2007-10-26

AGENDA 21


Gaur ostirala da, eta egun berdea denez berdez jantzita etorri behar gara eskolara. Ahal da ekarri belarritako bat berdea, pultsera bat, eta abar.
Nagusiak bizikletak ekarri ditugu eta txikiak trizikloak. arratsaldez buelta bat emango dugu herritik bizikletaz. goizen txikiak ibili dira.
Egilea:Esther. L.H.4

UDAZKENA HASI DA.

Udazkena hasi eta uda amaitu da. Hotza egiten hasi da eta neguko arropak ipintzen ari gara. Zuhaitzetako ostoak jausten ari dira eta loreak desagertzen.Belarra hotza dago eta berdea.
EGILEAK: Agar. L.H.4 eta Aiora L.H.3

URTEBETETZEAK



Gaur bi urtebetetze izan ditugu. Agarrena eta Uxuerena. eskolan ospatu dugu bizkotxo eta zumoarekin. Arratsaldean Uxueren etxean ospatuko dugu biak; Agarrek mozorroak ekarriko ditu Uxueren etxera mozorratzeko denok.
Egileak: Lexuri eta Judith. L.H.4

2007-10-19

ASTERKOSTA.

Laister Ogellara joango gara Azterkosta egitera. 2 urtekoak ere joango gara aurten. Aurten bakarrik joango gara, beste urteetan Amorotoko eskolarekin joaten giñen eta hondartza osoa aztertu eta garbitzen dugu.

Egileak:Esther L.H.4 eta Aiora L.H.3

OGELLA HONDARTZA


Urriak 15ean Ogellako hondartzara joan ginen, eta han surfero batekin atera genuen argazki bat. Gero bakoitzak harri bat hartu genuen extraeskolarretan sagu bat egiteko. Bajatzea oso erreza izan zen baina gero igotzeko oso zaila.

Egileak:Lexuri L.H.4, Koba L.H.2

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Pasaden astean estraskolarrak hasi ziren. Oso ondo pasatzen dugu; eskulan guztiak oso politak dira. Orain egutegi txinatar bat egiten ari gara. Egindako gauzak hauek dira: krokodiloak, pultserak eta marrazkiak.
Gabonetan gauza guztien erakusketa egingo dugu.
Gure izenak dira :Lexuri, Agar, Judith, Esther, Aiora, Koba,Uxue eta Ayla.
Egileak: Agar eta Judith L.H.4

2007-10-05

SAN MIGEL.

40 urtetan ospatu ez diren jaiak ospatu dira. Kuadrilen bazkaria izango da, bolo
txapelketa izan zen. Berbena arratsaldez eta gauez izan zen. Oso kanta politak jo zuten, adibidez: Shinchan,Loiola eta abar.
Egilea: Aiora. L.H.3

ESKOLAKO UME BERRIAK.

Kaixo lagunok. Gaur bloga egiten hasi gara. Hauek dira eskolako ume berriak: Aylak 5 urte ditu, Aishanek 2 urte ditu, Katalin 3 urtekoa da, Aimar 2 urtekoa, eta Silvanak 2 urte ditu.
Haurreskolan Laia, Iraia, Jon eta Beyene daude.
Egilea:Esther Etxebarrieta Ibarra.L.H.4

Noiz dira urtebetetzeak?

AYSHANE IRAILAK 11, AIMAR UZTAILAK 9, SILVANA MARTXOAK 29, KATALIN URRIAK 10, ASIER EKAINAK 8,BEÑAT OTSAILAK 9,JUNE URTARRILAK 2O,JON URTARRILAK 11, HARITZ UZTAILAK 16,UDANE MARTXOAK 17, ANE URTARRILAK 17,JOSU ABENDUAK 3,ADEI UZTAILAK 11, ARHANE EKAINAK 12, AYLA ABUZTUAK 7, MAIALEN ABENDUAK 24, UXUE URRIAK 27 , XABAT AZAROAK 12, KOBA, NIRE AHIZPA, AZAROAK 17, AIORA EKAINAK 30, JUDITH ETA ESTHER URRIAK 28 ,NI, AGAR, URRIAK 26 ETA LEXURI EKAINAK 8.

EGILEA: AGAR. L.H.4

GORA

Kaixo lagunok: berriro hemen gaude.

H.H.4 eta H.H.5 urteko umeak goiko gelara etorri dira: Adei,5 urte, Arhane 5 urte,Josu 5 urte,Maialen 5 urte, Haritz, 4 urte, Ayla 5 urte, Ane 4 urte eta Udane 4 urte.Oso pozik daude denak, eta euren andereinoa Maria da.



Egilea:Lexuri LH.4 eta Koba LH.2

ESKOLAKO IRAKASLEAK

Urte hauetako andereño eta maixuak hauek dira: Dori,lehen hezkuntzako andereinoa da, Eleder musikako maixua da, Sorkundek ingelesa ematen du, Maria gimnasiako andereinoa da, Alaitzek haur hezkuntzan ematen ditu klaseak.
Joserra eta Oihana haurreskolako hezitzaileak dira.
Denok oso majoak dira. Eta denok oso pozik gaude.



Egilea: Judith Etxebarrieta Ibarra.L.H.4.