraiekin. Hurrengo egunean Udal Foroaren ostean jan genituen yogurtak.
Ekainaren 13an Arragua espaziora egin genuen bisita. Hango instalazioetan jolastu ginen eta eguraldi eder-ederra zegoenez urarekin ere txipli-txapla ibili ginen. Goiz zoragarria pasatu genuen.
Ekainaren 7an Bizkaiko Eskola Txikien Topaketa egon zen Zugastietan. Hantxe elkartu ginen beste eskoletako HH eta LH1-2ko ikasleekin. Egun eder-ederra pasatu genuen.
HH2-3ko ikasleak BASERRIA proiektuaren barruan hainbat bisita jaso eta egin dituzte gaia lantzeko. Begiratu zelako bideo polita egin duten.
HH2-3ko lagunok limoi-ura egin dugu baserriko limoi ederrekin. Oso gustura ibili gara eta limoi-ura eder-ederra eta fresko-freskoa zegoen.
HH2-3-koek jogurtak egin dituzte gelan. Zein gauza goxoak egiten diren gure behien esneekin!
On egin!
HHko lagunok gaileta goxo-goxoak egin ditugu. Begira ze itxura, udazken eta Gaba Baltzeko formekin egin ditugu. Primeran pasatu dugu!