2007-04-27

BIRZIKLATZEA


Ostiralero joaten gara birziklatzen eskolako hondakinak. Biltzen ditugu kutxetan plastikoa, papera eta kartoia. Guk egin genuen ordenagailuz fitxa bat jakiteko astero zenbat paper, kartoia eta plastikoa gastatzen dugun. Oso ondo sailkatzen ditugu hondakinak eta nahiko ondo zaintzen ditugu eskolako birziklatzeko tresnak.


Egilea: Judith Etxebarrieta. L.H.3

GURASOEN BATZARRA.

Atzo gure gurasoek batzarra euki zuten, eta esan zuten joango garela lo egitera 2 gau Gorozikara eta zer eraman behar dugun.
Eta liburu bat eman zioten gurasoei.

Egilea: Esther Etxebarrieta.L.H.3

IGERILEKUA AMAITU DA

Igerilekuan hamar saio egon arren arin pasatu dira. Nire uztez ura oso hotza zegoen baina ondo pasatzen nuen. Botatzen nintzenean txapela jauzi egiten zaidan. igerilekua amaituda badakigulako igeri egiten.
Egilea: Agar. L.H.3

OBRAK





Orain dela bi aste herrian obrak egiten hasi ziren. Zelako lioa! Semaforoak herriko sarreretan. Dena "dunper"ekin eta kamioiz beteta. Baina nik uste dut oso ondo geratuko dela. Espaloia egingo dute bestela kotxeak zapaldu egingo digute. Jende guztia ibiliko da espaloitik, baita ni ere, eta ez bidetik. L.H.3


Egilea:Lexuri Malaxetxebarria.

2007-04-20

IPUIN KONTALARIA


Atzo Lekeitioko 4. DBHko ikasleak etorri ziren gure eskolara ipuin bat kontatzera. lehenengo "Mirentxu" ipuina kontatu zuten, gero "Doraemon" ipuina eta azkenik liburu batzuk eman zizkiguten pintatzeko.

Egilea: Judith L.H.3

AGENDA 21


BIRZIKLATU

Joan zen astelehenean etorri zen neska bat eskolara, nola birziklatzen den azaltzen. Lehenengo azaldu zuen ze kontenedorera bota behar den gauza bakoitza. Gero egin genuen joko bat guk jakiteko nora bota behar diren gauzak. Nahiko ondo egin genuen, eta apur bat ikasi genuen.

Egileak: Lexuri eta Judith. L.H.3



ASTE SANTUA AMAITU DA

Aste Santua amaitu da! Eskolara goaz .Ume guztiak eskolara gatoz ikastera eta jolastera. Eskola umez beteta dago eta oso animata! GOAZEN IKASTERA! Lan asko egiten ari gara.
Ordenagailuan ez gara ibili. Lan eta lan egiten ari gara . Ostirala da. Aste honetan lan asko egin dugu.

Egileak: Agar eta Esther. L.H.3

HAURRESKOLA

Orain dela gutxi haurreskola zabaldu dute. Horra Iraia eta Jon joaten dira. Laster beste bat etorriko da Laia . Hezitzailea Iratxe deitzen da, oso jatorra da, euskera daki. Haurreskolara nahi duena etorri ahal da, o urtekoak eta 1 urtekoak.

Egilea: Aiora. L.H.2