2007-03-28

KORRIKA


Martxak 23an korrika egon zen, horregaitik ez genuen egin bloga.

KORRIKA oso garrantzitsua da euskararentzat bestela erderak euskara inbadiduko zuelako. Lekukoa hartu eta KORRIKA egitera joan ginen.

OSO ONDO PASA GENUEN!

Egilea: Agar. L.H. 3

FERIA

Aste Santua pasa eta gero, Ispasterko eskolako umeok feria bat egingo dugu. Gauza hauek salduko ditugu guk egindakoak: karpetak, pultserak, ileko gantxoak, tobilerak, kokotekoak, poltzak, margozteko papera eta gauza gehiago.
Ez dugu egingo oraindik, eguna oso txarra dagoelako.
Guk jende asko etortzea nahi dugu, saltzen dugun guztia ondo ikusteko eta gehiago erosteko.
Oraindik ez dakigu batzen dugun diruarekin zer egingo dugun.
Egileak: Esther eta Judith: L.H. 3

ANTZERKIA

Ostiral honetan, Martxoak 30, antzerki bat egingo dugu Udaberriari ongi etorria emateko. Antzerkiko izenburua, "Elurrezko panpina" da. Eskolako ikasle guztiak parte hartuko dugu antzerkian.

Etorri denok, ostiralean, arratsaldeko 5etan, eskolako etartera.

Asko poztuko gara.

Egileak: Lexuri- L.H. 3 eta Aiora. L.H. 2

2007-03-16

Udaneren urtebetetzea


Martxoak 16, ostirala.

Bihar Udaneren urtebetetzea delez eta ez dagoelez eskolarik, gaur ospatu dugu eskolako jantokian bere urtebetetzea. Txokolatea eta bizkotxoak jan ditugu. Eskolako edalontziak eraman ditugu ,plastikozko edalontziak ez erabiltzeko.

Bihar benetazko eguna ospatuko dugu frontoiko tabernan eta 4 urte egingo ditu.
Egileak: Esther eta Judith. L.H. 3

Igerilekua.


Astelehen eta ostegunetan Lekeitioko Igerilekura igeri egiten ikastera joaten gara eskolako ume guztiak. Goiko gelakoak monitorearekin egoten dira igerileku handian eta txikiak igerileku txikian andereñoekin. Tranpolinetik egiten dugu salto nagusiak. Igerilekuko monitorea Aingeru da aurten eta pasa den urteko monitorea Miguel Angel zen. Txikiak maisuak zaintzen dituzte. Autobusean joaten gara eta bromak egiten ditugu bidaian. Oso ondo pasatzen dugu. Motxilak eraman behar dira behar ditugun gauzekin: bainujantzia, betaurrekoak, txankletak, esku ohiala eta 2 txano: 1 harizkoa eta bestea silikonazkoa.


EGILEA: Agar L:H:3

Ispasterko eskola


2007ko Martxoak 16. Ostirala.

Ispasterko eskola oso polita da. Hiru pisu ditu. Beheko pisuan Haur Hezkuntzako gela, informatika gela, komunak, Haurreskola eta Zuzendaritza eta goiko pisora joateko sarrera.

Bigarren solairuan Lehen Hezkuntzako gela, laguntza gela, komunak eta gaztelekua. Hirugarren solairuan maisu baten etxea dago.

20 ume gara guztira bi gelatan banatuta. Haur Hezkuntzako gelan 12 ikasle eta Lehen Hezkuntzako gelan 8 ikasle daude. Goiko gelako andereñoa Dori da eta hauek dira goiko gelakoen izenak:

H.H.5: Xabat eta Uxue
L.H. 1: Koba
L.H.2: Aiora
L.H.3: Judith, Esther, Agar eta Lexuri.

Beheko gelako andereñoa Tere da eta hauek dira daudenak:

H.H. 2: June, Jon, Beñat, Asier eta Erlantz.
H.H.3: Ane, Haritz eta Udane.
H.H.4: Adei, Arhane, Josu eta Maialen.
Egileak: Lexuri eta Aiora: L.H. 3 eta L.H. 2