ORTUA

2023-10-17

KILOMETROARI BUELTA

 Urriaren 11an "Kilometroari buelta" egitera joan ginen. Bizi Elkarteko kideak, gurasoak, ikasleak, irakasleak...denok elkartu ginen ekimen polit hau aurrera eramateko. Bero handia zegoenez paseo txikiagoa eman genuen. Paseoa eta gero Bizi Elkarteko kideek merienda goxo-goxoa prestatu ziguten. Primeran ibili ginen. 

Mila esker Bizi Elkarteko kideei.




2023-10-03

OTOIORA TXANGOA


LH 3. eta 4.mailakoak Otoiko merenderora joan ginen.

Arinago, erosketak egitera joan ginen eta gure motxiletan jatekoa eraman genuen.

Bidean animalia eta intsektu asko ikusi genituen.Heldu ginenean merendola jan eta ondoren eskolara jeitsi ginen. 


Oso ondo Pasa genuen elkarrekin!




HABITAT EGUNA

  HABITAT   EGUNA


Gaur, irailak 29, Habitat Eguna ospatu dugu. Gure eskolan  Habitat  Egunean  kaleko  hondakiak batzen  eta  sailkatzen ditugu.

Patio eta  gero   gure    zonaldera  joan    gara, asko jaso dugu.

Zaborren artean zigarro puntak, latak, plastikoak eta beirak izan dira nagusi.


         GUZTION ARTEAN LURRA GARBI MANTENDU DEZAGUN