2009-12-18

BESTE GUZTIAK TXIKI PARKEN



Eskolako nagusiak ihaz Gernikako Txiki Parkera joan ginen, baina aurten PINera joan gara, Txiki Parkea txikientzako delako. Pasa den asteazkenean, eskolako ume ertainak eta txikiak Txiki Parkera joan ziren, Gernikara. Oso ondo pasatu zuten eurek eta andereƱoak ere bai.
Esther. L.H.6

NAGUSIAK GABONETAKO PARKEAN



Asteazken goizean Lekeitioko autobusean montatu eta Bilborarte joan ginen. Bilbon metroa hartu eta BECera(Bilbao Exhibition Center)joan ginen. Han pila bat atrakzio zeuden eta lehenengoz ikusi genuenean montatu ginen: tobogan puzgarria,taula batekin bota behar zinen buruz behera. Gero beste batzuetan montatu ginen: ranitan, zezen mekanikoan, ... Primeran pasatu genuen. Berriro joatea espero dugu denok.
Lexuri. L.H.6

OLENTZERO ETA JAIOTZA




Gabonak hasi dira eta ohikoa den bezala iada guk apaindu dugu gure aterpea, Olentzero jarri dugu bere botila, pipa, arraultza eta bere farolarekin, eta hori gutxi bada, bere alboan jaiotza bat jarri dugu. Jaiotzan herriko plaza, jantokia, udaletxea, eliza, erreka bat bere kanoa eta nenufarrekin eta hori gutxi baldin bada gu, miniaturan baserritarrez jantzita. Etortzen bazarete ikusiko duzue, eta ezin baduzue hemen dituzue irudi batzuk ikusteko, baina aukera baduzu etorri. Ongi etorria izango zara hemengo jendea oso jatorra baita.
Aiora. L.H.5

2009-12-04

ASTEBURU LUZEA

Gaur ostirala da, eta oso pozik gaude nagusiok asteazkenerarte ez garelako itzuliko.
Larunbatean eta igandean, PINa jarriko dute Ispasterko frontoian.Astelehenean ez dugu eskolarik, ez dakit zergaitik, eta asteartean jai dugu.Ondo pasa asteburu luzea.
Esther. L.H.6

JOSUREN URTEBETETZEA

Atzo, abenduak 3, Josuren urteak izan ziren. Errekreoa baino apur bat arinago berak ekarritako tarta jan eta zumoak edan genituen. 7 urte bete zituen eta pastela sagarrezkoa izan zen. Arratsaldean, tabernan, hiru hilabete hauetako guztien urtebetetzeak ospatu genituen, Esther, Judith, Mirene, Agar, Koba, Xabat, Ane, Hummmmm!!!! Oso goxoa egon zen dena, eta jan ondoren, frontoira jolastera joan ginen. Festa alaia eta dibertigarria izan zen.
AIORA. L.H.5