2009-02-27

IHAUTERIAK

Ihauterietarako afrikarrez joatea pentsatu genuen; horretarako dantza eta abesti batzuk prestatzen egon giñen. Karnabal egunean lehenik kalejira egin genuen herritik eta gero plazan gelaka dantzak eta abestiak egin genituen. Aurten Sorkundek, kotxean altabozak eraman ditu, eta hobeto joan gara. denda aurrean era dantzak egin genituen. Dantzekin amaitu ondoren, guraso guztiekin batera frontoira joan giñen bazkaltzera, paella eta tostadak. Gero jolastera joan ginen. Aurten oso ondo pasatu dugu, datorren urtean hobeto pasatzea espero dugu.
Esthe. L.H.5

PELLO AÑORGA

Pasa den ostiralean Pello Añorga ipuin kontalaria etorri zen eskolara. Ipuin asko kontatu zituen: oilo baten ipuina kontatu zigun eta denoi grazia eman zigun,batez ere andereinoei, batzuk negarrez hasi ziren barregura asko eman zietelako ipuinak. Bapatean June altxatu zen eta esan zuen: Pello! Badakizu nola deitzen didan niri nire ardiak? Juuuneee,Juuuneee!!!!!
Denok barre algaraka hasi ginen eta Mariasun negarrez hasi zen. Denok oso oso ondo pasatu genuen. Espero dugu datorren urtean ere etortzea, eta ez egotea 11 urte gure eskolatik etorri gabe.
Lexuri L.H.5

NOLAKO EGUNA!!!

Otsailaren 19an, hiru gauza ospatu genituen batera: andereño Lourdes eta Beñaten urtebetetzea eta sasi koipetsu eguna. Lourdesek berak egindako 3 bizkotxo ekarri zuen, Beñatek pastela eta andereñoak txistorra. ONDO!!!. Andereño guztiak prestatu zuten txistorra mikroondasen eta goxoa egon zen. Festa amaitu ondoren, andereñoak dena batu zuten eta gu, nagusiak, eskakeatu giñen eta jolastera!!! Hurrengo egunean ere,soberan zegoen bizkotxoa jan genuen.
Eta honekin amaitzen dut. Agur Benhur eta jan patatak saltsa berdean.
AGAR L.H.5

2009-02-06

AGUR IXONE

Joan den asteartean, musikako andereño Ixonek bere lana amaitu zuen gure eskolan. Bera egon da Mari Asunen ordez. Biharamunean Mari Asun etorri zen. Asier, 4 urteko gelakoaren ama da.
Koba L.H.3

MATRIKULA

Joan den barikuan Ispasterko eskolan matrikulatzeko propaganda egiten egon ginen. Nagusiori tokatu zitzaigun kargu hori. Behin bukatu genituenean, kalera irten ginen papertxoak banatzera. Ondorengo lekuetan jarri genituen: frontoian, tabernan, farmazian eta medikuaren konsultan.
Etxean badaukazue umerik apuntatu zaitezte.
Aiora. L.H.4

SANTA AGEDA EGUNA

Asteazkenean Santa Ageda eguna izan zen. 09:30tan hasi ginen auzoz-auzo kantatzen. Eguraldiak aguantatu zuen goizean, baina arratsaldean euria egiten hasi zen. Leku askotara joan ginen: frontoira, etxe berrietara, dendara, ...Nekatuta bukatu genuen, baina oso ondo pasatu genuen.
JUDITH. L.H.5

MOZORROEN IDEIAK

KAIXO DENOI!
Bai arraroa ezta?
Pasa den ostiralean ez genuen idatzi. Barkatu.
Bueno, bueno! Orain kontatuko dizuet, ala dizut, nolako ideia arraroak eduki ditugun, ala ondo esanda, nolako ideiak eduki dituzten ihauteriako jantziei buruz: Lehen "N'cwalata"z joango ginela esan ziguten, gero, "ESTA"z mozorrotuko ginela. Ordurako denok mareatuta geunden ganoraz ulertzen ez genuelako zertaz joango ginen. Azkenean erabakia hartu genuen. Afrikako jendetzaz mozorrotuko gara. Ni, Agar, ahaleginduko naiz jantziak atontzen. Musika ere prestatzen hasiak gara, maisu handi bati esker.
BIBA!!!
SUPER AGAR. L.H.5EKOA