2010-01-29

AMAIAREN ORDEZKOA

Amaiaren ordezkoa etorri da Amaia ezkondu delako. Amaiaren ordezkoa Nerea da, 20 egunerako joan zen, Santa Ageda egunerako etorriko da, bera da ta, musikako irakaslea eta H.H 4,5 irakaslea ere.
Aiora. L.H.5 eta Judith.L.H.6

SANTA AGEDA

Astelehenean Santa Agedako ensaioak egiten hasi ginen. Makilak ekartzen hasi gara. Egia esan ez da erreza erritmoa eramatea, batzuk bere kontura doazelako. Ea datorren astean ez digun euririk egiten bestela blai-blai egingo gara eta ja! ja! ja!. Espero dugu jende asko etortzea abestera.
Lexuri, Esther. L.H.6

2010-01-22

NAZIOARTEKO ZIKLO KROSSA



Igandean, urtarrilak 24an, Ispasterren ziklo krossa ospatuko zen. Ihaz Isaak Suarezek irabazi zuen, aurtengo irabazlea nor den jakin nahi baduzue etorri Ispasterrera. Kadeteak 10etan hasiko dira, juniorrak 11etan eta elite S-23 12:30etan. Ibilbidearen argazkia hemen daukazue.
Koba. L.H.4

IPUIN ZALETASUNA



Gaur, urtarrilak 22, ostirala, Galtzagorri elkarteko Mireia etorri da gure eskolara.
Altxor bat ekarri digu,liburuak, guk ikasleok irakurtzeko.Etorri denean hasi da liburuak kontatzen, baina ez zituen osorik kontatzen bakarrik liburuaren hasiera, irakurtzeko gogoa sartzeko. Irakurtzen ditugun liburuak, berak ekarritako liburuxka baten apuntatu behar ditugu.
Esther. L.H.6

2010-01-15

IHAUTERIAK

Ihauteriak heldu dira!!!
Bueno oraindik ez, baina gutxi falta da,ezta? Beno gu hawaianaz goaz baina gaia zehatz-mehatz Amerika da.Irakurtzen duzuenok ba dakizue zerbait Hawai, eskimal, indio eta Mexikori buruz, idatzi mesedez gure helbidera: ispaster.eskola@gmail.com. Anima zaitezte kalejirara etortzen. Aldez aurretik mila esker.
Agar. L.H.6

OLENTZERO


Abenduak 21ean, eskolako azken egunean Olentzero etorri zen eskolara.Lehenengo Olentzerori abestu eta gero opariak zabaldu genituen. Opariak zabaldu ondoren txokolatea edan eta abestera joan ginen auzoz auzo. Izugarrizko hotza pasatu genuen.
Aiora. L.H.5