ORTUA

2024-04-22

SANTANA BASERRIRA BISITA

 Eskolako ikasleak ,irakasleak eta Bizi herriko elkartekoekin Santana baserrira joan ginen esnekiak nola ekoizten dituzten ikustera, eta honekin paisaia soinuduna egin dugu.

Ikus-entzuteko klikatu lehenengo eta azken geltokietan. 


SANTANA BASERRIA SOINUDUN PAISAIA

2024-03-20

LH 3-4 koen IRRATSAIOA. BADATOR KORRIKA!

 Kaixo lagunok,

Ba al dakizue martxoak 20an 23. Korrika Ispasterretik pasatuko dela?

Hau dela eta, 3. eta 4.mailako ikasleok korrikaren inguruko irratsaioa sortu eta grabatu dugu! Espero dugu zuen gustokoa izatea!!


3. eta 4.mailako ikasleak.




2024-03-07

ONOMATOPEIAK LH3-4

 LH3-4 ikasleak ipuin bat asmatu dute eta onomatopeien bidez kontatu digute. STEAM proiektuaren parte da ekintza hau. Ea gustatzen zaizuen.




2024-01-31

LH 3-4. INAUTERIETAKO MOZORROEN DESKRIBAPENA

 Gure inauterietako mozorroak

Kaixo lagunok,


Gu LH 3. eta 4.mailako ikasleak gara. Gaztelaniako ikasgaian, inauterien proiektuaren barruan,  gure inauterietako mozorroak deskribatu ditugu eta baita marrazkia egin ere. Egindako marrazki eta deskribapenekin mural bat sortu dugu, gelako orman pegatzeko.


Espero dugu zuen gustokoa izatea!