ORTUA

2023-12-22

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

 Gaur Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Gabon-kantak kantatu ditugu eta Olentzerok eta Mari Domingin gozokiak eta opariak ekarri dizkigute. Gero kalejiran atera gara kalez-kale. Oso goiz polita pasatu dugu. 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BARRI ON BAT OPA DIZUEGU DANOI.





TXIKI PARK ETA PIN

 Pasa den eguaztenean, urtero lez, HH-ko ikasleak Gernikako Txiki Parkera joan ginen eta LH-koak Barakaldoko PIN-era. Egun zoragarria pasatu genuen.




2023-12-18

EUSKARAREN EGUNA

 Abenduaren 1ean Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan. Goizean zehar tailer desberdinak egin genituen (irakurketa, paparrekoak, leloak margotu, euskal dantzak..) eta Bizi Elkartekoekin talo tailerra egin genuen.   Gero denok batera kantatu genuen "Txoria, txori" eta "Aukera berriak". Egun zoragarria izan zen.