2007-12-14

Katalin Bonbin

Etorri zen katalin Bonbin ipuinak kontatzera.
Xabat. L.H.1

OLENTZERO

Laster Olentzeroren etxera joango gara. Mungian dago, ez dago oso urrun. Eraman behar dugu bokata bat eta ura. Eskolako ume guztiak joango gara.
Egilea:Esther. L.H.4

KATALINBONBIN

Asteazkenean Katalin Bonbin etorri zen. Hobeto esanda Katalinen mutil laguna.
Ipuin askoren erdia kontatu zigun, guk gero bestea irakurtzeko. Olerki batzuk ere kontatu zigun.Honelakoa zen bat:
sagarra, segerre, sigirri, sogorro,su
zabala, zebele, zibili, zobolo, zu
makala, mekele, mikili, mokolo,mu.
Nolako zaila, ezta? Baina Aiorak zailago bat daki:
En el monte hay una cabra etica, peletica, pelamelametika,pelamelamuda, muda, peluda si esa cabra no seria etica, peletica, pelamelametica, pelamelamuda,
sus hijos no serian eticos, peleticos, pelamelameticos, pelamelamudos, mudos, peludos.
Ze luzea ezta? Bueno, laster arte eta Urte Berri on.
EGILEAK: Aiora, L.H.3 eta Agar, L.H.4

BELENA


Eskolako ordu kanpoko ekintzetan Belen bat egin dugu, "pasta de papel"ekin egin ditugu Beleneko panpinak, hauek dira:Olentzero, herriko umeak, opariak, jantokia, eliza eta askenengoz udaletxea. Jente guztiak esaten du oso polita egin dugula.
Azkenean oso polita gelditu zaigu. Lolik eta Irkusnek erakutsi digute nola egiten den.
Egilea:Judith, L.H.4

HINDUAK


Orain dela asko, kurtso hasieran, hindu batzuk etorri ziren Ispasterrera lanera Lealdera eta bat irakaslea zelez, eskola ikustera etorri ziren. Argazki batzuk atera zituzten eta orain gabonetako postal bat bidali digute argazkiekin. Oso politak direnez, blogean emen ipiniko ditugu. Guk ere gabonetako postala bidaliko diegu.
Egileak: Lexuri, L.H.4 eta Koba L.H.2

2007-11-30

GABONAK

Laster Gabonak helduko dira. Gabonetako zuhaitza jarriko dugu eta baita ere adornoak.
Aste honetan eskolan ez da gertatu ezer ere ez. Laster Camelot-era joango gara.
Egilea: Judith. L.H.4

2007-11-23

AGUR SENDOA


Sendoa gure eskolatik doa 3 aste egon eta gero. Nahi ba duzue jakin nor den Sendoa, ba Elederren ordezkoa izan da (musikako maixua). Pixka bat triste gaude baina gero etorriko da Eleder. Dorik Elederri Eder deitzen dio nahi gabe, ji,ji, ji,...

OBRAK


Pasa den astean patioan zuloa egin zuten goitik pasatzen diren argi kableak lur azpitik pasatzeko. Horretarako zulo bat egin zuten gure patioan. Lur berria ipini dute eta belarra hasteko berriro, haziak landatu dituzte. Txoriak haziak ez jateko eskeletoarekin txorimalo bat egin dugu. Polita da baina umeak beldurtzen dira eta txoriak ez.
Egilea. Judith, L.H.4

2007-11-16

BLOG

Orain dela asko bloga egiten hasi ginen eta handik aurrera jarraitu dugu. Oso ondo konpontzen gara. Noizean behin Terek propina bat ematen digu.
Azkenean oso polita da ordenagailuz ibiltzea.
Egilea:Aiora L.H.3

NOLA GATOZ ESKOLARA?

Batzuk oinez datoz, beste batzuk taxiz datoz beste batzuk kotxez eta beste batzuk bizikletaz. gehienak taxiz datoz eta gutxienak bizikletaz. 12 datoz taxiz, eta beste guztiak?
EGILEAK:Lexuri, L.H.4 eta Koba, L.H.2

KOBAREN URTEBETETZEA


Bihar azaroak 17 da. Kobaren urtebetetzea, baina gaur azaroak 16an eskolan ospatu
dugu. Baserrian egingo dugun festan piñata, globoak puztu, altzorraren jokua eta "pase de modelos" egongo da... Ni, Agar, eta Maria, nire ama, gainera makilatuko gara.
Lehenengo merendola, gero piñata, geroago mozorratu, mozorratu eta gero altzorraren
jokua eta amaierako globoak puztu.
EGILEAK:Agar eta Judith. L.H.4

2007-11-09

KOBAREN URTEBETETZEA

Kaixo, 8 egun falta dira Kobaren urtebetetzea izateko. Kobak eta Uxuek experimentu kluba egingo dugu. Agur.
Egileak: Koba. L.H.2 eta Uxue L.H.1

IGERILEKUA.

Igerilekua hasi da. Lexuri, Aiora, Maialen, Arhane eta Adei joaten gara igerilekura igeri ikasten eta beldurra kentzen. Monitoreak Aingeru eta Miguel Angel dira.Oso barregarriak ere, batzuetan gogorrak baina, zer egingo diogu horreri. Miguel Angeli marrazo batek koxka egin zion lepoan, gixajoa, eta Aingeruk ia beti botatzen digu.
EGILEAK:Lexuri eta Agar. L.H.4

EUSKAL DANTZAK

Euskal dantzen ikastaro bat egongo da Ispasterren. Frontoian txoko bat egingo dute dantzak ikasteko. Apuntatu al da pila bat jende. Dantza hauek egingo ditugu: ezpata dantza, e.a... Irakasle batzuk etorriko dira.
EGILEAK :Aiora.L.H.3 eta Xabat. L.H.1

ESTHER ETA JUDITHEN URTEBETETZEA.


Urriak 28an izan zen Esther eta Judithen urtebetetzea. Ospatu genuen gure urtebetetzea eskolan, hiru bizkotxo eta bizumo poteekin. Oso ondo pasatu genuen denok. Arratsaldean ospatu genuen batzokian eskolako ume guztiekin. Oso pozik egon ginen denok.
Egilea:Judith.L.H.4

ASTERKOSTA.


Pasa den astean Ogeiara joan ginen oinez eskola osoa.Joan ginenean bajatu ginen hondartzara. Lehenengo ura hartu genuen, gero hondartzako zikinkeria batu genuen eta zegoen kutxa bat, lata bat, bota bat eta kokakola botila bat. Gero liburu bat bete genuen eta gero hamaiketakoa jan. Arratzaldean aztertu genuen ura, kutsatuta ala ona bazegoen jakiteko.
Egilea:Esther. L.H.4

2007-10-26

AGENDA 21


Gaur ostirala da, eta egun berdea denez berdez jantzita etorri behar gara eskolara. Ahal da ekarri belarritako bat berdea, pultsera bat, eta abar.
Nagusiak bizikletak ekarri ditugu eta txikiak trizikloak. arratsaldez buelta bat emango dugu herritik bizikletaz. goizen txikiak ibili dira.
Egilea:Esther. L.H.4

UDAZKENA HASI DA.

Udazkena hasi eta uda amaitu da. Hotza egiten hasi da eta neguko arropak ipintzen ari gara. Zuhaitzetako ostoak jausten ari dira eta loreak desagertzen.Belarra hotza dago eta berdea.
EGILEAK: Agar. L.H.4 eta Aiora L.H.3

URTEBETETZEAK



Gaur bi urtebetetze izan ditugu. Agarrena eta Uxuerena. eskolan ospatu dugu bizkotxo eta zumoarekin. Arratsaldean Uxueren etxean ospatuko dugu biak; Agarrek mozorroak ekarriko ditu Uxueren etxera mozorratzeko denok.
Egileak: Lexuri eta Judith. L.H.4

2007-10-19

ASTERKOSTA.

Laister Ogellara joango gara Azterkosta egitera. 2 urtekoak ere joango gara aurten. Aurten bakarrik joango gara, beste urteetan Amorotoko eskolarekin joaten giñen eta hondartza osoa aztertu eta garbitzen dugu.

Egileak:Esther L.H.4 eta Aiora L.H.3

OGELLA HONDARTZA


Urriak 15ean Ogellako hondartzara joan ginen, eta han surfero batekin atera genuen argazki bat. Gero bakoitzak harri bat hartu genuen extraeskolarretan sagu bat egiteko. Bajatzea oso erreza izan zen baina gero igotzeko oso zaila.

Egileak:Lexuri L.H.4, Koba L.H.2

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Pasaden astean estraskolarrak hasi ziren. Oso ondo pasatzen dugu; eskulan guztiak oso politak dira. Orain egutegi txinatar bat egiten ari gara. Egindako gauzak hauek dira: krokodiloak, pultserak eta marrazkiak.
Gabonetan gauza guztien erakusketa egingo dugu.
Gure izenak dira :Lexuri, Agar, Judith, Esther, Aiora, Koba,Uxue eta Ayla.
Egileak: Agar eta Judith L.H.4

2007-10-05

SAN MIGEL.

40 urtetan ospatu ez diren jaiak ospatu dira. Kuadrilen bazkaria izango da, bolo
txapelketa izan zen. Berbena arratsaldez eta gauez izan zen. Oso kanta politak jo zuten, adibidez: Shinchan,Loiola eta abar.
Egilea: Aiora. L.H.3

ESKOLAKO UME BERRIAK.

Kaixo lagunok. Gaur bloga egiten hasi gara. Hauek dira eskolako ume berriak: Aylak 5 urte ditu, Aishanek 2 urte ditu, Katalin 3 urtekoa da, Aimar 2 urtekoa, eta Silvanak 2 urte ditu.
Haurreskolan Laia, Iraia, Jon eta Beyene daude.
Egilea:Esther Etxebarrieta Ibarra.L.H.4

Noiz dira urtebetetzeak?

AYSHANE IRAILAK 11, AIMAR UZTAILAK 9, SILVANA MARTXOAK 29, KATALIN URRIAK 10, ASIER EKAINAK 8,BEÑAT OTSAILAK 9,JUNE URTARRILAK 2O,JON URTARRILAK 11, HARITZ UZTAILAK 16,UDANE MARTXOAK 17, ANE URTARRILAK 17,JOSU ABENDUAK 3,ADEI UZTAILAK 11, ARHANE EKAINAK 12, AYLA ABUZTUAK 7, MAIALEN ABENDUAK 24, UXUE URRIAK 27 , XABAT AZAROAK 12, KOBA, NIRE AHIZPA, AZAROAK 17, AIORA EKAINAK 30, JUDITH ETA ESTHER URRIAK 28 ,NI, AGAR, URRIAK 26 ETA LEXURI EKAINAK 8.

EGILEA: AGAR. L.H.4

GORA

Kaixo lagunok: berriro hemen gaude.

H.H.4 eta H.H.5 urteko umeak goiko gelara etorri dira: Adei,5 urte, Arhane 5 urte,Josu 5 urte,Maialen 5 urte, Haritz, 4 urte, Ayla 5 urte, Ane 4 urte eta Udane 4 urte.Oso pozik daude denak, eta euren andereinoa Maria da.



Egilea:Lexuri LH.4 eta Koba LH.2

ESKOLAKO IRAKASLEAK

Urte hauetako andereño eta maixuak hauek dira: Dori,lehen hezkuntzako andereinoa da, Eleder musikako maixua da, Sorkundek ingelesa ematen du, Maria gimnasiako andereinoa da, Alaitzek haur hezkuntzan ematen ditu klaseak.
Joserra eta Oihana haurreskolako hezitzaileak dira.
Denok oso majoak dira. Eta denok oso pozik gaude.



Egilea: Judith Etxebarrieta Ibarra.L.H.4.

2007-06-22

OPORRAK

Uda etorri da eta berarekin oporrak.
Ondo pasa denok eta datorren urtean ikusiko gara. Agur.

Ispasterko eskolakoak

KARLOS BAUDILIO


Atzo joan ginen Karlozengana. Urtero joaten gara bere margo lekura pintatzera koadro bat, Karlos margolaria delako. Oso polita gelditu zitzaigun denoi koadroa, lehenengo egin genuen bakoitzak bere koadroa eta gero ume guztien artean egin genuen kuadro handi bat, koadro handi hori salduko zuela esan zuen. Oso ondo pasatu genuen denok.

Egilea: Judith Etxebarrieta L.H.3

2007-06-15

ANTZERKIA



Gaur eskolako nagusiak antzerki bat egin dugu erderaz. Protagonistak hauek izan dira: Judith-txakurra, Esther-neska bat, Agar-bentrilokua, Aiora eta Koba-zerbitzariak eta Lexuri beste neska bat. Txiki guztiak barrezka egon dira. Antzerkia amaitu denean Terek esan du antzerkia jarraitzeko eta guk jarraitu dugu. Aiorak ura ekarri du eta bere arropara jausi zaio ur guztia. Txikiek pila bat barre egin dute Aiorari ura jausi zaionean.

Egilea: Lexuri Malaxetxebarria eta Esther Etxebarrieta.L.H.3

PIRATAS DEL CARIBE

Pelikula berri bat atera dute "Piratas del caribe" deitzen dena. Barregarria eta beldurgarria da. Bere jokua ere atera dute. Nik pelikula osoa ez dut ikusi horregaitik ez dakit ezer gehiago. Ikusitakoa oso polita izan da.

Egilea: Agar. L.H.3

EUSKAL BIZIKLETA


Pasa den ostiralean Euskal Bizikleta pasatu zen Ispastertik. Guri gustatzen zaigu Euskaltel taldea, eta Euskalteleko txirrindulari batek ura edateko erabiltzen duten botila huts bat bota zigun, eta guri asko gustatu zitzaigun Euskaltelekoa zelako. Eta orain guk hortik edaten dugu ura. Oso polita izan zen Eukal Bizikleta.

Egilea:Judith Etxebarrieta. L.H.3.

2007-06-08

UDA

Laster uda dator, eta oporrak!! Gaur arratsaldean extraeskolarretako jaia ospatuko dugu, Iker eta Amaiarekin: abestiak, dantzak, antzerkia guk egindako txotxongiloekin.

BESTE ALBISTEA:
Denpora asko pasatu ondoren kutxazain automatikoa, Osasun etxea eta janari denda bat zabaldu dituzte.
Etxe berri asko daude egiten gure herrian eta poliki poliki herria handitzen doa.

Egileak: Aiora Elgezabal, L.H.2 eta Judith Etxebarrieta, L.H.3.

EKAINAK 8


Gaur Lexuri, Koro eta Asierren urtebetetzea da. Lexurik 9 urte egin ditu, Korok 49 urte egin ditu eta Asierrek 3 urte eta gaur arratsaldeko 5tan frontoiko tabernan ospatuko dugu.

Egileak:Lexuri Malaxetxebarria, Esther Etxebarrieta.

2007-06-01

URTEBETETZEAK

Ekainak 8an Lexuri eta Asierren urtebetetzea da. Ekainak 12an Arhanerena eta azkenik ekainak 30an Aioraren urtebetetza da.
Lexurik 9 urte egindo ditu, Asierrek, 3, Arhanek 5 eta Aiorak 8 urte.

Egilea: Esther Etxebarrieta Ibarra. L.H.3

BLOGA

Ostiral goizetan eskolako bloga egiten dugu, ordenagailu gelan, bakoitza ordenagailu batekin. Astean zehar zer gertatzen den eskolan kontatzen dugu. Oso polita gelditzen zaigu, argazki bat jartzen dugu batzuetan politago gelditzeko; horrela ordenagailuan idazten ikasten dugu


Egilea:Judith Etxebarrieta. L.H.3

2007-05-25

OIZ MENDIA

Amorotoko eskolakoen bila joan ginen. Gero Oiz mendiko errotak ikustera joan ginen eta han goian hotz handia egiten zuen. Gero montatu ginen autobusean eta bazkaltzera joan ginen Garaiko frontoira, eta gero eskolara bueltatu ginen.
Egilea: esther etxebarrieta. L.H. 3

HAMELINGO TXIRULARIA

Asteartean joan ginen Donostira antzerki bat ikustera, izenburua zen Hamelingo txirularia.Gu joan ginen Donostira Amorotoko eskolako umeekin, denoi asko gustatu zaigun pilo bat antzerkiaoso barregarria izan zelako. Antzerkia eta gero joan ginen jatera Donostiko parke polit batera, Miramar Jauregira, eta gero autobusez bueltatu ginen Donostitik Ispasterrera.



Egilea:Judith Etxebarrieta. L.H.3

GOROZIKA

Maiatzaren 16an Gorozikara joan ginen ea eskolako ikasle guztiak bi gau eta hiru egun pasatzera. Heldu ginenean autobusetik bajatu, maletak hartu eta barnetegira joan ginen, maletak utzi eta monitoreak ezagutu genituen, haien izenak hauek dira: Loli, Xabi, 2 Enara eta Ametz.Tailerra egin genituen: ogia, esku pilotako pilota, kandelak, haritza hasteko ezkurrak landatu, erreka aztertu, Bizkargira joan, hostoak bildu, e.a... Errekara joateko aker handi baten ondotik pasatu behar izan genuen. Zelako beldurra pasatu genuen!

Egilea: Aiora. L.H.2

TXOTXONGILOAK

Eskulanetan txotxongiloak egiten ari gara gero antzerkia egiteko. Lehenengo marrazkia egin genuen,gero idatzi genuen pertsonaia nolakoa izango zen, gero kortxo borobil bat papelez estali genuen forma emateko. Orain aurpegia egiten eta margozten ari gara. Zerbait jausten bazaio ez da inporta, gero antzerkian zergaitik jauzi den esango dugulako.
Egilea: Agar. L.H.3

MARGOKETA


Astelehenean,Haritzen aita Aitor etorri zen gure eskolako etarteko ormak pintatzera. Landa, ohiana, baserria eta itxasoa marraztu zituen. Gaur, tenperekin dago margozten. Pila bat animali egin ditu: Landan: ardia, txakurra, ahuntza, oreina, sugea, azeria, sagua, igela, ahatea, hontza,kastorea, basurdea eta urtxintxa. Ohianean: ostruka, hipopotamoa, lehoia, elefanteak, zebra, kokrodiloa, loroa eta tukana.
Baserrian: Behia, astoa, katua, txerria eta zaldia.
Itsasoan: Delfinak, marrazoa, dordoka, olagarroa, morsa eta azkenik itxas izarra.


Egilea:Lexuri Malaxetxebarria. L.H.3

2007-05-11

OGEIA

Orain dela asko Andereño Naiararekin Ogeiara joan ginen ondo pasatzera. Aiorak, Agarrek eta nik harriak hartu genituen eskulanak egiteko. Margoztu genituen eta Aiorak eta nik extralurtar bat egin genuen. Agarrek lorea, perretxikoa eta neska egin zituen. Maixu Jabik, Agarrek, Kobak eta Uxuek hankak busti zituzten. Naiarak, Aiorak eta nik harri batean gure izenak jarri genituen.Oso ondo pasatu nuen.

Egilea:Lexuri Malaxetxebarria.L.H.3

LAPURRAK DAUDE BUELTAKA ISPASTERTIK.

Frontoian lapurtu dute, lapurren errebueltan ere zaldia lapurtu dute. Beldurtuta gabiltza eskolako umeak.Maltzur hoiek! Beldurtuta eta haserre nago. Gainera hau idazten ari naiz zuei abisatzeko. Suertea!
Aholkuak: Ipini botilak, txintxirrinak edo zerbait zarata egiten duena, zuk jakiteko.

Egilea: Agar. L.H.3

2007-05-07

UDABERRIA 2007

Udaberriari ongi etorria emateko azoka bat ospatu genuen. Guk extraeskolarretan egindako gauzak saldu genituen: poltsak, koilarrak, gantxoak, tobilerak, mobilak, marrazkiak, postalak, e.a.
Oso ondo pasatu genuen, eta merienda ere egon zen; jende asko etorri zen ikustera baita beste herri batzuetakoak ere.
hurrengo eskulana txotxongiloak izango dira eta horrekin antzerkia egingo dugu.

Egilea: Agar. L.H.3

2007-05-04

ARGENTINARRAK

Pasaden astean Argentinarrak etorri ziren udaletxera euren arbasoen datuak (aitarena) aurkitzera.1880.an jaio zen Ispasterren. Udaletxeko liburuetan aurkitzen ari ziren eta azkenean aurkitu zuten.
Bere lurraldera oso pozik bueltatuko ziren.

Egilea:Lexuri Malaxetxebarria eta Esther Etxebarrieta. L.H.3

HARRIAK

Eskola ondoan lehen kanposantu bat zegoen baina udaletxekoak bota egin zuten eta gure jolaslekuan utzi zute harriak denbora batez; baina alkateari inkesta egitera joan ginenean kendu zuten harriak eta orain pentsatu dugu baratza egitea, piperrak eta kalabazak landatuko ditugu.

Egilea: Aiora, L.H.2

ARGIN ERREKA



Asteazkenean joan ginen Argin errekara. Eraman genuen hamaiketakoa, bete genuen liburutxo bat: zenbat zuhaitz zeuden eta zelakoak ziren, txori motak, intsektuak, uraren azterketa, abiadura, tenperatura, kutsadura, errekaren azterketa osoa.

Ihez ere joan ginen Argin errekara eta animali gehiago egon ziren uretan, eta aurten zapaburuak eta arrainak bakarrik ikusi ditugu. Oso ondo pasatu genuen.

Argin errekara joateko eta itzultzeko eskolara autobusez joan ginen.



Egilea: Judith Etxebarrieta. L.H.3


2007-04-27

BIRZIKLATZEA


Ostiralero joaten gara birziklatzen eskolako hondakinak. Biltzen ditugu kutxetan plastikoa, papera eta kartoia. Guk egin genuen ordenagailuz fitxa bat jakiteko astero zenbat paper, kartoia eta plastikoa gastatzen dugun. Oso ondo sailkatzen ditugu hondakinak eta nahiko ondo zaintzen ditugu eskolako birziklatzeko tresnak.


Egilea: Judith Etxebarrieta. L.H.3

GURASOEN BATZARRA.

Atzo gure gurasoek batzarra euki zuten, eta esan zuten joango garela lo egitera 2 gau Gorozikara eta zer eraman behar dugun.
Eta liburu bat eman zioten gurasoei.

Egilea: Esther Etxebarrieta.L.H.3

IGERILEKUA AMAITU DA

Igerilekuan hamar saio egon arren arin pasatu dira. Nire uztez ura oso hotza zegoen baina ondo pasatzen nuen. Botatzen nintzenean txapela jauzi egiten zaidan. igerilekua amaituda badakigulako igeri egiten.
Egilea: Agar. L.H.3

OBRAK





Orain dela bi aste herrian obrak egiten hasi ziren. Zelako lioa! Semaforoak herriko sarreretan. Dena "dunper"ekin eta kamioiz beteta. Baina nik uste dut oso ondo geratuko dela. Espaloia egingo dute bestela kotxeak zapaldu egingo digute. Jende guztia ibiliko da espaloitik, baita ni ere, eta ez bidetik. L.H.3


Egilea:Lexuri Malaxetxebarria.

2007-04-20

IPUIN KONTALARIA


Atzo Lekeitioko 4. DBHko ikasleak etorri ziren gure eskolara ipuin bat kontatzera. lehenengo "Mirentxu" ipuina kontatu zuten, gero "Doraemon" ipuina eta azkenik liburu batzuk eman zizkiguten pintatzeko.

Egilea: Judith L.H.3

AGENDA 21


BIRZIKLATU

Joan zen astelehenean etorri zen neska bat eskolara, nola birziklatzen den azaltzen. Lehenengo azaldu zuen ze kontenedorera bota behar den gauza bakoitza. Gero egin genuen joko bat guk jakiteko nora bota behar diren gauzak. Nahiko ondo egin genuen, eta apur bat ikasi genuen.

Egileak: Lexuri eta Judith. L.H.3



ASTE SANTUA AMAITU DA

Aste Santua amaitu da! Eskolara goaz .Ume guztiak eskolara gatoz ikastera eta jolastera. Eskola umez beteta dago eta oso animata! GOAZEN IKASTERA! Lan asko egiten ari gara.
Ordenagailuan ez gara ibili. Lan eta lan egiten ari gara . Ostirala da. Aste honetan lan asko egin dugu.

Egileak: Agar eta Esther. L.H.3

HAURRESKOLA

Orain dela gutxi haurreskola zabaldu dute. Horra Iraia eta Jon joaten dira. Laster beste bat etorriko da Laia . Hezitzailea Iratxe deitzen da, oso jatorra da, euskera daki. Haurreskolara nahi duena etorri ahal da, o urtekoak eta 1 urtekoak.

Egilea: Aiora. L.H.2

2007-03-28

KORRIKA


Martxak 23an korrika egon zen, horregaitik ez genuen egin bloga.

KORRIKA oso garrantzitsua da euskararentzat bestela erderak euskara inbadiduko zuelako. Lekukoa hartu eta KORRIKA egitera joan ginen.

OSO ONDO PASA GENUEN!

Egilea: Agar. L.H. 3

FERIA

Aste Santua pasa eta gero, Ispasterko eskolako umeok feria bat egingo dugu. Gauza hauek salduko ditugu guk egindakoak: karpetak, pultserak, ileko gantxoak, tobilerak, kokotekoak, poltzak, margozteko papera eta gauza gehiago.
Ez dugu egingo oraindik, eguna oso txarra dagoelako.
Guk jende asko etortzea nahi dugu, saltzen dugun guztia ondo ikusteko eta gehiago erosteko.
Oraindik ez dakigu batzen dugun diruarekin zer egingo dugun.
Egileak: Esther eta Judith: L.H. 3

ANTZERKIA

Ostiral honetan, Martxoak 30, antzerki bat egingo dugu Udaberriari ongi etorria emateko. Antzerkiko izenburua, "Elurrezko panpina" da. Eskolako ikasle guztiak parte hartuko dugu antzerkian.

Etorri denok, ostiralean, arratsaldeko 5etan, eskolako etartera.

Asko poztuko gara.

Egileak: Lexuri- L.H. 3 eta Aiora. L.H. 2

2007-03-16

Udaneren urtebetetzea


Martxoak 16, ostirala.

Bihar Udaneren urtebetetzea delez eta ez dagoelez eskolarik, gaur ospatu dugu eskolako jantokian bere urtebetetzea. Txokolatea eta bizkotxoak jan ditugu. Eskolako edalontziak eraman ditugu ,plastikozko edalontziak ez erabiltzeko.

Bihar benetazko eguna ospatuko dugu frontoiko tabernan eta 4 urte egingo ditu.
Egileak: Esther eta Judith. L.H. 3

Igerilekua.


Astelehen eta ostegunetan Lekeitioko Igerilekura igeri egiten ikastera joaten gara eskolako ume guztiak. Goiko gelakoak monitorearekin egoten dira igerileku handian eta txikiak igerileku txikian andereñoekin. Tranpolinetik egiten dugu salto nagusiak. Igerilekuko monitorea Aingeru da aurten eta pasa den urteko monitorea Miguel Angel zen. Txikiak maisuak zaintzen dituzte. Autobusean joaten gara eta bromak egiten ditugu bidaian. Oso ondo pasatzen dugu. Motxilak eraman behar dira behar ditugun gauzekin: bainujantzia, betaurrekoak, txankletak, esku ohiala eta 2 txano: 1 harizkoa eta bestea silikonazkoa.


EGILEA: Agar L:H:3

Ispasterko eskola


2007ko Martxoak 16. Ostirala.

Ispasterko eskola oso polita da. Hiru pisu ditu. Beheko pisuan Haur Hezkuntzako gela, informatika gela, komunak, Haurreskola eta Zuzendaritza eta goiko pisora joateko sarrera.

Bigarren solairuan Lehen Hezkuntzako gela, laguntza gela, komunak eta gaztelekua. Hirugarren solairuan maisu baten etxea dago.

20 ume gara guztira bi gelatan banatuta. Haur Hezkuntzako gelan 12 ikasle eta Lehen Hezkuntzako gelan 8 ikasle daude. Goiko gelako andereñoa Dori da eta hauek dira goiko gelakoen izenak:

H.H.5: Xabat eta Uxue
L.H. 1: Koba
L.H.2: Aiora
L.H.3: Judith, Esther, Agar eta Lexuri.

Beheko gelako andereñoa Tere da eta hauek dira daudenak:

H.H. 2: June, Jon, Beñat, Asier eta Erlantz.
H.H.3: Ane, Haritz eta Udane.
H.H.4: Adei, Arhane, Josu eta Maialen.
Egileak: Lexuri eta Aiora: L.H. 3 eta L.H. 2