2015-06-29

SASTARRAIN

Ekainaren 9tik 11ra, Sastarrainera (Zestoa) joan ginen eskola osoa, 2 eta 3 urteetakoak ezik. Bertan hiru egun eta bi gau pasatu genituen ekintza desberdinak eginez.
















PAINT BALL

Ekainak 5ean, eta Lehen Hezkuntzako 6. maila amaitu dutenentzat sorpresa bat prestatu genuen. Zornotzan dagoen jolas parke batera joan ginen 6. mailatik pasatu diren irakasle guztiekin batera.


IBAIALDE

Ekainaren 4an, Eskola Agenda 21 programaren barruan, IBAIALDE programa dago eta honek herriko ibaiaren zati bat garbitzean datza. Hori dela eta Argin erreka garbitzea tokatzen zaigu.
Autobusez joan ginen Eara eskola osoa. Han Haur Hezkuntzakoak Eako hondartzan gelditu ziren egun pasa egiten eta Lehen Hezkuntzakoak bidegorritik Argin errekaraino joan ginen. Han erreka garbitu eta aztertu ostean, berriro bueltatu ginen Eara. Hondartzan bazkaldu eta arratsaldea pasatu ondoren, autobusa hartu eta betiko irteerako ordurako, eskolan bueltan egon ginen.